8.4.1.40. 10/2021 Legea, abenduaren 28koa, Andaluziako Autonomia Erkidegoko Tasa eta Prezio Publikoei buruzkoa


8.4.1.40. 10/2021 Legea, abenduaren 28koa, Andaluziako Autonomia Erkidegoko Tasa eta Prezio Publikoei buruzkoa[731]

VIII. TITULUA
Telekomunikazioen alorreko tasak

II. KAPITULUA
Hizkuntza-eskola ofizialetako ikasketa- eta administrazio-zerbitzuengatiko tasa

120. artikulua.— Zerga-egitatea

Tasaren zerga-egitatea hauxe da: hizkuntza-eskola ofizialek garatutako irakaskuntza-jarduera dela-eta zerbitzu akademikoak ematea, espedientea irekitzea eta zerbitzu orokorrak ematea, zeina baita ikasturtean zehar hizkuntza-eskola ofizial batean matrikulatutako ikasleei espedientea irekitzeaz bestelako administrazio-zerbitzuak ematea.

121. artikulua.— Subjektu pasiboak

Zerbitzuak eskatzen dituzten pertsonak dira tasaren subjektu pasiboak.

122. artikulua.— Tributu-kuota

Tributu-kuotaren zenbatekoa da:

1. Irakaskuntza ofizialaren araubidean matrikulatutako ikasleak:

1.1. Espedientea irekitzea. 21,08 €.

1.2. Matrikula hizkuntza bakoitzaren arabera. 47,20 €.

1.3. Zerbitzu orokorrak. 8,43 €.

2. Irakaskuntza librearen araubidean matrikulatutako ikasleak:

2.1. Espedientea irekitzea. 21,08 €.

2.2. Azterketa-eskubideak:. Hizkuntza bakoitzeko. 47,20 €.

2.3. Zerbitzu orokorrak. 8,43 €.

123. artikulua.— Sortzapena

Administrazio-jarduketarako eskabidea aurkeztean sortuko da tasa, baina jarduketa hori ez da izapidetuko hari dagokion ordainketa egin arte.

Espedientea irekitzeari dagokion kuota matrikula Andaluziako Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizial batean egiten den lehenengo aldian sortuko da.

Zerbitzu orokorrei dagokien kuota behin sortuko da ikasturte bakoitzeko, kontuan hartu gabe zenbat matrikula egiten diren hizkuntza bat baino gehiago ikasteko edo eguneratze-, hobetze- eta espezializazio-ikastaroak egiteko. Hala ere, ikasturtean zehar ikasleak matrikulatzen diren araubide bakoitzeko, ofizial zein pribatu, sortuko da kuota.

XIII. TITULUA
Telekomunikazioen alorreko tasak

I. KAPITULUA
Andaluziako turismo-gidariaren jarduera egikaritzeko gaikuntza ematen duten administrazio-zerbitzuengatik eta txartela edo egiaztagutuna egin, berritu eta bikoizteagatik ordaindu beharreko tasa

234. artikulua.— Zerga-egitatea

Tasaren zerga-egitatea Andaluziako turismo-gidariaren gaikuntza lortzeko eskabidea izapidetzea da; horretarako, irispide orokorreko prozedurak erabiliko dira, lanbide-kualifikazioaren eta hizkuntza-gaitasunen betekizunak egiaztatu ondoren, Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan lortutako lanbide-kualifikazioak aitortu ondoren, eta gaitasun-probak egingo dira, zeinak gainditzeak edo baiesteak baitakartza egiaztagutuna luzatzea eta haren berrikuntza edo bikoizketa eskatzea.

236. artikulua.— Tributu-kuota

Tributu-kuotaren zenbatekoa da:

1. Lanbide-kualifikazioaren eta hizkuntza-gaitasunen betekizunak, gaztelaniaz eta atzerriko bi hizkuntzatan, egiaztatzeagatik, eta Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan lortutako lanbide-kualifikazioak aitortzeagatik eta egiaztagutuna luzatzeagatik: 16,09 €.

2. Atzerriko hizkuntza berriak Andaluziako turismo-gida gisa gaikuntza hori duten pertsonentzako gaikuntzan sartzeagatik eta egiaztagutuna luzatzeagatik: 16,09 €.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper