8.3.51. 8/2023 Foru Legea, martxoaren 9koa, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legea aldatzen duena


8.3.51. 8/2023 Foru Legea, martxoaren 9koa, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legea aldatzen duena[687]

Bat. 2. artikulua aldatzen da, eta testu hau izanen du:

«2. artikulua. Definizioak.

»Foru lege honi dagokionez, honako definizioak hartuko dira aintzat:

»Galzoria: babes zibilak zaindu beharreko pertsona-taldeei edo ondasun-multzoei egoera jakin batzuetan kaltea egiteko ahalmena.

»Zaurgarritasuna: pertsona-talde edo ondasun-multzo baten ezaugarria, inguruabar jakin batzuetan galzoriaren eragina neurri handiago edo txikiagoan jasateko moduan egotea dakarkiena.

»Mehatxua: babes zibilak zaindutako pertsonek eta ondasunek duten egoera, zeinean berehalako edo ezkutuko galzori baten aitzinean baitaude neurri handiago edo txikiagoan.

»Arriskua: mehatxu bat pertsona-talde edo ondasun-multzo bat ukitzera iristeko aukera.

»Larrialdia: bat-batean sortzen den egoera, ondasunen nahiz pertsonen bizitza edo osotasun fisikoa arrisku handian jartzen dituena edo erasotuak gertatzen direnekoa, eta berehalako neurriak hartzea eskatzen duena, arriskua bertan behera uzteko edo kalteak minimizatzeko. Arruntak nahiz apartekoak izan daitezke.

»Aparteko larrialdia: bat-bateko arrisku kolektiboko egoera, pertsonak edo ondasunak berehalako galzorian jartzen dituen gertaera baten ondoriozkoa eta botere publikoen aldetik horiek artatzeko, kalteak arintzeko eta katastrofe bihur dadin ekiditen saiatzeko kudeaketa azkarra exijitzen duena.

»Larrialdi arruntetik bereizten da azken horrek ez duelako eragin kolektiborik.

»Katastrofea: biktima, kalte eta inpaktu material ugari eragiteagatik erkidego edo gizarte baten funtzionamendua substantzialki asaldatzen edo eteten duen egoera edo gertakari bat, artatze-baliabide gehiago eskatzen dituena erkidegoak berak eskuragarri dauzkanak baino.

»Oinarrizko zerbitzuak: beharrezkoak direnak oinarrizko eginkizun sozialak, osasuna, segurtasuna eta herritarren ongizate sozial eta ekonomikoa edo administrazio publikoen funtzionamendu eraginkorra mantentzeko.

»Zoritxar publikoa: biztanleengan eragin orokorra duen katastrofea.

»Larrialdietako laguntza: pertsonen bizia eta osotasun fisikoa babestea helburu duten jarduketa urgenteak, baita ondasunak eta ingurumena zaintzekoak ere, gizakiak nahiz naturak eragindako larrialdiak gertatzen direnean.

»Alerta: galzori edo arrisku garrantzitsu baten gertagarritasunaz ohartarazteko abisua edo deia.

»Alarma: hurbil-hurbileko galzori ziur batez ohartarazten duen seinalea.

»Arriskuen mapa: dokumentu kartografiko ofiziala, Nafarroako Foru Komunitateko garrantzizko arriskuak seinalatzen, deskribatzen, sailkatzen eta kokatzen dituena eta arrisku bakoitza lurraldeko zein zonatan dagoen zehazten duena.

»Urgentzia: lekuren edo jardueraren batean norbaiti ustekabean arazo bat gertatzea berehalako laguntza premiaren kontzientzia sortzen diona, arazoaren kausa eta larritasun maila gorabehera».


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper