8.4.2.51. 13/2023 Legea, martxoaren 30ekoa, Aragoiko Landa-ingurunea dinamizatzekoa


8.4.2.51. 13/2023 Legea, martxoaren 30ekoa, Aragoiko Landa-ingurunea dinamizatzekoa[795]

HITZAURREA

V

[…]

Lege hau zeharkakoa da, eta, beraz, aurreko printzipio gidariak betetzeaz gain, autonomia-estatutuan jasotako zenbait eskumen-titulutan oinarritzen da. Zehazki, lege honetan jasotako erregulazioa estatutuaren 71. artikuluak Autonomia Erkidegoari gai batzuetan ematen dizkion eskumen esklusiboen babesean ematen da; hauek dira gaiok: bere autogobernu-instituzioen sorrera, antolaketa, araubidea eta funtzionamendua, estatutu honen arabera (1); Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak (4); [...]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak eta jarduteko printzipio gidariak

II. KAPITULUA
Jarduteko printzipio gidariak

6. artikulua.— Landa-ingurunea sentsibilizatzea eta erakartzea

4. Zaragozako Unibertsitatearen, negozio-eskolen, landa-inguruneko irakasleen eta beste eragile esanguratsu batzuen lankidetzaren bidez, kazetari eta profesionalen informazioa eta prestakuntza sustatuko dira, betiere landa-ingurunearen dinamizazioa bultzatzeko hizkera, eduki, tratamendu eta irudi egokiei buruzko prestakuntza-espezializazioko jardunaldi, foro eta programen bitartez.

V. TITULUA
Landa-inguruneko politika publikoak

IV. KAPITULUA
Ekipamenduak eta zerbitzuak

57. artikulua.— Irakaskuntzaren arloko xedapen orokorrak

Aragoiko Gobernuak, hezkuntzaren arloan eskumena duen sailaren bidez, kalitatezko irakaskuntza publiko inklusibo eta berritzailea bultzatuko du, landa-inguruneko behar espezifikoei erantzungo diena, eta bere politikak honako helburu hauek betetzera bideratuko ditu:

e) Ikasleek prestakuntza beren hizkuntzan izango dutela bermatzea erabilera historikoko eremuetan.

61. artikulua.— Berrikuntza eta zabalkundea.

Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak landa-ingurunean hezkuntza-berrikuntzarako politikak bultzatuko ditu, bereziki honako ekintza hauek betez:

a) Curriculumean landa-inguruneko kultura-, ondare- eta gizarte-edukiak, eta biztanleak dauden eremuko eduki espezifikoak txertatzea, betiere landa-ingurunean bizitza zabaltzeko hezkuntza-programak eta Aragoiko berezko hizkuntzak sustatzen eta zabaltzen dituzten hezkuntza-programak ezarriz eta garatuz.

VII. KAPITULUA
Bizi-gertagunea eta lurralde-ondarea

77. artikulua.— Kultura-ondarearen arloko neurriak

1. Aragoiko Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek beren kultura-, hizkuntza-, etnologia- eta historia-ondarea erabiltzea sustatuko dute, landa-ingurunearen tokiko berezitasunari eta hango biztanleen izate-zentzuari balio ekonomikoa eta soziala emateko.

X. KAPITULUA
Gazteak

83. artikulua.— Gazteriari laguntzeko neurriak

2. Aragoiko Gazteria Institutuak sentsibilizazio-programa espezifikoak edo jarduketak bultzatuko ditu honako helburu hauek lortzeko:

b) Gazteen eremu soziokulturala sustatzea, arreta berezia jarriz gazte-dinamizazioan eta -informazioan, hezkuntza-aisialdian eta boluntariotzan, bai eta Aragoiko kirolean eta kulturan ere, bereziki Aragoiko historian, artean eta hizkuntzetan eta hizkuntza-modalitateetan.

XI. KAPITULUA
Immigrazioa. Gizarte-inklusioa

87. artikulua.— Landa-ingurunean gizarteratzen laguntzeko neurriak

Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailek, beren eskumenen eremuan, beharrezko neurriak bultzatuko dituzte migratzaileak landa-ingurunean gizarteratzeko, eta, bereziki, honako hauek:

b) Landa-inguruneko zerbitzu publikoen eta mugikortasunaren oinarrizko ekipamenduak sustatzea, eta migratzaileei erraztasunak ematea ekipamendu horietarako irispidea izan dezaten, betiere profesionalen eta beste bitarteko batzuen bidez, hala nola informazioa zenbait hizkuntzatan zabaltzea, informazioa irisgarriagoa izan dadin.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper