8.4.3.34. 2/2023 Legea, martxoaren 15ekoa, Enplegu Publikoari buruzkoa


8.4.3.34. 2/2023 Legea, martxoaren 15ekoa, Enplegu Publikoari buruzkoa[832]

V. TITULUA
Enplegatu publikoaren izaera lortzea eta galtzea

I. KAPITULUA
Enplegu publikorako sarrera

4. atala
Hautaketa-sistemak

52. artikulua.— Printzipioak

2. Oinarrizko legeriaren arabera, hautaketa-prozeduretan bereziki zainduko da gainditu beharreko probak eta deialdiko plazetan bete beharreko zereginak elkarri ondo egokitzen zaizkiola eta, hala dagokionean, egin beharreko proba praktiko guztiak ere egingo dira.

Oinarrizko legeriaren arabera, deialdira aurkeztutako lehiakideek, aurrez erabakita dagoenaren arabera, beren jakintza eta gaitasun analitikoa egiaztatu beharko dituzte ahoz edo idatziz, dituzten gaitasunak eta trebetasunak erakusteko ariketak egin beharko dituzte, atzerriko hizkuntzak badakizkitela erakutsi, eta, hala dagokionean, ariketa fisikoak gainditu beharko dituzte.

IX. TITULUA
Diziplina-araubidea

142. artikulua.— Diziplinazko faltak

2. Oinarrizko legeriaren arabera, falta oso astunak dira:

b) Honako arrazoi hauetakoren batengatik diskriminazioa dakarten jarduerak: arraza edo jatorri etnikoa, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina edo sexu-orientazioa, hizkuntza, iritzia, sorlekua edo bizilekua, sexua edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial, bai eta arau-hauste oso astunak dira arraza edo jatorri etnikoan, erlijioan edo sinesmenetan, desgaitasunean eta adinean edo sexu-orientazioan oinarritutako jazarpenak eta jazarpen morala, sexuala eta sexuan oinarritutakoa.

Hamaikagarren xedapen gehigarria.— Hizkera ez sexista

Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 14.11 artikuluarekin eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Genero-indarkeria Desagerrarazteko martxoaren 11ko Asturiasko Printzerriko 2/2011 Legearen 5. artikuluarekin bat etorriz, lege honen testuan hizkuntza-ekonomiaren printzipioagatik maskulino generiko inklusiboa erabiliz egiten diren izendapen guztiak genero femeninoan zein maskulinoan egindakotzat hartuko dira, baldin eta organoetako kide titularrei edo administrazio publikoen zerbitzuko langileei badagozkie.

Hamabigarren xedapen gehigarria.— Zeinu-hizkuntza eta irakurketa erraza

1. Lege honen aplikazio-eremuan sartzen diren administrazio publikoek beharrezko neurriak hartuko dituzte enplegatu publiko gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuak direnek zeinu-hizkuntza edota ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak erabil ditzaten, betiere beren eginkizunak errazago betetze aldera.

2. Enplegu publikoaren arloko xedapenak eta administrazio-egintzak argitaratzea sustatuko da, irakurketa erraza bezalako sistemen bidez, betiere desgaitasuna duten pertsonek haiek errazago uler ditzaten.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper