8.4.2.40. 2/2019 Legea, otsailaren 21ekoa, Aragoiko Autonomia Erkidegoko Helduaroko Ikaskuntzari buruzkoa


8.4.2.40. 2/2019 Legea, otsailaren 21ekoa, Aragoiko Autonomia Erkidegoko Helduaroko Ikaskuntzari buruzkoa[784]

HITZAURREA

II

[…]

Incheongo Adierazpenaren ikuspegiak hezkuntzaren eta garapenaren ikuskera humanista du oinarri, eta honako hauetan oinarritzen da: giza eskubideetan eta duintasunean, justizia sozialean, inklusioan, babesean, dibertsitate kultural, linguistiko eta etnikoan, eta erantzukizunean eta partekatutako kontuak ematean; eta berriro baieztatzen da ezen hezkuntza ondasun publikoa dela, oinarrizko giza eskubidea eta beste eskubide batzuk gauzatzen direla bermatzeko oinarria.

[…]

Hori guztia Aragoiko lurraldearen ingurumari bereziaren barruan, zeinak biztanleria oso sakabanatua eta zahartze-joera duen; biztanleria hori kasu askotan bere hizkuntza propioan analfabetoa da, eta lurraldeak, berriz, indize demografiko oso baxuko landa-eremuko biztanleguneak ditu; bada, horiei kalitateko prestakuntza-erantzuna eman behar zaie, garapen pertsonala eta komunitarioa sustatzeko eta Incheongo Adierazpenaren 4.6 helburua bete ahal izateko.

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Helburuak

Lege honetan aurreikusitako xedeak lortzeko, Autonomia Erkidegoko Administrazioak betebehar hauek izango ditu:

e) Hizkuntza eta komunikazio-sistema ezberdinetan ezagutzak, lanbide-gaitasunak eta komunikazio-gaitasunak bultzatzea eta haiek eskuratzeko eta berritzeko sustapena egitea, horretarako, hezkuntzaren eta enpleguaren arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuekiko lankidetza sustatuz.

j) Aragoiko errealitatearen ezagutza sustatzea, hizkuntza-, kultura-, historia-, gizarte- eta ingurumen-eremuetan, betiere norberaren identitatea eratzen eta elkarbizitza-, tolerantzia- eta elkarlan-balioak eta -jarrerak garatzen laguntzeko.

I. TITULUA
Helduaroko ikaskuntzako sistemaren antolamendua

I. KAPITULUA
Helduaroko ikaskuntzaren sistema

6. artikulua.— Prestakuntza-jarduketak

1. Lege honetan aurreikusitako xedea eta helburuak lortzeko, honako jarduketa hauek garatuko dira:

c) Garapen pertsonalerako eta gizarte- eta kultura-bizitzan parte hartzeko prestakuntza, Aragoiko kulturan eta berezko hizkuntzetan arreta berezia jarrita.

8. artikulua.— Programak eta ibilbideak

Lehentasunezkotzat jotzen dira honako programa eta ibilbide hauek:

a) Helduen hasierako prestakuntza-programak: ama-hizkuntzan alfabetatzea, bereziki berezko hizkuntzetan; funtsezko gaitasunak eskuratzea eta eguneratzea, eta hizkuntzak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiei buruzko oinarrizko ezagutza funtzionalak eskuratzea, harik eta hezkuntza-sistemaren oinarrizko titulazioa lortu arte.

e) Ibilbide hauek: garapen pertsonala, gizartearen eta herritarren parte-hartzea, balio demokratikoak eta solidarioak, prestakuntza kultural, musikal, artistiko eta linguistikoa, berezko hizkuntzak eta hizkerak, gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna, eta osasuna eta kontsumoa, zahartze aktiboa eta ingurumena zaintzea eta errespetatzea sustatzen dituzten ibilbideak.

III. KAPITULUA
Garapen pertsonal eta sozialerako ikaskuntza-sistema integratua

21. artikulua.— Definizioa

Garapen pertsonal eta sozialerako ikaskuntza-sistema integratua hauxe da: programen, eta prestakuntza- eta ikaskuntza-ekintzen multzoa, zeinak helduei aukera ematen baitie jarrai diezaieten edukiak eta gaitasun pertsonal eta sozialak eskuratzeko prozesuei, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko titulazioa lortze aldera; Espainiako hezkuntza-sistemako irakaskuntzetara iristeko; funtsezko gaitasunak, hizkuntzak (gaztelania hizkuntza berri gisa barne) eta hizkuntza propioak, gaitasun digitalak eta ikaskuntzak eskuratzeko, betiere herritarren parte-hartzea, inklusio soziala eta hezkuntza-hobekuntza errazteko, helduen interes eta beharrizanetarako malgua eta egokia den eskaintzaren bitartez.

23. artikulua.— Garapen pertsonal eta sozialerako ikaskuntza-sistema integratuaren eskaintza

Garapen pertsonal eta sozialerako ikaskuntza-sistema integratuaren eskaintza hezkuntza presentzialeko, erdipresentzialeko eta urrutiko hezkuntzarako proposamenak dira, honako hauek barne hartzen dituztenak:

e) Atzerritarrentzat, hizkuntzetan, Aragoiko berezko hizkuntzetan eta gaztelaniaz hizkuntza-gaitasunak eskuratzeko programak.

26. artikulua.— Prestakuntza eta integrazio linguistikoa hizkuntzetan

1. Hizkuntza-eskola ofizialak ikaskuntza-programak garatzen dituzten zentroak dira, hizkuntza-komunikazioko eta kulturarteko gaitasunak eskuratuz eta eguneratuz.

2. Hezkuntza Administrazioak Aragoiko Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetan hizkuntzak ikastea sustatuko du, betiere hizkuntza batzuk eskuratzeak eta haien erabilera hobetzeak laneratzea edo lan-hobetzea faboratu eta erraztu dezaten.

3. Unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-eskumenak dituen sailak gaztelania sustatuko du atzerritarren kasuan, espainiera eskuratzeak eta erabiltzeak integrazioa, gizarteratzea eta laneratzea erraztu ditzan, eta Aragoiko berezko hizkuntzen irakaskuntza sustatuko du. Horretarako, eskaintza malgua ezarriko da Aragoiko Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialen, helduen hezkuntzako zentroen, gizarte-eragileen eta beste erakunde laguntzaile batzuen bidez, eta helduen interes eta beharrizanetara egokituko da.

4. Unibertsitateaz kanpoko hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak lankidetzan jardungo du enplegurako prestakuntzaren arloan eskumena duen sailarekin, lan-merkatuan sartzeko hizkuntza-gaitasunak eskuratu eta egiaztatzeko aukera ematen duten programa espezifikoak egin daitezen sustatzeko, ahal dela hizkuntza-eskola ofizialen edo helduen hezkuntzako zentroen bidez.

V. KAPITULUA
Prestatzaileen prestakuntza eta berrikuntza helduaroko ikaskuntzan

33. artikulua.— Urrutiko Hezkuntza Berrikuntza eta Garapeneko Zentroa

2. Urrutiko Hezkuntza Berrikuntza eta Garapeneko Zentroak eta urrutiko hezkuntzari laguntzeko zentroek irakaskuntza hauetako batzuk garatuko dituzte:

e) Hizkuntza-ikastaroak, unibertsitateaz kanpoko hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak zehaztutako baldintzetan.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper