8.4.7.74. 18/2021 Legea, abenduaren 17koa, Neurri Fiskal eta Administratiboei buruzkoa


8.4.7.74. 18/2021 Legea, abenduaren 17koa, Neurri Fiskal eta Administratiboei buruzkoa[1067]

ZIOEN AZALPENA

I

[…]

Era berean, aldatu egiten da Zerga, Administrazio eta Antolamendu Neurriei buruzko otsailaren 8ko 2/2017 Legea, betiere Galiziako Berdintasun eta Ongizate Zerbitzuen Partzuergoak edo hori ordezten duen enteak udalekin eta mankomunitateekin lankidetzan emandako zerbitzuak elkarrekin finantzatzearen araubideari dagokionez; aldaketaren helburua, berriz, Autonomia Erkidegoko aurrekontu-legeetan jasotako aurreikuspenekin erabilitako terminologia argitzea eta homogeneizatzea da, betiere Tokiko Lankidetza Funtsaren bidez konpentsa daitezkeen zorrei dagokienez. Ildo horretatik, beharrezkoa da elkarrekin finantzatzearen araubideari buruzko artikulua aldatzea; horretarako, konpentsazioaren xede diren zorrei aplikatzen zaien “irmo” terminoa kenduko da, zeren nahasmena sor dezakeen, eta haren ordez "epez kanpoko" terminoa jarriko da, zeina baita aurrekontuen legerian agertzen den esamoldea, eta egokiagoa baita teknika juridikoaren ikuspegitik, manuaren zentzuaren arabera.

[…]

I. TITULUA
Neurri fiskalak

II. KAPITULUA
Tributu propioak

5. artikulua.— Tasak

2. 6/2003 Legea, abenduaren 9koa, Galiziako Autonomia Erkidegoa arautzen duten tasa, prezio eta ordainarazpenei buruzkoa, honelaxe geratuko da aldatuta:

Bat. Aldatu egiten da 23. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«Tasa honetatik salbuetsita egongo dira:

11. Galizieraren gaitasun-maila egiaztatzeko proba homologatuetan izena ematea eta maila bakoitza egiaztatzea, aldez aurretik dokumentu bidez justifikatuta, % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonek eskatzen badute.

II. TITULUA
Administrazio-neurriak

XI. KAPITULUA
Udaltzaingoen koordinazioa

40. artikulua.— Udaltzaingoak koordinatzeko apirilaren 20ko 4/2007 Legearen aldaketa

Aldatu egiten da Udaltzaingoak koordinatzeko apirilaren 20ko 4/2007 Legea, eta honela idatzita geratzen da:

Bi. Aldatu egiten da 33. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«33. artikulua. Zerbitzua jasotzeko betekizunak

Hiru. Aldatu egiten da 35. artikuluaren 3. zenbakia, eta honela geratzen da idatzita:

«3. Polizia-kategorian sartzeko hautaprobak teorikoak eta praktikoak izango dira. Proba horien artean sartuko dira, betiere, azterketa medikoa, azterketa psikoteknikoa, gaitasun fisikoko proba eta ezagutza-proba orokor zein espezifikoak, bai lanbidea egikaritzearekin zerikusia duten gaietan, bai eta galizieraren ezagutza erakusteko ere; azken honetarako, azterketa bat egingo da, salbu eta indarrean dagoen araudiaren arabera galizieraren ezagutza egiaztatzen dutenentzat.

Hirugarren xedapen gehigarria.— Aldi baterako lan-kontratudun langileak edo bitarteko funtzionarioak kontratatzeko zerrenden arloko neurri bereziak 2022. urtean

COVID-19ren pandemiaren ondoriozko egoerak areagotutako profil sanitarioko langile eskasiaren ondorioz, eta aldi baterako lan-kontratudun langileak edo bitarteko funtzionarioak kontratatzeko zerrendetan langile horiek eskuragarri egongo drela bermatzeko, honako neurri hauek hartzen dira:

2. Langilerik ez dagoenean Galiziako Xuntan lan-kontratudun langileak aldi baterako kontratatzeko dauden zerrendetan, I. taldeko 2. lanbide-kategorian, II. taldeko 2. kategorian eta IV. taldeko 3. kategorian; edo izangairik ez dagoenean, galizieraren ezagutza-maila egiaztatzen duen ziurtagiriarekin, kidego edo eskala baliokideetako funtzionarioentzat gordetako plazak aldi baterako betetzeko bitarteko langileak izendatze aldera, orduan ziurtagiririk ez duten izangaiak aukeratu ahal izango dira, baldin eta haiei dagokien kategorian sartzeko behar diren gainerako betekizunak betetzen badituzte.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper