8.3.50. 5/2023 Foru Legea, martxoaren 9koa, Nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko kanal laburrena


8.3.50. 5/2023 Foru Legea, martxoaren 9koa, Nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko kanal laburrena[686]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.Definizioak

1. Foru-lege honen ondorioetarako, honako definizio hauek aplikatuko dira:

a) Nekazaritzako elikagaien ekoizle-elkartea: edozein elkarte, edozein forma juridiko duela ere, baldin eta haren kideak nekazaritzako elikagaien ekoizleak badira, bakoitzak bere ustiategia badu, eta nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko kanal laburrak baliatzen badituzte beren ekoizpena merkaturatzeko, eraldatzeko edo prestatzeko, banaka zein elkartearen bitartez.

b) Nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko kanal laburra: nekazaritzako elikagaien ekoizleak nekazaritzako elikagaiak saltzea edo hornitzea azken kontsumitzaileari, zuzenean edo, gehienez ere, bitartekari batez. Zuzeneko salmentaren bidez edo hurbileko salmentaren bidez egin ahal izanen da, eta lotuta dago tamaina txikiko nekazaritza-ustiategietara, zeinek lehiatzeko zailtasunak izan baititzakete merkaturatzeko kanal arruntetan.

c) Jantoki kolektiboa: merkataritza-xedea edo xede soziala duen establezimendua, publikoa edo pribatua, zeinetan ematen baitira zuzenean nekazaritzako elikagaien ekoizleengandik edo bitartekariengandik eskuratutako nekazaritzako elikagaiekin osorik edo partez prestaturiko janariak.

d) Elikagaien merkataritza elektronikoko enpresa: euskarri elektroniko edo web-plataforma baten bidez nekazaritzako elikagaien ekoizleen eta azken kontsumitzaileen artean harreman zuzena izateko behar den logistika ematen duen pertsona fisikoa edo juridikoa. Euskarri hartan, azken kontsumitzaileek eskura izanen dituzte bai informazioa, bai harremanetarako datuak, bai haiengandik eskura ditzaketen produktuak, halako moduz non erosketa on-line egin baitaiteke, entregatzeko modua edozein dela ere: ustiategian bertan, aurrez hitzartutako bilketa-gune batean edo etxean.

e) Txikizkako merkataritza-establezimendua: elikagaiak manipulatu, prestatu, elaboratu edo eraldatzen diren establezimendua, eta, saltoki izanik, elikagaiok biltegiratzen dituztenak azken kontsumitzaileari eman arte, eskura edo urrutira. Honako hauek sartzen dira: salmenta ibiltariko lokalak eta ibilgailuak, laguntza-biltegiak, nagusiki azken kontsumitzaileari elikagaiak saltzen zaizkien instalazioak, eta jatetxeak eta ostalaritza-establezimenduak ere (barnean dira landa-turismoko eta nekazaritza-turismoko ostatuak).

f) Kontsumo-taldea: nekazaritzako elikagaien ekoizleei edo haien elkarteei zuzenean eta batera erosten dieten azken kontsumitzaileen erakundea edo taldea. Hainbat eratakoak izan badaitezke ere, guztiek ezaugarri bera dute: azken kontsumitzaileen talde edo elkarte txikiak dira, nekazaritzako elikagaien ekoizleekin zuzenean harremanetan jartzen dira, eskaerak egiten dituzte eta saskiak banatzeko antolatzen dira.

g) Lehen mailako osagaia: elikagai baten ehuneko 50 baino gehiago hartzen duen gaia. Elikagai hori kontsumitzen duenak hura lotzen du, oro har, osagai horren izenarekin, eta haren kantitatea adierazi ohi da.

h) Udal-merkatua eta azoka txikia: udalak edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuek antolatutako guneak, non nekazaritzako elikagaien ekoizleek edo bitartekariek, modu iraunkorrean edo egun zehatzetan, nekazaritzako elikagaiak saltzen baitizkiete azken kontsumitzaileei. Espazio horietan izan daitezke, haiekin batera, salmenta ibiltariko beste saltoki batzuk.

i) Azken kontsumitzailea: elikagai baten azken buruko kontsumitzailea den pertsona fisikoa edo juridikoa, elikagai hori erabiliko ez duena elikaduraren sektoreko merkataritza-eragiketa edo -jarduera batean.

j) Bitartekaria: nekazaritzako elikagaien ekoizlearen eta elikagaien azken kontsumitzailearen artean merkataritza-jarduera bat gauzatzen edo bideratzen duena, dela bere establezimenduen bidez, dela merkataritza elektronikoaren bidez.

k) Nekazaritzako elikagaien ekoizlea: Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan izena emandako ustiategien titularrak diren nekazariak edo abeltzainak, pertsona fisikoa edo juridikoa dela kontuan hartu gabe, nekazaritzako beren elikagaiak (freskoak edo eraldatuak) saltzen dituztenak merkaturatzeko kanal labur baten bidez.

l) Nekazaritzako elikagaien ekoizpena: nekazaritzako elikagaien ekoizleak lortutakoa, lehen mailakoa izan daiteke edo eraldatua, baldin eta lehen mailako haren osagaiak ustiategitik bertatik badatoz.

m) Lehen mailako ekoizpena: landare-produktuak eta onddoak biltzearen bidez, animaliak hil aurretik haztearen eta akuikulturaren bidez, jeztearen, ehizaren eta arrantzaren bidez eta basoko produktuak biltzearen bidez lortutakoa.

n) Ekoizpen eraldatua: lehen mailako ekoizpenetik abiatuta lortzen dena, hura nabarmen aldatzen duen edozein ekintza baliatuta (tratamendu termikoa, ketzea, ontzea, heltzea, lehortzea, marinatzea, erauzketa, estrusioa edo prozedura horien konbinazioa), bai eta ustiategiko animaliak goitik behera zabaltzea eta zatikatzea ere, behar bezala baimendutako establezimenduetan hil eta prozesatu ondoren.

ñ) Hurbileko salmenta: nekazariak ekoitzitako nekazaritzako elikagaiak (lehen mailakoak edo eraldatuak) azken kontsumitzaileari merkaturatzea gehienez ere bitartekari bakar batek esku-hartzen duela, 4. artikuluan ezarritako baldintzak beteta.

o) Zuzeneko salmenta: nekazariak ekoitzitako nekazaritzako elikagaiak (lehen mailakoak edo eraldatuak) azken kontsumitzaileari merkaturatzea bitartekaririk esku-hartzen ez duela, 4. artikuluan ezarritako baldintzak beteta. Zuzeneko salmenta lotuta dago, bereziki, nekazaritza-ustiategitik edo eremu geografiko jakin bateko ekoizpen-lekutik gertu egotearekin, non azken kontsumitzaileek zuzenean edo bide telematikoz eskuratzen baitute nekazaritzako elikagaien ekoizpenaren zati bat, nekazaritzako elikagaien ekoizlearekin harremanetan jarrita.

p) Nekazaritzako elikagaien kantitate txikiak: nekazaritzako elikagaien ekoizleek urtean gehienez prestatu eta merkaturatu ditzaketen produktu eraldatuen kopuru maximoak, zeinak foru lege honen babesean garatzen diren gidetan zehaztuko baitira.

2. Aurreko definizioez gain, aplikatuko dira Europar Batasuneko, Espainiako eta Foru Komunitateko araudietan elikadura-segurtasunari, elikagaien informazioari eta etiketatzeari eta nekazaritzako lehen mailako ekoizpenari buruz emandako definizioak.

5. artikulua.Elikagaien segurtasunaren eta higienearen erantzukizuna nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko kanal laburretan

2. Aurreko apartatuan xedatutakoa galarazi gabe, elikagai kantitate txikiak merkaturatzen badira, nekazaritzako elikagaien ekoizleak eta bitartekariak aplikatu ahal izanen dituzte agintaritza eskudunak baliozkotutako elikagaien osasun eta higiene arloetako jardunbide egokien gidak, Europako, Espainiako eta autonomia-erkidegoetako osasun araudia eta gainerako araudi aplikagarria betetzen direla ziurtatzeko. Gida horiek hizkera inklusiboa eta ez-sexista erabiliko dute; genero estereotipoetan edo sexu orientazio, genero adierazpen edo sexu identitateagatiko edozein diskriminaziotan oinarritutako ereduak erabiltzea saihestuko dute. Era berean, irakurketa errazeko formatuan, letra handituan edo beste sistema alternatibo batzuetan bertsioak izan beharko dira, irisgarritasun unibertsala errazteko.

7. artikulua.Nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko kanal laburrak sustatzea

1. Nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko kanal laburrak sustatzeko, Nafarroako Gobernuak ekintzak eginen ditu 8. artikuluan jasotako erregistroan izena emandako nekazaritzako elikagaien ekoizleak eta haien ustiategiak ikusarazteko, bai eta bitartekariak ikusarazteko ere. Horrela, azken kontsumitzaileen konfiantza areagotuko da merkaturatze eredu horretan, hobeki ezagutu eta gehiago baloratuko da natura ingurunea eta landa-eremuetako biztanleria kontserbatzeko eta mantentzeko egiten duten ekarpena, eta handituko da elikagai seguru, jasangarri eta kalitatezkoen hornidura.

Ekintza horietan hizkera inklusiboa eta ez-sexista erabiliko da, genero rolekin loturarik ez duen berdintasunezko irudia sustatzeko, emakumeen eta gizonen askotariko irudia eskaintzeko, eta sexu orientazioagatik, genero adierazpenagatik eta sexu identitateagatik edozein diskriminazio saihesteko. Era berean, irakurketa errazeko formatuan, letra handituan, zeinu-hizkuntzan, azpitituluekin edo irisgarritasun unibertsala errazteko beste sistema alternatibo batzuetan dauden bertsioak erabili ahal izanen dira.

2. Nafarroako Gobernuak jardunbide egokien gidak prestatuko ditu, nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko kanal laburren garapena errazteko. Gida horiek hizkera inklusiboa eta ez-sexista erabiliko dute; genero estereotipoetan edo sexu orientazio, genero adierazpen edo sexu identitateagatiko edozein diskriminaziotan oinarritutako ereduak erabiltzea saihestuko dute. Era berean, irakurketa errazeko formatuan, letra handituan edo beste sistema alternatibo batzuetan bertsioak izan beharko dira, irisgarritasun unibertsala errazteko.

9. artikulua.Nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko kanal laburren erregistroan izena ematea

1. Nekazaritzako elikagaien ekoizleek, ekoizleen elkarteek eta bitartekariek, nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko kanal laburren erregistroan izena eman nahiz izanez gero, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Eskabide bat aurkeztea Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluaren araberakoa. Administrazioaren formularioek, inprimakiek eta euskarriek hizkera inklusiboa eta ez-sexista erabiliko dute. Era berean, irakurketa errazeko formatuan, letra handituan edo beste sistema alternatibo batzuetan bertsioak egiten ahalko dira, irisgarritasun unibertsala errazteko.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper