Hirugarren xedapen gehigarria.— Osasun-larrialdiaren ondorioz aldi baterako lan-kontratudun langileak edo bitarteko funtzionarioak kontratatzeko zerrenden arloko neurri bereziak
2. Langilerik ez dagoenean Galiziako Xuntan lan-kontratudun langileak aldi baterako kontratatzeko dauden zerrendetan, I. taldeko 2. lanbide-kategorian, II. taldeko 2. kategorian eta IV. taldeko 3. kategorian; edo izangairik ez dagoenean, galizieraren ezagutza-maila egiaztatzen duen ziurtagiriarekin, kidego edo eskala baliokideetako funtzionarioentzat gordetako plazak aldi baterako betetzeko bitarteko langileak izendatze aldera, orduan ziurtagiririk ez duten izangaiak aukeratu ahal izango dira, baldin eta haiei dagokien kategorian sartzeko behar diren gainerako betekizunak betetzen badituzte.