8.3.42. 12/2022 Foru Legea, maiatzaren 11koa, haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzekoa


8.3.42. 12/2022 Foru Legea, maiatzaren 11koa, haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzekoa[678]

I. TITULUA
Haur eta nerabeen eskubideak

I. KAPITULUA
Printzipio orokorrak

9. artikulua.— Adingabeen eskubideak babestea

1. Nafarroako Administrazio Publikoek, beren eskumenen barruan, bermatuko dute errespetatzen eta behar bezala betetzen direla adingabeen eskubide eta askatasunak salbuespenik gabe eta arraza, etnia, sexu, hizkuntza, kultura, erlijio, iritzi, jaioterri, egoera ekonomiko, egoera edo desgaitasun fisiko, psikiko edo zentzumenezko edo norberaren, familiaren edo gizartearen esparruko beste edozein egoeraren araberako bereizketarik edo diskriminaziorik egin gabe. Eskubide eta askatasun horiek dira aitorturik daudenak Konstituzioan eta Espainiak berretsiriko nazioarteko tratatuetan, bereziki Nazio Batuen Erakundeak 1989ko azaroaren 20an onarturiko Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan eta Desgaitasuna dutenen eskubideei buruzko 2006ko abenduaren 13koan, urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoan eta oro har antolamendu juridikoan adierazten direnak.

II. KAPITULUA
Eskubideak: haien ezagutza eta erabilera babestu eta sustatzea

20. artikulua.— Hezkuntzarako eskubidea

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak zainduko du hezkuntzak eman diezaiola adingabeari prestakuntza integrala, bere nortasuna eratzeko aukera emanen diona, adingabearen gaitasunak eta edozein motatako erronka eta zailtasunei aurre egiteko trebetasunen garapenari zuzenduta, tolerantziaz, elkartasunez, askatasunez eta diskriminaziorik gabe joka dezan.

Hezkuntza emozionala eta pertsonalizatua emanen zaie, haurren eskubideak sustatzen dituena, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioari jarraikiz, eskolako espazio, jarduera eta ordutegi orotan, horrek erraztuko baitu autonomiaz esku hartzea Nafarroaren garapen prozesuan eta erkidego honetako herritar diren aldetik.

Balio horiei buruz eta unean-unean kezkatzen dituzten beste batzuei buruz tutoretzak eta debateak egitea sustatuko da, bereziki lantzeko 4.3 artikuluan eta titulu honen hurrengo kapituluan aipatzen diren desberdinkeriak, baita beste gai batzuk ere, hala nola sexualitatea, feminismoa, norberaren hizkuntzen balioa edo gatazkak.

23. artikulua.— Gizarte inklusiorako eskubidea

6. Nafarroako Administrazio Publikoek Nafarroako Foru Komunitatean dauden atzerritar adingabeei bermatuko diete, edozein delarik haien legezko egoera, haien arretarako eta gizarte, hizkuntza eta kultur inklusiorako laguntza ematen dieten baliabide eta zerbitzu publikoetarako eskubidea.

III. KAPITULUA
Berdintasuna eta diskriminaziorik eza sustatzea

28. artikulua.— Kulturartekotasuna

5. Nafarroako Administrazio Publikoek neurriak sustatuko dituzte familia migratzaileentzat hizkuntza oztoporik izan ez dadin, horrek seme-alaba adingabeekin komunikatu behar duten guneetan behar bezala komunikatzeko eragozpena ekar dezakeenean.

III. TITULUA
Aurreneurriak

64. artikulua.— Prebentzio jarduketak

Nafarroako Administrazio Publikoek, beren eskumenen esparruan, foru lege honetan ezarritakoaren esparruan, prebentzio lanak garatu eta bultzatuko dituzte, lehenetsiz 32. artikuluan aipatzen den plangintza integralean zehazten direnak, besteak beste jarduketa hauen bitartez:

2. Hezkuntzaren eremuan:

h) Haur eta nerabe etorkinentzako eta babespean dauden adingabeentzako neurri espezifikoak biltzen dituzten hezkuntza programak garatzea. Programa horiek gauzatuko dira hezkuntzako profesionalak, gizarte hezitzaileak eta populazio talde zehatz honek beharrezkoa duen arretan adituak diren langile espezializatu guztiak aintzat harturik, hizkuntzaren ezagutzarekin lotutakoak barne.

IV. TITULUA
Babesa

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

74. artikulua.— Babestutako adingabeen eskubide espezifikoak

1. Babespean dauden adingabeek, foru lege honek eta antolamendu juridikoaren gainerakoak adingabe guztiei aitortzen dizkieten eskubideez gain, berariaz honakoak izanen dituzte:

h) Haien gizarte inklusioan laguntzen duten bitartekoak izateko, haien kultur nortasuna eta hizkuntza errespetatuz, eta haien esku bitartekoak jar daitezen harreman sozialak izateko eta jardueretan parte hartzeko bera bezalakoek bezala.

IV. KAPITULUA
Arrisku eta babesgabetasun egoeretan hartu beharreko babes neurriak eta neurri horiek betearazteko jarduketak

6. atala
Familia-harrera

129. artikulua.— Harrera egin behar duen pertsona edo familiaren hautaketa

Laugarrena. Harrera neurriaren xede den adingabearentzat egokiena den pertsona edo familia hautatzeko, irizpide orokor hauek kontuan hartu beharko dira, eta beharraren eta proportzionaltasunaren printzipioen arabera baloratu eta ponderatu, aintzat hartuz beti haur edo nerabearen interes gorena eta hura betetzeko erarik onena:

f) Adingabeak bere familia eta gizarte ingurunean erabili ohi duen hizkuntza jakitea.

8. atala
Adopzio nazionala eta nazioartekoa
2. azpiatala
Adopzio nazionala eta nazioartekoa

151. artikulua.— Adopzioaren ondoko jarduketak

4. Atzerrian adoptatutako adingabekoen jarraipen elkarrizketak egiteko, arau hauek beteko dira:

c) Erakunde akreditatu baten bidez egin ordez, protokolo publiko baten bidez egin diren nazioarteko adopzioen kasuan, erakunde publikoak bidaliko ditu zuzenean jarraipen txostenak jatorrizko herrialdera. Informazio guztia profesionalek itzuli beharko dute, eta familiek bere gain hartu itzulpen horren gastuak eta beharrezkoak diren beste guztiak.

Azken xedapenetako laugarrena.— Terminoen glosarioa

Eskubide sozialen arloko eskumena duen departamentuko kontseilariak termino glosario bat onetsiko du, foru lege honetako terminologia garrantzitsuena ulertzen laguntzeko eta foru legeak indarra hartzen duenean zabaltzeko.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper