8.4.7.34. 4/2008 Legea, maiatzaren 23koa, Galiziako Kultura Industrien Agentzia sortzekoa


8.4.7.34. 4/2008 Legea, maiatzaren 23koa, Galiziako Kultura Industrien Agentzia sortzekoa[1027]

ZIOEN AZALPENA

1

[…]

Egitate hauek frogatuta daude: ekoizpen pribatuak ezinbesteko ekarpena egin duela kultura-proposamenen independentzia eta aniztasuna nagusi izango den merkatuari eusteko; Galiziako kultura-sektoreak ekarpen handia egin diela oparotasun ekonomikoari eta enpleguari; sortzaileek, kultura-enpresek eta -industriek garrantzi handia dutela berrikuntzaren eta teknologiaren sustapenean, etorkizuneko hazkunde jasangarriaren motor diren aldetik; kultura-sektorearen bilakaeran autoenplegatuek, mikroenpresek, eta enpresa txiki eta ertainek betetzen duten eginkizuna nagusia dela; kultura-ondasun eta -zerbitzuen ekoizpenaren eta lurralde-garapeneko eta gizarte-kohesioko estrategien arteko harremana estua dela, haiek Galiziako kultura- eta hizkuntza-ingurunearekin lotura berezia dutelako; eta Galiziako sortzaile, enpresa eta industrien zeregina berezia dela Galiziako kulturaren aurrerapenean eta zabalkundean, bai barrutik, galiziarren kultura-kontsumoaren maila handitzeko, bai kanpotik, beste herri batzuetara hurbiltzeko, betiere trukeak eta topaketak ezarriz kultura-espazio erkideak daudela agerian uzteko, kultura horiek osatzen dituzten kultura desberdinen ezaugarri espezifikoak errespetatuz eta babestuz.

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Xedeak

Hona hemen GKIAren xedeak:

a) Galiziako kulturak aurrera egingo duela bermatzea, eta, bereziki, galiziera normalizatzea eta bultzatzea, Galiziako kultura-identitatea, gizarte-garapena, hazkunde ekonomikoa eta kulturen arteko elkarrizketa babesteko eta sustatzeko bitarteko gisa, betiere berdintasunean eta identitate desberdinekiko errespetuan oinarrituta, ingurumari globalizatuan.

5. artikulua.— Eginkizunak

1. Bere helburu eta xedeekin bat etorriz, GKIAk honako eginkizun hauek egikarituko ditu:

a) Kultura-ondasunak eta -zerbitzuak ekoizten dituzten enpresen sorrera eta garapena bultzatzea, arreta berezia eskainiz ekoizpen-mekanismo eraginkorrak sortzen dituzten eta merkatuan kontsumo zabaleko kultura-ondasunak hornitzen dituzten kultura-industriei.

b) Galiziako berezko hizkuntza, kultura eta tradizioak merkatuan elementu bereizle gisa zabaltzen dituzten produktuak bultzatzea, bai eta Galiziako kulturari sormen-berrikuntzak eta estetika eta arte-hizkuntza berrien kalitateko eskaintzak ekartzen dizkiotenak ere.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper