8.3.44. 31/2022 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzkoa


8.3.44. 31/2022 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzkoa[680]

HITZAURREA

IV

[…]

Hamargarrenean [hamargarren xedapen gehigarrian] zentro okupazionaletako sariak edo konpentsazioak jorratzen dira, eta hamaikagarrenean bertsio ofizial elebidunen irakurketa errazeko dokumentazioa, euskarari buruzko araudiaren arabera.

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

I. KAPITULUA
Foru legearen xedea, printzipioak eta definizioak

3. artikulua.— Definizioak

Foru lege honen ondorioetarako, honela ulertuko dira honako hauek:

a) Irisgarritasun unibertsala: inguruneek, prozesuek, ondasunek, produktuek eta zerbitzuek zein objektuek, tresnek, lanabesek eta gailuek bete behar duten baldintza da, pertsona orok ulertu eta erabiltzeko modukoak izan daitezen, segurtasunez eta erosotasunez eta ahalik eta autonomia eta naturaltasun handienaz erabiltzekoak, betiere. Printzipio horrek “diseinu unibertsalaren edo ororentzako diseinuaren” estrategia du abiapuntu, eta ulertzen da hori ez dela eragozpen izanen egin beharreko arrazoizko egokitzapenetarako.

b) Diseinu unibertsala edo ororentzako diseinua: jarduera honen bidez, inguruneak, prozesuak, ondasunak, produktuak, zerbitzuak, objektuak, tresnak, lanabesak, programak, gailuak eta antzeko elementuak jatorritik pentsatu eta diseinatzen dira pertsona orok erabiltzeko modukoak izan daitezen, ahalik eta hedadura handienarekin, egokitzapenik edo diseinu espezializaturik egin beharrik gabe. “Diseinu unibertsalak edo ororentzako diseinuak” ez ditu baztertuko desgaitasuna dutenen talde partikularrentzako laguntza produktuak, halakorik behar badute.

c) Gizarte-inklusioa: prozesu honen bidez, gizarteak balio konpartituak sustatzen ditu guztien ongia eta kohesio soziala lortzeko, horrela desgaitasuna duten guztiek behar diren baliabideak eta aukerak izan ditzaten, bizitza politiko, ekonomiko eta sozialean, hezkuntzan, lanean eta kultur arloan bete-betean parte hartzeko eta gainerakoen bizi-baldintza berdinak izateko.

d) Aukera-berdintasuna: desgaitasunak eragindako inolako diskriminaziorik, zuzeneko nahiz zeharkakorik, ez egotea da, barne harturik edozein bereizketa, bazterketa edo murrizketa, helburutzat edo emaitzatzat duena desgaitasuna duten pertsonei arlo politikoan, ekonomikoan, hezkuntzakoan, sozialean, lanekoan, kulturalean edo bestelako arlo batean trabak jartzea edo haientzat indarrik gabe uztea giza eskubide eta oinarrizko askatasun guztiak baldintza berberetan aitortu, gozatu edo erabiltzeko modua.

e) Zuzeneko diskriminazioa: desgaitasuna duen pertsona batek bizi duen egoera da, bere desgaitasuna dela-eta beste pertsona batek baino tratu okerragoa jasotzen duenean antzekoa den egoera batean.

f) Zeharkako diskriminazioa: zeharkako diskriminazioa dagoela ulertuko da baldin eta lege edo erregelamendu mailako xedapen batek, hitzarmen edo kontratu bidezko klausula batek, banakako itun batek, alde bakarreko erabaki batek edo irizpide edo jardunbide batek, edo itxuraz neutroa den ingurune, produktu edo zerbitzu batek, desgaitasuna dela-eta desabantaila eragiten ahal badio pertsona bati beste batzuen aldean, objektiboki helburu legitimo bat ez duenean eta helburu hori lortzeko baliabideak egokiak eta beharrezkoak ez direnean.

g) Asoziazio-diskriminazioa: honelako diskriminazioa gertatzen da pertsona batek edo bera kide duen taldeak tratu diskriminatzailea jasotzen duenean beste batekin duen loturagatik, tratu hori desgaitasunak eragindakoa denean.

h) Jazarpena: pertsona baten desgaitasunarekin lotutako eta haren gogoz kontrako jokabide oro, duintasunaren aurka egitea edo giro beldur-eragilea, etsaitasunezkoa, apalgarria, umiliagarria edo iraingarria sortzeko asmoa duena edo ondorio hori eragiten duena.

i) Diskriminazio anizkoitza: pertsona batek bi arrazoirengatik edo gehiagorengatik jasaten badu diskriminazioa, eta horrek konplexua edo larriagoa bihurtzen badu diskriminazioa.

j) Diskriminazio intersekzionala: kasu honetan, hainbat arrazoik jarduten dute aldi berean, elkarri eraginez, eta bereizezinak dira; hori horrela, ukitutako pertsonak desabantaila eta diskriminazio mota berezien eraginpean jartzen dituzte.

k) Genero-ikuspegia: emakumeen eta gizonen desberdinkeria ikusarazteko eta horiei aurre egiteko beharrezkoa den azterketa- eta lan-metodologia, haien egoera eta posizio desberdinak aitortzen baititu.

Foru lege honen esparruan, genero-ikuspegia behar da desgaitasunari buruzko politiketan, eta desgaitasun-ikuspegia genero-berdintasuneko politiketan.

l) Ekintza positiboko neurriak: berariazko neurriak dira, bideratuta daudenak desgaitasunak eragiten dituen desabantailak saihestu edo konpentsatzera, edo desgaitasuna dutenen egiazko berdintasuna eta bizitza politiko, ekonomiko eta sozialean, hezkuntzan, lanean eta kultur arloan bete-betean parte hartzea bizkortu edo lortzera, desgaitasun mota eta maila desberdinak aintzat harturik.

m) Bizimodu independentea: egoera honetan dago desgaitasuna izanik bere bizitzaren gainean erabakitzeko ahalmena eta eskubidea egikaritzen dituen pertsona, parte-hartze aktiboa duena bere komunitatearen bizitzan, nortasuna libreki garatzeko eskubidearekin bat; modua dauka non eta norekin bizi nahi duen hautatzeko, gainerakoen baldintza berberetan, bizimodu zehatz baten arabera bizitzeko beharrik gabe.

n) Normalizazioa: printzipio honen arabera, desgaitasuna dutenek berdintasun baldintzetan bizitzeko aukera izan behar dute, bai eta beste edozein pertsonak eskura dituen leku, esparru, ondasun eta zerbitzu berberak eskuratzekoa ere.

ñ) Arrazoizko egokitzapenak: giro fisikoa, soziala eta jarreren ingurukoa desgaitasuna dutenen behar berariazkoetara egokitzeko behar diren aldaketak eta egokitzapenak dira, modu eraginkor eta praktikoan eta neurriz gaineko edo bidegabeko karga ekarri gabe, desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuna edo partaidetza errazten dutenean eta eskubide guztiak baliatu edo egikaritzea bermatzen, gainerako herritarren baldintza berberetan.

o) Elkarrizketa zibila: printzipio honen bitartez, desgaitasuna dutenak eta haien familiak ordezkatzen dituzten erakundeek parte hartzen dute, legeek eta gainerako arau-xedapenek ezartzen dutenari jarraituz, desgaitasuna dutenen alorrean garatzen diren politika ofizialak prestatzen, gauzatzen, eta haien jarraipena eta ebaluazioa egiten; betiere desgaitasuna duten haurren eskubide hau bermatu behar dute: beren iritzia libreki adieraztekoa beraiengan eragina duten gai guztiei buruz, bai eta, eskubide hori erabiltzeko, beren desgaitasunerako eta adinerako egokia den asistentzia jasotzekoa ere.

p) Desgaitasunaren arloko politiken zeharkakotasuna: printzipio honen arabera, administrazio publikoek egiten dituzten jarduerak ez dira mugatzen desgaitasuna dutenentzako soilik pentsatutako plan, programa eta ekintza berariazkoetara; aitzitik, barnean hartzen dituzte izaera orokorreko politikak eta ekintza-ildoak ere, jarduera publikoaren edozein esparrutakoak, betiere desgaitasuna dutenen beharrizanak eta eskaerak aintzat harturik.

q) Desgaitasuna: egoera bat da, bi faktore hauen arteko interakziotik sortzen dena: batetik, aurreikusitakoaren arabera iraunkorrak izanen diren urritasun fisikoak, organikoak, sentsorialak, intelektualak, garapenekoak edo mentalak dituzten pertsonak, eta, bestetik, edozein motatako oztopoak, eragozpen edo traba direnak pertsona horiek gizartean bete-betean eta egiaz eta gainerakoen baldintza berberetan parte hartzeko.

r) Irisgarritasunaren arloko jarduketa plana: plan horren bidez zehazten da zer jarduketa egin behar diren planaren aplikazio-eremuan lor daitezen foru lege honetan eta kasuan kasuko garapen araudian ezarritako irisgarritasun unibertsaleko baldintzak, eta jarduketa horiek planifikatzen dira, orobat.

s) Osasuna: erabateko ongizate fisiko, mental eta soziala, eta ez soilik gaixotasunik ez izatea.

t) Irakurketa erraza: hizkuntza erraz eta argiarekin laburtu eta egindako edukiak, desgaitasun kognitiboa edo desgaitasun intelektuala duten pertsonek uler ditzaten. Eduki juridikoa duten egintzei buruzkoak direnean, inola ere ez dituzte ordezkatuko edo aldatuko jatorrizko dokumentuaren edukia eta ondorio juridikoak.

u) Zahartze aktiboa: ongizate fisikoa, psikikoa eta soziala bizitza guztian zehar izateko aukerak ahalik eta gehiena aprobetxatzeko prozesua da, helburu duena bizi-kalitatea, produktibitatea eta bizi-itxaropena adin zaharrera hedatzea desgaitasun-prebalentzia minimoarekin.

II. TITULUA
Diskriminaziorik eza eta autonomia

III. KAPITULUA
Autonomia

19. artikulua.— Telelaguntza

6. Telelaguntzaren erabilerari buruzko informazioa hizkera errazean eta ulerterrazean emanen da, eta ezaugarri horiek berak dituen eskuorri informatibo batekin osatuko da.

VI. TITULUA
Kultura eta beste aisialdi-, kirol-, josteta- eta merkataritza-jarduera batzuk

I. KAPITULUA
Eskubide kulturalak

56. artikulua.— Irisgarritasun-baldintzak kultura-jardueretan

1. Kultura-jarduerek irisgarritasun unibertsalaren baldintzak bermatu beharko dituzte, desgaitasuna dutenek haietaz gozatu, haiek ulertu eta haietan parte hartu ahal izan dezaten. Informazio guztia formatu ulergarrian eta hizkera ulerterrazean emanen da, erregelamenduz jardueraren arabera ezarritakoarekin bat.

58. artikulua.— Arte-sorkuntza eta irakurketa hedatzea eta sustatzea desgaitasuna dutenen artean

3. Liburutegi publikoek irakurketa sustatzeko planak prestatu eta garatuko dituzte. Planak aldian-aldian ebaluatu eta eguneratuko dira, behar den aurrekontu-zuzkidura izanen dute, eta berrikuntza teknologikoetara egokituta egonen dira. Irakurketa sustatzeko planek arreta berezia eskainiko diete desgaitasuna duten haur eta gazteei, irakurtzeko ohitura sendotze aldera, bai eta desgaitasuna duten eta gizartean egoera ahulagoan dauden pertsonen edo, gainera, hizkuntza menderatzeko zailtasunak dituzten migratzaileen beharrei ere, eta irakurketa errazeko klubak bultzatuko dira bereziki.

VII. TITULUA
Irisgarritasunari buruzko xedapen espezifikoak

I. KAPITULUA
Irisgarritasuna

65. artikulua.— Sustapena, bultzada eta parte-hartzea

[…]

Informazio- eta sentsibilizazio-kanpainek irisgarriak izan behar dute pertsona guztientzat, eta eskuragarri egonen dira irakurketa errazeko formatuan, braille sisteman, letra handituan, zeinu-hizkuntzan, azpitituluekin edo beste sistema alternatibo batzuetan.

III. KAPITULUA
Irisgarritasuna eraikingintzan

1. atala
Erabilera publikoko eraikinak

81. artikulua.— Espazioen erreserba

2. Eremu horietan guztietan, orobat, begizta magnetiko bat edo entzuteko desgaitasuna dutenen irisgarritasuna bermatuko duen sistema alternatibo bat duen eremu bat prestatuko da, eta behar bezala seinaleztatuko da. Zeinu-hizkuntzaren interpreteak hizlariengandik gertu jarriko dira, eta argiztapen berariazkoa izanen dute.

3. atala
Informazioa, seinalizazioa eta segurtasuna

84. artikulua.— Informazioa, seinalizazioa eta segurtasuna

2. Segurtasuneko informazioa erraz aurkitzeko moduko toki irisgarri batean egonen da, eta bide emanen du erabiltzaile guztiek ulertzeko, irakurketa errazaren metodologia erabilita, edo piktograma homologatuak, braillea, zeinu-hizkuntza, soinu-seinaleak, seinale argidunak, kontrastedunak, tipografiadunak edo unean-unean informazioa eskuratzeko berme gehien ematen duten sistemak erabilita.

IV. KAPITULUA
Irisgarritasuna garraioan

87. artikulua.— Irisgarritasun-baldintzak errepideko garraio publikoan

5. Bidaiarien garraiobide publiko erregularrek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo Toki Administrazioaren eskumenekoak direnek, irisgarritasun unibertsala bermatu beharko dute:

c) Eremu horietan eskaintzen diren erabilera publikoko produktu eta zerbitzuetan, bereziki leihatiletan, erabiltzaileentzako informazio eta komunikazio sistemak barne. Jendearentzako informazio eta arreta guneetan zeinu-hizkuntzako interpreteen eta gida-interpreteen zerbitzua ematea bermatuko da, bertan dauden interpreteekin edo teleinterpretazioa erabilita, bai eta ahozko komunikazioari laguntzeko bitartekoak ere, begizta magnetikoak, adibidez, edo aurrerapen teknologikoen ondorioz sortzen diren bestelako laguntza produktuak.

VI. KAPITULUA
Irisgarritasuna komunikazioan, webguneetan eta gailu mugikorretarako aplikazioetan

93. artikulua.— Irisgarritasun-baldintzak komunikazioan

2. Era berean, informazioa eskuratzeko modua erraztu beharko diete desgaitasuna dutenei, eta bermatuko dute interes publikoko testuak eta gehien erabiltzen diren inprimakiak irakurketa errazeko formatuan ematen direla, edo braille sisteman, zeinu-hizkuntzan, letra handituan edo aurrerapen teknologikoen poderioz garatzen diren beste sistema batzuetan.

94. artikulua.— Irisgarritasuna komunikabide sozialetan

2. Foru Komunitateko Administrazioak, ikus-entzunezko komunikazioaren arloko legedia berariazkoan, telebistako ikus-entzunezko edukien irisgarritasun-baldintzak arautuko ditu, azpitituluak, audiodeskripzioak eta zeinu-hizkuntzako interpretazioa ezarriz horretarako.

3. Ikus-entzunezko hedabideek audiodeskripziorako, azpitituluetarako eta zeinu-hizkuntzako interpretaziorako sistemak abiarazi beharko dituzte, beren programazioa irisgarri egiteko.

VII. KAPITULUA
Irisgarritasuna produktu eta zerbitzuetan

97. artikulua.— Irisgarritasun-baldintzak zerbitzu publikoetan

2. Erregelamendu bidez ezarriko dira irisgarritasun-baldintzak jendearen eskura dauden zerbitzuak eskuratu eta erabiltzeko eta haiei buruz ematen den informaziorako; informazioa, betiere, irakurketa errazeko formatua, braille sistema, zeinu-hizkuntza, letra handitua edo sistema alternatiboak erabiliz emanen da.

VIII. KAPITULUA
Irisgarritasuna Justizia Administrazioan eta Nafarroako hauteskunde prozesuetan

98. artikulua.— Irisgarritasun-baldintzak Justizia Administrazioan eta Nafarroako hauteskunde prozesuetan

1. Foru Komunitateko Administrazioak, bere eskumenen esparruan, irisgarritasun unibertsala eta ororentzako diseinua sustatuko ditu justiziaren arloan. Horretarako, neurriak hartuko dira egoitza judizialak eta bertako komunikazioa eta informazioa irisgarriak izan daitezen pertsona guztientzat, besteak beste, begizta magnetikoak jarriz judizio-aretoetan, edo zeinu-hizkuntzaren interpreteak eta gida-interpreteak jarriz, presentzialak nahiz urrutiko interpretazioaren bidezkoak, edo braille sistemak eta irakurketa errazeko sistemak erabiliz informazioan eta seinalizazioan, bai eta laguntza pertsonala ere, prozesu osoan.

IX. TITULUA
Bitartekaritza eta arbitrajea

114. artikulua.— Bitartekaritza

2. Bitartekaritzaren arloko araudiarekin bat, bitartekaritza prozedurek desgaitasuna dutenen aukera-berdintasuna bermatu beharko dute, foru lege honetan eta irisgarritasun unibertsalaren arloan indarra duen araudian aurreikusitakoarekin bat. Bereziki bermatu beharko dira inguruneen irisgarritasuna, zeinuen hizkuntzaren eta ahozko komunikazioari laguntzeko bitartekoen erabilera, braille sistemarena, ukimenezko komunikazioarena edo beste edozein bitarteko edo sistemarena, desgaitasuna duten pertsonek prozesuan osoki eta berdintasunez parte hartzen dutela ziurtatzeko.

Hamaikagarren xedapen gehigarria.— Dokumentazio elebidunaren euskarria, irakurketa errazeko formatuan

Bi euskarritan jartzen ahalko dira euskararen foru araudiaren arabera edo hura garatzen duenaren arabera bertsio ofizialean euskarri bakarrean egon behar duten dokumentuen irakurketa errazeko bertsioak.

Hamabigarren xedapen gehigarria.— Foru legearen irisgarritasuna

Onetsia izan ondoren, foru lege hau eskainiko da irakurketa errazeko formatuan, braille sisteman, zeinu-hizkuntzetan, letra handituan eta/edo testua ororentzako irakurgarri eginen duen beste edozein formatutan.

Azken xedapenetako bigarrena.— Azaroaren 8ko 17/2010 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzkoa, aldatzea.

Honako aldaketa hauek eginen zaizkio azaroaren 8ko 17/2010 Foru Legeari, Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzkoari:

Hiru.–24. artikulua aldatzen da, eta testu hau izanen du aurrerantzean:

“24. artikulua. Desgaitasuna duten pertsonak.

[…]

Edozein motatako desgaitasuna duten pertsonei osasun laguntza egokia emateko eta horiek informaziorako duten eskubidea bideratzeko, administrazio publikoek behar diren jarduketak sustatuko dituzte hizkuntza- eta ulermen-oztopoak minimizatzeko. Nolanahi ere, administrazio publikoek Espainiako zeinu hizkuntzak arautu eta gorren, entzuteko desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikazioari laguntzeko bitartekoak aitortzen dituen urriaren 23ko 27/2007 Legean ezarritako betebeharrak errespetatuko dituzte”.

Lau. 43. artikuluaren 4. apartatua aldatzen da, eta testu hau izanen du aurrerantzean:

“4. Desgaitasuna duten pazienteen kasuan, beren gaitasuna egikaritzeko laguntza behar badute, informazio-eskubidearen titular izanen dira pertsonak beraiek, hura ulertzea ahalbidetzen duen hizkuntza egokian, edo, hala badagokio, ezarrita dauden laguntza-neurrietan aurreikusitako pertsonak”.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper