8.4.1.25. 13/2011 Legea, abenduaren 23koa, Andaluziako Turismoari buruzkoa


8.4.1.25. 13/2011 Legea, abenduaren 23koa, Andaluziako Turismoari buruzkoa[716]

III. TITULUA
Turismo-baliabideen plangintza eta antolamendua

II. KAPITULUA
Turismo-baliabideak antolatzea

1. atala
Tresna eta programa turistikoak

16. artikulua.— Turismo espezifikoen programak

1. Turismoaren arloan eskumena duen sailak, eragindako administrazioei entzun ondoren eta Andaluziako Turismo Kontseiluari entzun ondoren, programak egin eta onetsi ahal izango ditu sektore espezifikoak garatu, mantendu eta hobeto aprobetxatzeko. Sektore espezifiko horiek Turismoaren Plan Orokorrean jaso ahal izango dira, hala nola: eguzki- eta hondartza-turismoa; kultura-turismoa; bilera-, landa- eta natura-turismoa; golf-turismoa; jarduera osasungarriak eta edertasuna; nautika-turismoa; hizkuntza-turismoa; zaldi-turismoa eta gurutzaldi-turismoa, edo onesten diren turismoaren plan orokorretan zehaztu daitezkeen beste batzuk.

V. TITULUA
Turismo-eskaintza antolatzea

I. KAPITULUA
Zerbitzu, jarduera eta establezimendu turistikoak

1. atala
Turismo-zerbitzuak eta turismo-eremuan eragina duten jarduerak

29. artikulua.— Turismo-eremuan eragina duten jarduerak

Turismo-eremuan eragina duten jardueratzat hartuko dira honako hauek:

f) Atzerritarrek gaztelania jakitearekin lotutako jarduerak, bai eta Andaluzian kultura-turismoa eta flamenkoa indartzeko zerbitzuak ematea ere.

31. artikulua.— Turismo-zerbitzuen ezaugarri bereizgarriak eta publizitatea

Publizitate, iragarki, dokumentazio, korrespondentzia eta prezio-tarifa guztietan, bai eta erregelamendu bidez garatutako turismo-zerbitzuen fakturetan ere, haien administrazio-sailkapenaren berezko elementuak agerrarazi beharko dira, irakurtzeko eta ulertzeko moduan, sailkapen hori egiaztatzen duten ikurrekin, zeinak erregelamendu bidez zehazten diren; gainera, emakumeen eta gizonen irudi berdinzalea, plurala eta estereotipatu gabea errespetatuko da, bai eta hizkuntzaren erabilera ez-sexista ere.

32. artikulua.— Turismo-zerbitzuen prezioak

3. Prezioen tarifek, bai eta benetan emandako edo kontratatutako turismo-zerbitzuei dagozkien fakturek ere, kontzeptuen arabera banakatuta eta, gutxienez, gaztelaniaz idatzita egon beharko dute.

VI. TITULUA
Sustapena, kalitatea eta berrikuntza

I. KAPITULUA
Andaluziako Juntako Turismo Administrazioaren turismo-baliabideak sustatzea

56. artikulua.— Jarduteko printzipioak

4. Turismo arloan eskumena duen sailak sustapen-kanpainak programatu eta exekutatuko ditu Andaluziaren kalitate-irudia turismo-helmuga gisa sustatzeko eta mantentzeko. Kalitate-irudi hori sustatzean, Andaluziako turismo-helmugen aniztasuna integratu beharko da, eta emakumeen eta gizonen irudia sexuen arteko berdintasunean oinarritzen dela bermatu beharko da, baita hizkuntzaren erabilera ez-sexista ere.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper