[…]
Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearekin bat, Nafarroako Gobernua derrigortua dago behar diren neurriak hartzera aipatu foru-legean bildutako hizkuntza-eskubideak betetzen direla bermatzeko kirol arloko lanbideen eremuan; bereziki, eskola-adineko kirolaren eremuan.
Hamalaugarren xedapen gehigarria.— Hizkuntza-eskubideak
1. Nafarroako Gobernuak behar diren neurriak hartuko ditu hizkuntza-eskubideen erabilera bermatzeko, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legean ezarritako moduan, kirol-lanbideetan aritzean, bereziki eskola-adineko kirol-praktikaren eremuan.
2. Orobat, Nafarroako Gobernuak neurriak hartuko ditu berma dadin Nafarroako berezko hizkuntzetan egin ahal izatea kirol arloko prestakuntza ofizialak.
3. Aipatutako 18/1986 Foru Legearen 1. artikuluaren 2. apartatuan ezarritakoarekin bat, neurri horiek hartu eta aplikatuko dira borondatezkotasun, mailakatze eta begirune printzipioei jarraikiz, Nafarroako errealitate soziolinguistikoarekin bat.