8.3.16. 11/2011 Foru Legea, apirilaren 1ekoa, Gazteriari buruzkoa


8.3.16. 11/2011 Foru Legea, apirilaren 1ekoa, Gazteriari buruzkoa[650]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Printzipio orokorrak

2. Gazteriaren arloko jarduketa publikoak printzipio artezkari hauek izanen ditu: erantzukizun publikoa; koordinazioa eta zeharkakotasuna; administrazioen arteko lankidetza eta elkarlana; gazteen parte-hartzea; hurbiltasuna eta deszentralizazioa; ekintza positiborako neurriak, eta lurralde- zein hizkuntza-aniztasunaren babesa, gaztelania eta euskara Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza propioak direla kontuan hartuz, indarrean dagoen legeriaren barruan.

II. TITULUA
Gazteriaren arloko politikak

12. artikulua.— Gazteriaren arloko politikak lehenestea

3. Alde horretatik, foru-lege honetan agertzen diren neurriek honako hauek sustatuko dituzte:

b) Hizkuntzak ikastea.

I. KAPITULUA
Gazteriaren arloko berariazko politikak

14. artikulua.— Gazteriaren arloko berariazko politikak

Gazteriaren arloan eskuduna den sailak gazteriaren arloko berariazko politikak garatuko ditu, honako hauen inguruan:

d) Gazteentzako jarduerak, gazteentzako ekintza multzo bat zeinaren helburua baita gazteen gizarte-harremanak faboratzea eta haien garapen pertsonalerako lagungarri gertatzea; jarduera horiek, era berean, gazteen parte-hartzerako, inklusiorako eta sozializaziorako bide izanen dira. Halakotzat joko dira, besteak beste, honako hauek:

d.1.) Mugikortasuneko jarduerak, eguneroko ingurunea utzi eta beste batera joatea ekartzen dutenak, estatuan bertan izan edo nazioartean, horrela beste toki, hizkuntza eta kultura batzuk ezagutzeko, beste gazte batzuekin batera bizitzen ikasteko edo elkartasuna sustatzeko.

II. KAPITULUA
Zeharkako politikak

2. atala
Aukerak sustatzeko politikak

19. artikulua.— Gazteak eta hezkuntza

2. Hezkuntza-politikak arreta berezia jarriko du ondokoan:

i) Euskararen jakitea eta erabilera sustatzea.

3. Hezkuntzaren eta gazteriaren arloetako eskumenak dituzten sailek koordinazio eta lankidetzako bideak indartuko dituzte eta, taldearen aniztasuna kontuan izanik, neurri hauek hartuko:

a) Pertsonaren garapen integrala faboratzen duten ekintzak sustatzea, eremu hauetan: atzerriko hizkuntzak, sormena, kirola eta aisialdian, ingurumenarekiko errespetuan eta boluntariotzan oinarritutako hezkuntza, besteak beste.

20. artikulua.— Gazteak eta enplegua

3. Era berean, prestakuntzaren eta orientazioaren berariazko eremuan ondokoa eginen da:

b) Etengabeko prestakuntza, batez ere hizkuntzetan.

24. artikulua.— Gazteak, mugikortasuna eta nazioartekotzea

2. Helburu hori lortzeko, arlo horietan eskudunak diren sailek, indarrean dagoen araudiaren arabera, neurri hauek hartuko dituzte, besteak beste:

b) Atzerriko hizkuntzen ikaskuntza sustatzea, batez ere ingelesarena.

26. artikulua.— Gazteak eta landa-ingurunea

2. Helburu hori lortzeko, neurri hauek hartuko dira, besteak beste:

d) Hezkuntza ez-formala eta hizkuntzen ikaskuntza sustatuko dira.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper