8.4.4.28. 15/2010 Legea, abenduaren 22koa, Balear Uharteetako Irrati-Telebistako Ente Publikoari buruzkoa


8.4.4.28. 15/2010 Legea, abenduaren 22koa, Balear Uharteetako Irrati-Telebistako Ente Publikoari buruzkoa[878]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Autonomia-erkidego bereko komunikabide publikoen eredua garatzea ezinbesteko tresna da hizkuntza eta kultura katalan propioaren normalizazio-prozesurako, eta laguntza paregabea da kontzientzia kolektiboa eta kolektibitateko kide izatearen sentimendua eraikitzeko.

Lege honek, gainera, Balear Uharteetako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren arauketak bezala, Autonomia Estatutuaren aginduari erantzuten dio. Balear Uharteetako ikus-entzunezkoen lege orokor batek arautuko du Balear Uharteetako eremu guztietan edozein hedabideren edo hedapen-kanalen bidez egiten den ikus-entzunezko komunikazioaren esparrua, eta kontuan hartuko du hizkuntza katalaneko lurraldeetako ikus-entzunezko komunikazio-espazioan sartzea.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Zerbitzu publikoaren eginkizuna

1. Irrati eta telebistako zerbitzu publikoa (ikus-entzunezko komunikaziokoa) funtsezko zerbitzua da, eta Balear Uharteetako herritarren eskura jartzen ditu honako hauetara bideratutako ikus-entzunezko edukiak:

e) Katalana, Balear Uharteetako berezko hizkuntza, zabaltzea eta sustatzea.

3. Irrati eta telebistaren zerbitzu publikoaren eginkizunaren esparruan, hizkuntza-lurralde katalan guztien artean ikus-entzunezkoen espazio erkide bat sortzea sustatuko da, eta indarra emango zaio katalanez emititzen diren ikus-entzunezko edukiak elkarrekin ekoitzi eta hartzeari.

4. artikulua.— Zerbitzu publikoaren egitekoa

1. Balear Uharteetako Irrati-Telebistako Ente Publikoaren zerbitzu publikoaren eginkizuna egikarituko da helburu hauek lortzeko:

b) Konstituzioaren eta Estatutuaren printzipioak eta balioak, eta katalana eta Balear Uharteetako berezko kultura ezagutaraztea eta zabalaraztea.

l) Balear Uharteekin hizkuntza- eta kultura-loturak dituzten erkidego eta lurraldeekiko kultura-trukea eta elkarlana sustatzea.

2. Era berean, Balear Uharteetako Irrati-Telebistako Ente Publikoaren zerbitzu publikoaren egitekoa da ikus-entzunezkoen sektorea sustatzeko politikak garatzea, honela:

b) Ikus-entzunezkoen sustapena eta babesa sustatzeko, lehentasuna emango zaie honako betekizun hauek betetzen dituzten obrei eta edukiei:

1) Jatorrian katalanez ekoitziak izatea.

2) Arduradun artistikoen, arduradun teknikoen eta edukien arduradunen % 51k egoitza izatea katalanez hitz egiten duten hizkuntza-eremuetako lurraldeetan.

c) Aurreko b) letran aipatzen diren obrek, gainera, baldintza hauetako bat bete behar dute:

1) Balear Uharteetan edo katalanez hitz egiten duten beste lurralde batzuetan kokatutako ekoizle batek edo batek baino gehiagok egindakoak izatea.

2) Ekoizpena Balear Uharteetan edo katalanez hitz egiten duten beste lurralde batzuetan kokatutako ekoizle batek edo batek baino gehiagok gainbegiratua eta kontrolatua izatea.

3) Ekoizpen-kostu osoa finantzatzeko, Balear Uharteetan edo katalanez hitz egiten duten beste lurralde batzuetan ezarritako ekoizleek egin behar dute ekarpenik handiena, betiere koprodukzioko kasuetan, baldin eta ekarpen hori Balear Uharteetatik edo katalanez hitz egiten duten lurraldeetatik kanpo ezarritako ekoizle batek edo gehiagok kontrolatzen ez badu.

III. TITULUA
Programazioa eta programa-kontratua

I. KAPITULUA
Programazioa

26. artikulua.— Programazioaren printzipio orokorrak

1. Balear Uharteetako Irrati-Telebistako Ente Publikoaren programazioak zerbitzu publikoaren eginkizunak bete behar ditu, eta Balear Uharteetako berezko hizkuntza eta kultura normalizatzen lagundu behar du. Programazio osoko komunikazio-hizkuntza katalana da, Balear Uharteetako Autonomia Estatutuan eta Hizkuntza Normalizazioari buruzko Legean xedatutakoaren arabera, eta hizkuntzaren berezko hizkuntza-modalitateak errespetatuko ditu. Betekizun horiek entearen eta enpresa filial emaileen ikus-entzunezko ekoizpenean ere aplikatu behar dira.

3. Irrati eta telebistaren zerbitzu publikoaren eginkizunaren esparruan, hizkuntza-lurralde katalan guztien artean ikus-entzunezkoen espazio erkide bat sortzea sustatuko da, eta indarra emango zaio katalanez emititzen diren ikus-entzunezko edukiak elkarrekin ekoitzi eta hartzeari.

4. Ikus-entzunezkoen zerbitzu publikoaren programazioa plurala izango da, herritar guztien beharrizanak asetzeko, Balear Uharteetako uharte anitzeko errealitatea islatuz, eta uharte bakoitzak presentzia orekatua izango du programazioan. Edozelan ere, arreta berezia jarri behar die entzumen-desgaitasuna duten pertsonen beharrizanei, betiere Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortzen dituzten legeak errespetatuz, eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen, beste desgaitasun-mota batzuk dituzten pertsonen, adinekoen, haurren eta gazteen eta arreta espezifikoa behar duten beste kolektibo batzuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen dituzten legeak errespetatuz.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper