8.4.4.32. 4/2013 Legea, uztailaren 17koa, Balear Uharteetako Udaltzaingoak koordinatzeari buruzkoa


8.4.4.32. 4/2013 Legea, uztailaren 17koa, Balear Uharteetako Udaltzaingoak koordinatzeari buruzkoa[882]

V. TITULUA
Prestakuntza, hautaketa, mugikortasuna, trukea eta lanera itzultzea

II. KAPITULUA
Hautaketa

32. artikulua.— Sartzeko betekizunak

Udaltzaingoko kidegoetako kategorietara edo udaletako polizia-plazetara sartzeko hautaketa-prozesuetan parte hartu ahal izateko, honako betekizun hauek bete behar dira:

i) Indarrean dagoen araudiak zehazten duen mailako katalana badakiela egiaztatzea, zeina izango baita, gutxienez, Balear Uharteetako Administrazio autonomikoko funtzionarioei eskatuko zaiena.

VI. TITULUA
Estatutu-araubidea

I. KAPITULUA
Printzipio orokorrak

48. artikulua.— Norbanakoen eskubideak

Funtzionario diren aldetik, udaltzaingoetako kideek eta, udaltzaingoa osatu ez badute, udaletako poliziek, toki-araubidearen arloan indarrean dagoen legeriak, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoak, emandako eskubideak izango dituzte, bai eta estatutu-araubidetik eta lege honetatik eratorritako eskubideak ere, eta bereziki honako hauek:

h) Hierarkia-bidea erabiliz, ahoz edo idatziz, eta iraingarriak ez diren hizkera eta esamoldeak erabiliz, zerbitzuaren funtzionamenduarekin, ordutegiarekin edo atazekin lotutako iradokizunak aurkezteko eskubidea, bai eta egokitzat jotzen duten beste edozein eskaera ere.

54. artikulua.— Eginbeharrak

Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoak ezarritakoari kalterik egin gabe, toki-administrazioko funtzionario izateagatik dagozkien eginbeharrez gain, udaltzaingoetako kideek eta, udaltzaingoa osatu ez badute, udaletako poliziek bete behar dituzte lege honetan aurreikusitako eginbeharrak, eta bereziki honako hauek:

n) Balear Uharteetako hizkuntza ofizialetako edozeinetan haiengana zuzentzeko herritarrek duten eskubidea errespetatzea.

VII. TITULUA
Diziplina-araubidea

II. KAPITULUA
Arau-hausteak, zehapenak eta zehatzeko ahala

1. atala
Diziplinazko arau-hausteak

68. artikulua.— Falta oso astunak

Hauek dira falta oso astunak:

n) Diskriminazioa arrazoi hauengatik dakarren edozein jarduketa: arraza- edo etnia-jatorria; erlijioa edo sinesmenak; desgaitasuna; adina edo sexu-orientazioa; sexua; hizkuntza; iritzia; jaioterria edo auzotasuna, edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper