8.2.80. 8/2022 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzkoa


8.2.80. 8/2022 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzkoa[598]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Gizarte garatuetan, eta halakoa da euskal gizartea, ausarki zeharkako jardute-eremu bat bilakatu behar dute jada jarduera fisikoak eta kirolak; hau da, kirola ez dute sail espezifiko batzuek bakarrik landu behar, gobernuaren ekintza osoak baizik. Izan ere, kirolak eragina du osasunean, hezkuntzan, lan-merkatuan, kontsumitzaile eta erabiltzaileengan, euskararen erabileran, ingurune naturalean eta abarretan.

[…]

Araugintza-ekimena gauzatzean, botere publikoek printzipio hauen arabera jardun behar dute: premia, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna, irisgarritasuna, aukera-berdintasuna, inklusioa, hizkuntza-eskubideen bermea, sinpletasuna eta eraginkortasuna. Hori dela eta, premia- eta proportzionaltasun-printzipioak errespetatuz, legeak jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbide jakin batzuk baino ez ditu arautzen, eta ez guztiak. Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko beste lanbide batzuk arautu gabe uztea erabaki da, esaterako, kirol-epaileen edo kirolarien agenteen lanbideak. Izan ere, zerbitzu horiek ematen dituzten lanbideek ez dute zuzenean eragiten ondasun juridikorik nabarmenenetan, hau da, ez dute eragiten zerbitzu profesional horien hartzaile diren hirugarren pertsonen osasun eta segurtasunean.

[…]

Bestalde, herritarrek aukeratzen duten hizkuntza ofiziala erabiltzeko eskubidearen bermea bultzatuko da Autonomia Estatutuaren 6. artikuluan ezartzen den euskararen eta gaztelaniaren koofizialtasunarekin bat eginez eta Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren abenduaren 22ko 6/2003 Legean xedatutakoari jarraituz.

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

5. artikulua.— Hizkuntza-eskubideak eta euskararen normalizazioa jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan

1. Herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea helburu hartuta eta zerbitzua euskaraz emango dela ziurtatzeko, lege hau indarrean sartu eta jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan lehen aldiz sartzeko herri-administrazioek ematen dituzten zerbitzu publikoen esparruan, gutxienez B2 hizkuntza-gaitasun maila ere egiaztatu beharko da, funtzio publikoaren araudian beste gaitasun-mailarik ezartzen ez denean eta dagozkion indize soziolinguistikoek hala eskatzen dutenean, nahitaez bete beharreko indarrean dagoen araudiari jarraiki.

2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean hizkuntza-politikaren eskumena duen organoak, kirol-arloko eskumena duen zuzendaritzarekin lankidetzan, lau urteko plan bat prestatu eta abiarazi beharko du kirol-prestakuntza eta jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideak euskalduntzeko, bai sektore publikoan bai sektore pribatuan, eta bere aurrekontuetan jasoko du.

3. Era berean, lege honen arau-garapenean lege honetan adierazten diren hizkuntza-eskubideak bermatzeko beste neurri batzuk jasoko dira.

II. TITULUA
Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzea eta jardutea

12. artikulua.— Elkargoko kide egitea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren arloko Profesionalen Erregistroan izena ematea

1. Euskal Autonomia Erkidegoko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren arloko Profesionalen Erregistroa sortzen da, zeina publikoa izango baita, kirolaren arloko eskumena duen sailari atxikita geldituko baita eta, horren bidez, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak ahalik eta ondoen defendatze aldera, ondorengo apartatuetan adierazitako informazioa emango baitu, euskaraz eta gaztelaniaz, modu argi, doako eta elektronikoki eskuragarrian.

Erregelamendu bidez ezarri beharko dira erregistroaren egitura, zereginak eta publizitate- eta funtzionamendu-araubidea.

14. artikulua.— Lanbide-jardueraren betebeharrak

Profesionalek, lege honek xede dituen jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan jardutean, betebehar hauek izango dituzte:

l) Legez aitortutako hizkuntza-eskubideak benetan egikaritzeko baldintzak bermatzea.

18. artikulua.— Plataforma birtualen bidezko edo informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidezko lanbide-jardueraren

5. Euskararen erabilera bermatuko da Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden kirol-zentro edo -erakundeek erabiltzen dituzten web-orrietan, aplikazioetan eta gainerako informazioaren eta komunikazioaren teknologietan.

Lehenengo xedapen gehigarria.— Euskararen erabileraren normalizazioa

Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailak bermatuko du prestakuntza-ekintzak euskaraz eta gaztelaniaz egin ahal izatea, bai eta euskararen erabileraren normalizazioa ere, arau honen xede den jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideen jardunaren eremuan, batez ere haurrei eta gazteei dagokienez.

Seigarren xedapen iragankorra.— Hizkuntza-normalizazioa

Lege hau indarrean sartzen denean herri-administrazioek emandako zerbitzu publikoen esparruan jarduera fisikoko eta kiroleko lanbideetan dihardutenek, gutxienez B2 hizkuntza-gaitasunaren maila egiaztatu beharko dute 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, beste hizkuntza-gaitasunik xedatu ez den eremuetan.

Xedapen honetan ezarritako epea bete eta bi urtera arte, Eusko Jaurlaritzak laguntza-programak ezarriko ditu lege honek eragindako pertsonei euskararen doako irakaskuntza bermatzeko, eta euskara-ikastaroetan izena emanda dutenei ikastaro horiek amaitu arte luzatuko zaie epea.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper