8.2.81. 11/2022 Legea, abenduaren 1ekoa, Euskal Enplegu Publikoarena


8.2.81. 11/2022 Legea, abenduaren 1ekoa, Euskal Enplegu Publikoarena[599]

ZIOEN AZALPENA

[…]

XV. Legearen XIII. tituluak gai inportantea jorratzen du: hizkuntza-normalizazioa euskal enplegu publikoan. Gai honetan, aurreko legegileak bere garaian ezarri zituen printzipio eta adierazpenei jarraitu zaie legea, baina bere xedapenak arau-testuinguru berrira egokituta, orobat indarrean dagoen oinarrizko legeriaren ondoriozko exijentzietara.

Euskal administrazio publikoen apustua jasotzen du legeak: zerbitzuak euskaraz eman eta eginkizunak euskaraz garatuko dituen administrazioa eratzea, gaztelaniaz egiten duen bezala. Alor honetan, aurrerapenak egon dira administrazio publikoetan, zalantzarik gabe, gobernu-maila guztietan. Hala ere, bide luzea egin behar da oraindik, kasu batzuetan, eta lege honen asmoa da bere garaian hasitako ahaleginari ekitea: euskal herritarrei Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan zerbitzatzea, berdin-berdin.

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Printzipio eratzaileak

2. Printzipio hauek izango ditu arau euskal enplegu publikoak:

e) Konpromisoa euskararen erabileraren hizkuntza-normalizazioarekin.

7. artikulua.— Aplikazio-eremu espezifikoa

Euskal sektore publikoko entitateetan zerbitzuak ematen dituzten langileei, baldin eta euskal administrazio publikoek zuzenean edo zeharka jartzen badute entitate horien kapitalaren ehuneko berrogeita hamar baino gehiago, hauek aplikatuko zaizkie: 70. artikuluan jasotako iriste-printzipioak; betebeharrak eta jokabide-kodea; goi-zuzendaritza-kide lan-kontratudunei buruzko araubide juridikoa; 45., 46., 47., 52. eta 54. artikuluetan euskal enplegu publikoa antolatzeko aurreikusitako tresnak eta lege honen XIII. titulua, hizkuntza-normalizazioari buruz.

I. TITULUA
Euskal enplegu publikoaren organoak eta haien eskumenak

II. KAPITULUA
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta instituzionaleko enplegu publikoaren organoak eta haien eskumenak

Lehenengo atala
Goi-organoak

17. artikulua.— Eusko Jaurlaritza

2. Hauek dira Eusko Jaurlaritzaren eskumenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta instituzionaleko enplegu publikoaren goi-organo den aldetik:

m) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan hizkuntza normalizatzeko eta euskara sustatzeko neurriak ezartzen eta betetzen direla gainbegiratzea.

Bigarren atala
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta instituzionalean enplegu publikoaren eskumena duten beste organo batzuk

22. artikulua.— Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

2. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eskumen hauek ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako enplegatu publikoei dagokienez:

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen zerbitzuko langileen lanposturako prestakuntza, barne direla hizkuntza-prestakuntza, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko prestakuntza, LGTBI gaiei buruzko prestakuntza eta karrera profesionalerako prestakuntza.

3. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eskumen hauek ditu euskal administrazio publiko guztietako enplegatu publikoei dagokienez:

a) Euskal administrazio publiko guztietako langileen hizkuntza-eskakizunen egiaztapenaz arduratzea, lege honetan ezarritakoaren arabera. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak dagokien langileen ordezkaritzari emango dio hizkuntza-eskakizunen egiaztapenaren berri.

g) Hitzarmenak sinatzea beste euskal administrazio publiko batzuekin, administrazio horiei eskuratze aldera Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eskumen-eremuko prestazioak eta zerbitzuak; bereziki, alor hauek aintzat hartuta: enplegatu publikoen prestakuntza, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea eta zuzendaritza-kide publiko profesionalen konpetentziak egiaztatzea.

III. TITULUA
Zuzendaritza-funtzioa eta zuzendaritza-kide profesionalen estatutua euskal administrazio publikoetan

I. KAPITULUA
Zuzendaritza publiko profesionala. Antolamendua

36. artikulua.— Zuzendaritza-izaerako lanpostuak antolatzeko tresnak

2. Hartara, zuzendaritza-lanpostuak antolatzeko tresna horretan gutxienez datu hauek jaso beharko dira espresuki:

e) Lanpostuaren hizkuntza-eskakizuna eta, hala badagokio, hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data.

IV. TITULUA
Enplegu publikoaren antolamendua eta egitura

I. KAPITULUA
Enplegu publikoaren antolamendua euskal sektore publikoan

Lehenengo atala
Euskal administrazio publikoetako enplegu publikoa antolatzeko tresnak

46. artikulua.— Lanpostu-zerrenden edukia

1. Lanpostu-zerrendek datuok adieraziko dituzte, nahitaez, lanpostu bakoitzeko:

g) Lanpostuaren hizkuntza-eskakizuna eta, hala badagokio, derrigortasun-data.

V. TITULUA
Enplegatu publikoaren izaera eskuratzea eta galtzea

II. KAPITULUA
Euskal sektore publikoan enplegura iristeko printzipioak eta betekizunak

70. artikulua.— Euskal sektore publikoan enplegura iristeko printzipio gidariak

2. Euskal administrazio publikoek eta haien sektore publikoa osatzen duten entitateek beren funtzionarioak eta langile lan-kontratudunak hautatzeko erabiliko dituzten prozeduretan, artikulu honen 1. apartatuak ezarritakoaren arabera garatzeaz gain, printzipio hauek errespetatuko dituzte beti:

i) Hautaketa-prozesuan hizkuntza ofizialetatik edozein erabili ahal izateko bermea.

71. artikulua.— Euskal enplegu publikora iristeko betekizunak

2. Euskal administrazio publikoek deialdi bakoitzean jakinaraziko dute zenbat lanpostu-dotaziok duen nahitaezko hizkuntza-eskakizuna, lanpostu-zerrendetan edo antzeko tresnetan ezarritakoarekin bat etorriz. Nahitaezko hizkuntza-eskakizuna dutenetara iristeko, beraz, nahitaezkoa izango da egiaztatzea deitutako lanpostuan jarduteko behar besteko hizkuntza-konpetentzia. Deialdien oinarrietan argituko da zenbat plazari bete zaion hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data, eta gainerako plazetan merezimendutzat baloratuko da euskara jakitea.

4. Behin hautaketa-prozesua amaituta, destinoak esleituko zaizkie exijitutako betekizunak —hizkuntza-eskakizuna barne, nahitaezkoa balitz— betetzen dituzten izangaiei; esleitu ere, izangai bakoitzak lortutako puntuazioaren eta adierazitako lehentasunen arabera. Destino jakin batzuetara sartzeko exijitzen diren betekizunak betetzeak inola ere ez du murriztuko izangaiak berak egiaztatutako betekizunen bat exijitzen ez duten beste postu batzuk aukeratzeko duen eskubidea.

72. artikulua.— Beste estatu batzuetako nazionalak enplegu publikora iristea

5. Artikulu honetan ezarritakoa gorabehera, interes orokorreko arrazoiak direla eta, Eusko Legebiltzarraren lege bidez ezar daiteke ez dagoela zertan bete nazionalitatearen betekizuna euskal administrazio publikoen jarduera-esparru edo -sektore jakin batzuetako funtzionario izateko.

Zehazki, premia objektiboak aintzat hartuta, hautaketa-probetarako deialdietan ezar daiteke ez dagoela zertan bete 71. artikuluan xedatutako nazionalitatearen betekizuna honako eremu eta sektore hauetan:

c) Ertzaintzako eta udaltzaingoko plaza batzuk, hots, hornitzeko beharrezko dutenak lurraldean bereziki errotuta dauden immigrazio-sektoreen hizkuntzak eta kultura ezagutzea.

VI. TITULUA
Euskal sektore publikoko enplegatuen hautaketa eta prestakuntza

I. KAPITULUA
Euskal sektore publikoko enplegatuak hautatzeko prozesuak eta sistemak

79. artikulua.— Deialdiaren oinarriak

1. Hauek sartu behar dira hautaketa-prozesuetako deialdi-oinarrietan:

e) Deitutako plazen hizkuntza-eskakizuna, argi adierazita zenbat plazatarako exijitzen den hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta izatea plaza horietara iristeko, bat etorrita dagokion lanpostu-zerrendak horri buruz esandakoarekin.

80. artikulua.— Hautaketa-tresnak

2. Hautaketa-probak garatzeko, euskal administrazio publikoek hautaketa-tresna hauek erabili ahal izango dituzte, besteak beste:

f) Atzerriko hizkuntzak menderatzen direla egiaztatzea, akreditazio-sistemak erabiliz edo horretarako probak eginez.

l) Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probak.

3. Hizkuntza-politikaren eskumena duen organoak arautuko ditu lege hau garatuz ezar daitezkeen egiaztatze-sistemak, hizkuntza-eskakizunei buruzkoak.

Egiaztatze-sistemen artean, ezar daiteke izangaiek badutela Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetatik edozein aukeratzea artikulu honetan aipatzen diren hautaketa-probak egiteko. Dagokion baliokidetze-araubidea erregelamendu-bidez ezartzen den heinean, 190. artikuluak dioenaren arabera, hautaketa-probak hizkuntza ofizial bat komunikazio-hizkuntzatzat erabilita gainditzea hizkuntza-eskakizunari dagokion hizkuntza-konpetentzia egiaztatzeko eta ebaluatzeko sistematzat hartuko da.

VIII. TITULUA
Lanpostuak hornitzea eta mugigarritasuna

II. KAPITULUA
Lehiaketa

100. artikulua.— Lehiaketen balorazioa eta arau osagarriak

1. Lanpostuak hornitzeko lehiaketetan, bereziki baloratuko da izangaiaren konpetentziak noraino egokitzen zaizkion lanpostuaren profil funtzionalari. Edonola ere, hauek baloratuko dira:

e) Euskararen ezagutza-maila egiaztatua, euskara jakitea bete beharreko betekizuna ez bada.

2. Aurreko apartatuan aurreikusitakoa hargatik eragotzi gabe, hauek ere balora daitezke lanpostuak hornitzeko lehiaketetan: hizkuntzak jakitea, irakaskuntza eta ikerketa, proiektu eta batzordeetan parte hartu izana, prestakuntza eta Administrazioaren plan estrategikoen barruko beste jarduera batzuk.

XII. TITULUA
Diziplina-araubidea

II. KAPITULUA
Diziplinako arau-hausteak

178. artikulua.— Falta oso astunak

Falta oso astun dira:

b) Diskriminazioa dakarren edozein ekintza. Diskriminazioaren arrazoi izango dira arraza edo etnia, erlijioa edo uste sendoak, desgaitasuna, adina, orientazio sexuala, hizkuntza, iritzia, jaioleku edo bizilekua, sexua edo beste edozein arrazoi pertsonal edo sozial.

XIII. TITULUA
Hizkuntza-normalizazioa

187. artikulua.— Hizkuntza-eskakizunak eta euskararen erabilera normalizatzeko planak

1. Euskara eta gaztelania dira euskal administrazio publikoetako hizkuntza ofizialak, eta administrazio horiek bermatu beharko dute bi hizkuntzok erabiltzea beren barneko zein kanpoko harremanetan.

2. Euskal administrazio publikoek saiatu behar dute beren zerbitzuko langileek hizkuntza-gaikuntza egokia izan dezaten eta euskara erabil dezaten euren jarduera-eremuan, eta, horretarako, beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte.

3. Horretarako, euskal administrazio publikoek, haien mendeko instituzio eta organismoek, Eusko Jaurlaritzak berariaz ezarritako irizpideei jarraituz, hizkuntza-plangintzarako tresnak onartuko dituzte, bakoitzak berea, eta bertan finkatuko dituzte plangintzaldi bakoitzerako lortu nahi diren helburuak, hartu behar diren neurriak eta jarri behar diren bideak.

4. Eusko Jaurlaritzan hizkuntza-politikaren eskumena duen sailak nahitaezko txosten bat egingo du, planaren onarpenaren aurretik, lege honen aplikazio-eremuaren barruko entitate bakoitzaren hizkuntza-plangintzarako tresnei buruz. Txosten horrek jaso behar du zer eragin duen proposamenak euskararen erabileraren normalizazioan, eta jaso behar du, halaber, nola egokitzen den hori hizkuntzaren arloko araudira.

Euskal administrazio publikoek eta haien instituzio eta organismoek informazio hau emango diote hizkuntza-politikan eskumena duen sailari: hizkuntza-politika koordinatzeko eta Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluari helarazi behar dizkion txostenak egiteko langileei eta gaiaren inguruko alderdiei buruz sail horrek behar duen informazioa.

Datu pertsonalak babesteko araudiari jarraikiz, eskatutako datuak fitxategi automatizatu batean erregistratuko dira, eta hizkuntza-politikaren eskumena duen sailak kudeatuko du fitxategi hori.

5. Euskal administrazio publikoetako eta haien instituzio eta organismoetako lanpostu guztiek, unean uneko egoeraren araberakoak edo aldi baterakoak barne, dagokien hizkuntza-eskakizuna izango dute esleituta; horretarako, kontuan izango da zeintzuk diren lanpostu bakoitzaren ezaugarriak eta komunikazio-premiak, eta zer hizkuntza-trebetasun eska daitezkeen premia horiek betetzeko.

6. Hizkuntza-eskakizunak zehazten du lanpostua hornitzeko eta bertan jarduteko behar diren euskararen konpetentzia-mailen multzoa. Hizkuntza-eskakizuna derrigorrezkoa ez den bitartean, hark bakar bakarrik balioko du zehazteko zer balio eman behar zaion euskararen ezagutzari merezimendu gisa, bai lanpostuak hornitzerakoan, bai kanpoko hautaketak egiterakoan. Derrigortasun-datatik aurrera, hizkuntza-eskakizuna bete beharko da dagokion lanpostura iristeko eta bertan jarduteko.

Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzak, hizkuntza-normalizazioaren eskumena duen sailaren proposamenez, erregelamendu bidez erabakiko du zein egoeratan, salbuespenez eta betiere arrazoi nabarmenak direla medio, lanpostu baten titularra salbuetsi ahal izango den lanpostuari ezarritako hizkuntza-eskakizuna betetzetik.

7. Eusko Jaurlaritzak, hizkuntza-politikaren eskumena duen sailak eta, hala badagokio, hizkuntza-plangintzaren xede den sektorearen ardura duen sailak proposatuta, hizkuntza-eskakizunak nola sailkatu behar diren eta zer ezaugarri izan behar dituzten erabakiko du, eta aldian-aldian zehaztuko du zeintzuk diren euskal administrazio publikoetako eta haien instituzio eta organismoetako lanpostuei hizkuntza-eskakizun horiek aplikatzeko irizpideak.

8. Kasuan kasuko gobernu-organoek esleituko dituzte euskal administrazio publikoetako eta haien instituzio eta organismoetako lanpostu guztien hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak artikulu honetan azaltzen diren irizpideak betez, eta betiere Eusko Jaurlaritzan hizkuntza-politikaren eskumena duen sailak aurrez nahitaezko txostena eman ondoren.

Nolanahi ere, derrigortasun-data izan behar duten lanpostuak zehazteko, kontuan izan beharko da, nahitaez, zer helburu finkatu duen administrazio publiko, instituzio eta organismo bakoitzak bere hizkuntza-plangintzarako tresnetan.

9. Hizkuntza-eskakizuna eta, hala badagokio, derrigortasun-data sartu behar dira lanpostu-zerrendetan agertu behar diren lanpostuaren zehaztapenen artean, bai eta 47.2.d) artikuluan jasotako tresna osagarrietan ere, betiere lege honetan ezarritakoaren arabera.

10. Lanpostuetan jarduteko araubidea, lanpostuari esleitutako hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharraren ondorioz, aldatzeak ondorioak izango ditu soil-soilik, lanpostuak hornitzeko hautaketa-prozesuei dagokienez, aldaketa hori onartu ondoren deitutako prozesuetan.

188. artikulua.— Euskara hautaketa- eta hornitze-prozesuetan

1. Euskal administrazio publikoen zerbitzura iristeko hautaketa-proben deialdietako edukiak bat etorri behar du langile sartu berriek bete behar dituzten lanpostuei esleitutako hizkuntza-eskakizunekin.

2. Aurreko zenbakian ezarritakoaren ondorioetarako, derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duen lanpostu baterako plaza bat ateratzen bada deialdira, hizkuntza-eskakizun hori bete egin beharko da lanpostu horretarako irispidea izateko. Hizkuntza-eskakizuna betetzea eskatu ahal izango da, deialdiaren oinarriek zehazten dutenaren arabera, aldez aurretik dokumentu bidez egiaztatuta edo berariazko proba bat eginda prozesuaren barruan edo ezarriko den praktikaldian; azken kasu horretan, ez dira aplikatuko lege honen 76. artikuluan ezarritako denbora-mugak.

3. Hautaketa-probetarako deialdi bakoitzean euskararen ezagutzari merezimendu gisa eman beharreko balorazioa ezartzeko, kontuan hartuko da lanpostu bakoitzari esleitutako mailetan zein nagusitzen den, halako moldez, non beheragoko eta goragoko mailak egiaztatu izanari emango zaion puntuazioa koherente eta proportziozko izan beharko zaion maila horretarako ezarri den puntuazioari.

Euskararen ezagutzari emandako puntuazioa inoiz ez da izango hautaketa-prozesu osoan lor daitekeen gehienezko puntuazioaren ehuneko hogei baino gehiago.

Nolanahi ere, lanpostuari dagokion maila espezifikoaren egiaztapenari emango zaion balorazioa inoiz ez da izango hautaketa-prozesu osoan lor daitekeen gehienezko puntuazioaren ehuneko bost baino gutxiago.

4. Artikulu honetan adierazitako irizpide horiek, halaber, euskal administrazio publikoetako lanpostuak hornitzeko prozesuetan aplikatu beharko dira.

189. artikulua.— Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen funtzioak hizkuntza-prestakuntzan eta hizkuntza-eskakizunen egiaztapenean

1. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, hizkuntza-eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko, euskararen ezagutza ebaluatzeko proben edukia eta forma erabakiko ditu kasu bakoitzerako, zeintzuk nahitaez eta modu berean aplikatu beharko baitira administrazio publiko guztietan.

2. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea izango da hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko gaituta dagoen organismo bakarra. Horretarako, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen erantzukizuna izango da euskal administrazio publikoetan eta haien instituzio eta organismoetan hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probak antolatzea eta aldian-aldian proba horietarako deialdia egitea.

3. Era berean, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak egingo ditu euskal administrazio publikoek eta haien instituzio eta organismoek langileak hautatzeko eta lanpostuak hornitzeko deitutako prozesuetan hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko egin behar diren probak.

4. Hargatik eragotzi gabe euskal administrazio publikoetara eta haien instituzio eta organismoetara iristeko hautaketa-prozesuetako kalifikazio-mahaietan Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari dagokion ordezkaritza, organismo horren ordezkari batek egon beharko du deialdian eskatzen den hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proben kalifikazio-mahaietan. Ordezkaritza hori nahitaezkoa izango da, halaber, lanpostuak hornitzeko lehiaketetako kalifikazio-batzordeen osaeran, eta helburu berbera izango du.

5. Euskal administrazio publikoek elkarlanerako hitzarmenak sinatu ahal izango dituzte Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probak zer baldintzatan egin behar diren zehazteko.

6. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak dagokion elkarlanerako hitzarmena sinatu ahal izango du HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearekin, helduen euskalduntzean eskumena duen organismoa baita, euskal administrazio publikoen zerbitzura lanean diharduten langileak, euskararen ikaskuntza-prozesuaren curriculum-edukiari jarraikiz, euskalduntzea dela-eta.

190. artikulua.— Baliozkotzea eta euskararen ezagutza egiaztatzeko beste sistema batzuk

Eusko Jaurlaritzak, hizkuntza-politikaren eskumena duen sailaren proposamenez, erregelamenduz ezarriko du araubide bat, ziurtagiri ofizialak, tituluak eta euskararen ezaguera frogatzeko eta ebaluatzeko beste sistema batzuk baliozkotzekoa, euskal administrazio publikoetan egiaztatze aldera lanpostuei esleitutako hizkuntza-eskakizunak betetzen direla.

Xedapen indargabetzailea

Indargabetuta geratzen da Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legea, bai eta maila bera edo txikiagoa duen beste edozein xedapen ere, baldin eta lege honetan ezarritakoaren aurka badoa.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper