8.2.87. 2/2023 Legea, martxoaren 30ekoa, Euskadiko jarduera fisikoaren eta kirolarena


8.2.87. 2/2023 Legea, martxoaren 30ekoa, Euskadiko jarduera fisikoaren eta kirolarena[606]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Kiroleko gobernantza onaren esparruan, kirolaren eremuan bi hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeko herritarrek duten eskubidea eta kirolarien eta gainerako parte-hartzaileen hizkuntza-eskubideak bermatu nahi dira lege honen bidez, kirol-jarduera ofizialaren esparruan bereziki, botere publikoen erantzukizuna baita herritarrek euskara erabiltzeko duten eskubidea bermatzea eta gure hizkuntzaren ezagutza eta erabilera babestea eta bultzatzea, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak ezartzen duenari jarraikiz.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Printzipio gidariak, legearen helburuak eta jarduteko irizpideak

3. Euskal botere publikoek, beren eskumenen esparruan, jarduera fisikoa eta kirola egiteko eskubidea benetan gauzatzeko politika bat ezarriko dute, honako printzipio gidari hauei jarraikiz:

f) Jarduera fisikoa eta kirola baliatzea euskararen erabilera sustatzeko tresna gisa.

kk) Neurriak hartzea jarduera fisikoaren eta kirolaren babesletza eta mezenasgo pribatua sustatzeko jarduketa publikoaren osagarri gisa, bereziki, emakumeen kirolean, kirol egokituan eta kirolean euskara sustatzeko programetan.

III. TITULUA
Jarduera fisikoaren sustapena

10. artikulua.— Neurri orokorrak eta bereziak

1. Administrazio publikoek, aurreko artikuluan ezarritako helburuak lortzeko, honako neurri hauek hartuko dituzte, beren eskumenen esparruan, beren aurrekontu-baliabideen arabera, eta genero-ikuspegia eta euskararen erabilera txertatuta:

a) Jarduera fisikoaren esparruko jardunbide egokiei buruzko komunikazio-kanpainak egitea, horrek pertsonen ongizaterako dakartzan onura ugarien inguruan sentsibilizatzeko eta onura horiek ezagutarazteko.

b) Joan-etorriak oinez, bizikletaz edo beste baliabide gurpildun batzuetan egiteko aukera sustatzeko kanpainak egitea.

c) Zenbait gune publikotan herritar guztiek parte hartzeko aldizkako jarduerak antolatzea.

d) Osasunaren, hezkuntzaren, kirolaren, gizarte-zerbitzuen eta interesekoak izan daitezkeen beste edozein esparrutako profesionalen prestakuntza sendotzea, gizarte aktiboago baten aldeko sentsibilizazioa eta ezagutzak areagotzeko.

e) Kirol-asoziazionismoa bultzatzea, lehiaketa ofizialetatik kanpo egiten den jarduera fisikoaren sustapenean protagonismo handiagoa har dezan.

f) Emakumeek jarduera fisikoa egin dezaten sustatzeko kanpainak bultzatzea.

g) Kulturaren arlo jakin batzuei lotutako jarduera fisikoa bultzatzea.

IV. TITULUA
Gobernantza ona jarduera fisikoan eta kirolean

25. artikulua.— Euskara

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek, beren eskumenen esparruan, herritarrek jarduera fisikoa eta kirola egitean euskara erabil dezaten sustatzera bideratuko dute beren gobernu-ekintza.

V. TITULUA
Kirol-erakundeak

V. KAPITULUA
Kirol-federazioak

33. artikulua.— Kirol federatuaren antolamendua

3. Euskal Autonomia Erkidegoko nahiz lurraldeetako kirol-federazioek beren estatutu eta erregelamendu propioen bidez arautuko dute beren egitura eta funtzionamendu-araubidea, demokraziaren, ordezkagarritasunaren, euskararen sustapenaren, genero-ikuspegia txertatzearen eta desgaitasuna duten pertsonen inklusioaren printzipioei jarraikiz.

44. artikulua.— Hizkuntza ofizialak

1. Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-federazioen hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira.

2. Kirol-federazioek bi hizkuntza ofizialak erabili beharko dituzte honako dokumentu hauetan gutxienez:

a) Federazio-lizentzietan.

b) Ematen dituzten txartel, agiri eta antzeko dokumentuetan.

c) Estatutu, erregelamendu eta zirkularretan.

d) Lehiaketak iragartzen dituzten karteletan.

e) Federazio-organoen deialdietan.

f) Gobernu- eta administrazio-organoen bilkuren aktetan.

3. Ziurtagiriak interesdunak aukeratzen duen hizkuntza ofizialean egin beharko dira.

4. Kirol-federazioek hizkuntza-normalizazioko planak landu, onartu eta gauzatu beharko dituzte aldian behin, federazioaren barne-jardueretan nahiz herritarrei zuzendutako jardueretan euskararen erabilera normala pixkanaka bermatzeko. Betebehar hori betetzen ez badute, dirulaguntzak jasotzeko gaitasunik gabe geratu ahal izango dira federazioak, dagokion deialdiaren arauek hala ezartzen badute.

5. Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organo eskudunek eta lurralde historikoetako foru-organoek kirol-federazioen barruan hizkuntza-normalizazio egokia lortzeko beharrezkoak diren baliabideak eta laguntza tekniko egokia eman beharko dizkiete kirol-federazioei.

VI. TITULUA
Kirol-lehiaketak eta lizentziak

I. KAPITULUA
Kirol-lehiaketak

67. artikulua.— Kirol-ekitaldien leihatila bakarra

3. Aipatutako leihatila bakarra garatzeko, kirol-ekitaldiak egiteko ezinbesteko oinarrizko irizpideak ziurtatu eta batze aldera, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean kirol-arloko eskumena duen zuzendaritzak ekitaldiak antolatzeko zerbitzuak ematen dituzten erakundeen eta pertsonen datu-base bat egingo du, bai eta protokolo bat ere, izapideak errazteko eta ingurumen-, inklusio-, genero- eta hizkuntza-arloko irizpideak bermatzen direla ziurtatzeko.

VII. TITULUA
Eskola-adineko, unibertsitateko eta lanbide-heziketako jarduera fisikoa eta kirola

I. KAPITULUA
Eskola-adineko jarduera fisikoa eta kirola

75. artikulua.— Eskola-adineko jarduera-fisikoko eta kiroleko programak eta jarduerak

8. Eskola-adineko jarduera fisikoko eta kiroleko programek euskararen erabilera sustatu beharko dute ikasleen kirol-jardunaren esparruan.

II. KAPITULUA
Unibertsitateko jarduera fisikoa eta kirola

78. artikulua.— Programak

3. Jarduera fisikoko eta kiroleko programek euskararen erabilera sustatu beharko dute unibertsitateko ikasleen kirol-jardunaren esparruan.

III. KAPITULUA
Lanbide Heziketako eta Batxilergoko jarduera fisikoa eta kirola

81. artikulua.— Programak

3. Jarduera fisikoko eta kiroleko programek kirol-jardunean euskararen erabilera sustatu beharko dute, Lanbide Heziketaren eta Batxilergoaren esparruan.

VIII. TITULUA
Ikerketa, berrikuntza eta prestakuntza. Boluntarioak

83. artikulua.— Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Euskal Eskola

1. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Euskal Eskola Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean kirol-arloko eskumena duen sailari atxikita dagoen administrazio-zerbitzu bat da, eta honako funtzio hauek ditu esleituta:

i) Prestakuntza- eta informazio-programak sustatzea kirol federatuaren, eskola-adineko kirolaren eta unibertsitate-kirolaren arloan, bai eta lehiarik gabeko beste kirol-adierazpen batzuen arloan ere. Programa horien eskaintzan, euskarari emango zaio lehentasuna, batez ere 18 urtetik beherakoentzako programetan.

XIV. TITULUA
Jarduera fisikoaren eta kirolaren ikuskapena eta zehapen-araubidea

I. KAPITULUA
Jarduera fisikoaren eta kirolaren ikuskapena

136. artikulua.— Gaitutako pertsonak

Funtzio horiek beteko dituzte bakoitzean beharrezkoa den espezializazio teknikoa duten eta, aldi berean, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean kirol-arloko eskumena duen sailak, lurralde historikoetako foru-organoek edo udalerriek ikuskatzeko gaitzen dituzten pertsonek. Une oro bermatuko da ikuskatua izaten ari den pertsonak berak hautatutako hizkuntzan arreta jasotzeko duen eskubidea.

Seigarren xedapen gehigarria.— Kirol-kluben onura publikoaren deklarazioa

1. Lege honetan aurreikusitako kirol-klubek onura publikoaren deklarazioa jaso ahal izango dute Eusko Jaurlaritzak hala erabakita, dagokion foru-aldundiak txostena eman ondoren, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:

d) Erregelamenduz ezarritako hizkuntza-normalizazioko baldintzak betetzea

Hamabigarren xedapen gehigarria.— Hizkuntza ofizialen erabilera

1. Bermatzen da Jarduera Fisikoaren Euskal Agentziaren Zerbitzuarekin, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Euskal Kontseiluarekin eta arau honetan aurreikusitako gainerako organoekin harremana duten pertsonek aukeratzen duten hizkuntza ofiziala erabiltzeko eskubidea benetan baliatu ahal izango dutela, eta organo horiek aukeratutako hizkuntzan arreta emateko betebeharra izango dutela. Horretarako, behar diren neurriak hartuko dituzte, bereziki, dagozkien organoetako kide izateko izendatuko diren pertsonek bi hizkuntzak behar bezala ezagutzen dituztela baloratzea.

2. Halaber, organo horiek bi hizkuntzak erabiliko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko beste edozein administrazio publikorekiko harremanetan.

Laugarren xedapen iragankorra.— Jarduera Fisikoaren Euskal Agentziaren Zerbitzuaren izen berria.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 73/2021 Dekretuaren 9.2.e artikuluan aurreikusita dagoen egungo Jarduera Fisikoaren Zerbitzuari, lege hau indarrean jartzen denetik aurrera, Jarduera Fisikoaren Euskal Agentziaren Zerbitzua esango zaio.

Xedapen indargabetzailea

Erabat indargabetuta geratuko da Euskadiko kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legea, bai eta lege honetan xedatutakoaren kontrakoak diren maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak ere.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper