8.4.4.66. 2/2023 Legea, otsailaren 7koa, Balear Uharteetako Jarduera Fisiko eta Kirolari buruzkoa


8.4.4.66. 2/2023 Legea, otsailaren 7koa, Balear Uharteetako Jarduera Fisiko eta Kirolari buruzkoa[916]

ZIOEN AZALPENA

I

Benetan, oso onartuta dago jarduera fisikoa eta kirola oinarrizko tresna direla gizarte-kohesiorako. Haien balioak hizkuntza unibertsalaren parte dira, eta bakea, munduko kultura guztien arteko batasuna eta, batez ere, pertsona guztientzako ohitura osasuntsu eta osasungarriak sustatzeko balio dute. Era berean, gaur egun gizartean balio positiboak transmititzeko bitarteko garrantzitsuak dira, eta Balear Uharteetako ekonomiari bultzada handia ematen diote.

VIII

Eta sinplifikaziokoa, hizkuntza erraza eta ulerkorra aukeratu delako.

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Definizioak

Lege honen ondorioetarako, honako hauek honela ulertzen dira:

a) Jarduera fisikoa: egoera fisikoa hobetzea eta mantentzea helburu duen gorputz-mugimendua. Jarduera bat da, zeinak sustatzen baititu pertsonen osasuna eta ongizatea eremu fisikoan, psikologikoan eta sozialean. Hura administrazio publikoek eta, oro har, gizarteak interes orokorreko xedetzat hartzen dute.

b) Kirola: lehiaketetarako erregelamendu-esparruaren barruan dauden kirol-modalitateetako bati lotutako jarduera, zeinak helburu baititu, besteak beste, prestakuntza integrala, aisialdia, gizarte-harremana, kirol-errendimendua hobetzea, bai eta pertsonen osasuna eta egoera fisikoa eta psikologikoa hobetzea eta mantentzea ere.

c) Kirol-modalitatea: autonomia-erkidegoko edo estatuko kirol-administrazio eskudun baten aitorpen ofiziala duen kirol-jarduera oro.

d) Kirol-espezialitatea: kirol-modalitate bat egiteko dauden arau-moduetako edozein.

e) Jarduera fisikoaren egilea: banaka edo taldeka, lege honetan ezarritako baldintzetan jarduera fisiko bat egiten duen edozein pertsona fisiko.

f) Kirolaria: banaka edo taldeka, lege honetan ezarritako baldintzetan kirola egiten duen edozein pertsona fisiko.

g) Kirol-zerbitzua: norberaren edo besteren konturako jarduera ekonomikoa, zeina baita jarduera fisikoa eta kirola egiteko aholkularitza eta laguntza ematea, betiere ezagutza eta teknika espezifikoak aplikatuz.

h) Kirol-zerbitzuen kontsumitzailea edo erabiltzailea: jarduera fisikoaren egilearen edo kirolariaren baldintzak betetzen dituen eta kirol-zerbitzuren baten hartzaile den edozein pertsona fisiko.

i) Kirol federatua: kirol-federazio baten babesean eta arau-esparru baten barruan kirola egitea, zeinak baititu helburuen artean —jarduerak eginez eta lehiaketak antolatuz— prestakuntza integrala, aisialdia, gizarte-harremanak, kirol-errendimendua hobetzea, eta kirola egiten duten pertsonen osasuna eta egoera fisikoa eta psikologikoa hobetzea.

j) Eskola-adineko kirola: nahitaezko eskolatze-etapan herritarrei zuzendutako jarduera fisiko eta kirol-jarduera antolatua, zeina egiten baita eskola-orduetatik kanpo, hezkuntza- eta prestakuntza-orientazioaren mende dagoela.

k) Goi-mailako eta goi-errendimenduko kirola: kirol-lehiaketako mailarik altuena lortzera bideratutako kirol-jarduera.

l) Goi-mailako kirolariak: Estatuko kirol-araudian ezarritako irizpideen arabera, Kirol Kontseilu Gorenak xede horrekin hartutako indarreko ebazpenetan sartuta dauden kirolariak.

m) Goi-errendimenduko kirolariak: Estatuko edo autonomia-erkidegoko araudian ezarritako goi-errendimenduko irizpideak betetzen dituzten kirolariak.

n) Kirol-teknifikazioa: kirol-garapenaren etapa, goi-errendimenduaren aurrekoa, non maila teknikoa eta lehiakortasuna hobetzen diren, betiere laguntza-bitarteko egokiak bermatuz eta kirolariek prestakuntza integrala lor dezaten zainduz.

o) Kirol-jarraipena: kirol-garapenaren etapa, kirol-teknifikazioaren aurrekoa, non jarduerak egiten diren baldintza fisikoak eta/edo gaitasun tekniko-taktikoak direla-eta gainerakoekiko nabarmentzen diren kirolariak detektatzeko, kontrolatzeko, zaintzeko eta aldian behin haiei laguntzeko.

p) Unibertsitate-kirola: kirol-jarduera antolatua, unibertsitate-erkidegoko kideek soilik egina, betiere unibertsitate bakoitzak onesten dituen kirol-programen arabera.

q) Kirol ez-federatu antolatua: federazio ez diren erakundeek antolatutako kirol-jarduera oro.

r) Aisialdiko kirola: antolatu gabeko kirol-jarduera oro, helburu ludikoa duena eta kirol-erakundeetatik kanpo egiten dena.

s) Kirol egokitua: desgaitasun fisikoak, psikikoak, sentsorialak edo mistoak dituzten pertsonek kirola egin ahal izateko sortu diren kirol-jarduera federatu, federatu gabe edo aisialdiko guztiak.

5. artikulua.— Helburuak

Balear Uharteetako administrazioek, beren eskumenen esparruan, jarduera fisikoa eta kirola sustatuko dituzte, eta haien jarduna babestuko dute, betiere kalitaterik handiena eta bikaintasuna lortzeko, bai eta kirolarien, jarduera fisikoaren egileen eta erabiltzaileen leialtasuna lortzeko ere, eta sedentarioak jarduten hasteko, osasunarekin eta segurtasunarekin bateragarria den praktikaren bidez, administraziook honako helburu hauek dituztela:

d) Jarduera fisikoa eta kirola sustatzea, gizarteratzeko eta gizarte-kohesiorako tresna gisa, eta katalanez jendarteratzeko esparru gisa.

III. TITULUA
Jarduera fisikoa eta kirola

I. KAPITULUA
Pertsona guztientzako jarduera fisikoa eta kirol-jarduera

22. artikulua.— Katalana sustatzea jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez

1. Katalanak kirol-jardueretan egon behar du Balear Uharteetako berezko hizkuntza ofiziala den aldetik berari dagokion moduan, betiere parte hartzen duten pertsonek, bereziki haurrek eta gazteek, jendarteratze-espazio bat izan ahal izan dezaten, jarduera ludikoaren bidez hizkuntzaren ikaskuntza eta erabilera indartzeko.

2. Administrazio publikoek zaindu behar dute jarduera fisikoetan eta kirolean katalanaren normalizazioaren printzipio estatutarioarekin bat etorriz jarduten dela.

IV. TITULUA
Kirol-lizentziak

II. KAPITULUA
Xedapen espezifikoak

1. atala
Federazio-lizentzia

55. artikulua.— Federazio-mailako kirol-lizentzien formatua.

2. Lizentziak katalanez emango dira; izan ere, katalana Balear Uharteetako berezko hizkuntza da; edozelan ere, edozein federaziok bi hizkuntza ofizialetan ere eman ahal izango ditu lizentziok.

V. TITULUA
Balear Uharteetako kirol-erakundeak

I. KAPITULUA
Xedapen erkideak

1. atala
Kirol-erakundeak

69. artikulua.— Estatutuak

3. Eraketa-akta, estatutuak eta horiekin lotutako gainerako dokumentu guztiak gutxienez bi hizkuntza ofizialetako batean idatzi behar dira.

X. TITULUA
Kirol-instalazioak

V. KAPITULUA
Kirol-instalazioetako ikusleak eta haien erabiltzaileak

145. artikulua.— Ikusleen eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak

1. Kirol-instalazioetako ikusleek eta erabiltzaileek eskubide hauek dituzte:

g) Informazioa bi hizkuntza ofizialetan erabiltzeko eta jasotzeko eskubidea izatea, betiere horrek diskriminaziorik eragin gabe.

146. artikulua.— Kirol-instalazioen erabiltzaileen eskubideen eta eginbeharren arautze espezifikoa

1. Kirol-instalazioen titularrek edo jabeek instalazioa erabiltzeko arauak onetsi beharko dituzte, betiere erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak ezartzeko; arauok zehaztapen hauek bete beharko dituzte:

2. Informazio hori erabiltzaileen eskura jarri behar da, gutxienez hizkuntza koofizialetako batean.

XI. TITULUA
Herritarrak eta jarduera fisikoa eta kirola

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

148. artikulua.— Kirol-zerbitzuen kontsumitzaileen edo erabiltzaileen eskubideak

1. Kirol-zerbitzuen kontsumitzaileek edo erabiltzaileek eskubide hauek izango dituzte:

h) Kirol-zerbitzuekin lotutako informazioa eta dokumentazioa jasotzeko eskubidea, bai eta ahozko komunikazioak jasotzekoa ere, gutxienez katalanez.

2. Artikulu honetan araututako eskubideek ez dituzte eragotziko kontsumoaren arloan, hezkuntzaren arloan, hizkuntzaren arloan eta turismoaren arloan indarrean dagoen araudiak onartzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

XIV. TITULUA
Kirol-arloko zehapen-araubide administratiboa

II. KAPITULUA
Arau-hausteak

196. artikulua.— Arau-hauste astunak

Honako hauek dira arau-hauste astunak:

g) Jaiotza, arraza, hizkuntza, sexua, sexu-orientazioa, genero-identitatea, erlijioa, iritzia edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial dela-eta diskriminazioa eragiten duten portaerak, zeinek eragozten baitute kirol-jardueretan aritzea edo parte hartzea edo kirol-instalazioetara edo lehiaketa-eremuetara sartzea.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper