8.3.48. 3/2023 Foru Legea, otsailaren 22koa, kanpoko nafar herritarrekiko harremanei buruzkoa


8.3.48. 3/2023 Foru Legea, otsailaren 22koa, kanpoko nafar herritarrekiko harremanei buruzkoa[684]

3. artikulua.Definizioak

Foru lege honek ezartzen duenari begira, honela ulertuko dira:

a) Kanpoko nafar herritarrak: Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo bizi diren pertsonak, Foru Komunitatearekin lotura berezia daukatenak.

b) Kanpoko nafar komunitateak: irabazi-asmorik gabeko elkarte izaeradun erakunde edo entitateak, zeinek nortasun juridiko propioa baitute eta Nafarroako lurraldetik kanpo legalki eratuak baitira, haien estatutu-helburuak eta jardun arrunta batez ere Nafarroarekin loturak mantentzera eta foru lege honen helburuak lortzera bideratuta egonik eta, betiere, lege honetan xedatutakoaren arabera aitortuak.

c) Kanpoko nafar komunitate birtualak: Nafarroarekin lotura izaten jarraitzeko xedez informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin bat sortutako sareak, foru lege honen xedeak lortzera bideratuak, eta legean xedatutakoarekin bat aitortuak direnak.

d) Itzulitako pertsonak: foru lege honen 2.1 artikuluan aipatzen direnak, beren egoitza iraunkorra Nafarroako Foru Komunitatean finkatzen dutenak, benetako itzuleraren datatik atzera Espainiaz beste herrialde batean gutxienez urtebetez bizi izan ondoren.

e) Itzultzeko prozesuan dauden pertsonak: foru lege honen 2.1 artikuluan aipatzen direnak, modu fede-emailean frogatzen dutenak Nafarroara itzuliko direla Nafarroako Foru Komunitatearen prestazio edo onura sozialen eskaera formalizatzen den urtean, baldin eta Espainiaz beste herrialde batean eskaera horren eguna baino gutxienez urtebete lehenagotik bizi badira.

6. artikulua.Kanpoan dauden nafarren eskubideak

1. Foru lege honen 2.1 artikuluan aipatzen diren kanpoko nafarrei, orokortasunez honako eskubide hauek aitortzen zaizkie:

c) Nafarroako kultura, hizkuntzak eta historia Nafarroan bizi diren herritarren baldintza beretan ezagutu eta ikasi ahal izateko eskubidea. Horretarako, eta bere aurrekontu-baliabideen barruan, Nafarroako Gobernuak behar diren bitartekoak jarriko ditu eskubide hori gauzatu ahal izateko jarduerak antolatzeko.

8. artikulua.Kanpoko nafar komunitateak

1. Entitate batek, kanpoko nafar komunitatetzat aitortua izateko eta foru lege honetan arautzen diren onurak eta prestazioak lortzeko, honako baldintza hauek betetzen dituela egiaztatu beharko du:

b) Bere batzar nagusi edo gobernu-organo gorenaren erabakiz oinarrizko estatutu-helburuen artean sartuta edukitzea lotura kultural, sozial edo ekonomikoen mantentzea Nafarroako Foru Komunitatearekin, bertako jendearekin, historiarekin, hizkuntzekin eta kulturarekin, bai eta bertako errealitatearen beste edozein alderdirekin ere.

7. Honako eskubide hauek aitortzen zaizkie kanpoko nafar komunitateei:

c) Nafarroari buruzko funts editorial eta ikus-entzunezko bat eskueran edukitzeko eskubidea, horren bitartez Nafarroako historiari, hizkuntzei, kulturari, turismoari, kultur ondareari eta gizarte errealitateari buruzko ezagutza bideratzeko.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper