8.1.70. 20/2011 Legea, uztailaren 21ekoa, Erregistro Zibilarena


8.1.70. 20/2011 Legea, uztailaren 21ekoa, Erregistro Zibilarena[377]

HITZAURREA

V

[…]

1978ko Konstituzioak sartutako deszentralizazioa agerian dago, bai lurralde-ikuspegitik, bai eskumenen banaketaren ikuspegitik. Horrela, arautzen da zelan sartu behar diren Erregistro Zibilean zuzenbide berezi batzuetan araututako egintzak, hala nola autotutoretzak, prebentziozko ahalordetzeak edo ezkontzaren araubide ekonomikoaren arloko espezialitateak. Era berean, hizkuntza koofizialen erabilera aurreikusten da ziurtagirien inskripzioan eta egitean. Gainera, legeak bizikidetza egokia bermatzen du Estatuak Erregistro Zibilari buruz duen eskumenaren eta autonomia-erkidegoek dituzten eskumen betearazleen artean.

[…]

I. TITULUA
Erregistro Zibila. xedapen orokorrak

II. KAPITULUA
Eskubide eta eginbeharrak Erregistro Zibilean

11. artikulua.— Eskubideak Erregistro Zibilean

Pertsonek eskubide hauek dituzte Erregistro Zibilean:

g) Erregistro Zibilean bulegoa dagoen lekuko hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeko eskubidea.

V. TITULUA
Erregistro-idazpenak

II. KAPITULUA
Idazpenak egiteko erregela orokorrak

37. artikulua,— Hizkuntza ofizialak

Herritarrek, egitate edo egintza bat Erregistro Zibilean inskribatzea eskatzen dutenean, eskatu ahal izango dute inskripzioa egin dadila Erregistro Zibilaren Bulego Orokorra dagoen lekuko hizkuntza ofizialetako edozeinetan.

VI. TITULUA
Egitate eta egintza inskribagarriak

I. KAPITULUA
Jaiotza-inskripzioa

2. atala
Jaiotza-inskripzioaren edukia

50. artikulua.— Izena edukitzeko eskubidea

4. Interesdunak edo beraren legezko ordezkariak eskatuta, Erregistroko arduradunak haren izen bereziaren ordez Espainiako hizkuntzetan baliokidea dena jarriko du.

53. artikulua.— Abizenak aldatzea borondate-deklarazioaren bidez

Arduradunak, interesdunaren borondate-deklarazio baten bidez, baimena eman dezake abizenak aldatzeko honako kasu hauetan:

[378]4) Abizenak ortografikoki erregularizatzea interesdunaren jatorriari edo helbideari dagozkion hizkuntza ofizialetako edozeinetara, eta atzerriko abizenen fonetika hizkuntza horietara grafikoki egokitzea.

VII. TITULUA
Erregistro Zibilaren publizitatea

I. KAPITULUA
Erregistroko publizitatearen tresnak

81. artikulua.— Ziurtagiriak luzatzea

2. Ziurtagiriak bitarteko elektronikoen bidez luzatuko dira. Salbuespen gisa, elektronikoak ez diren bitartekoen bidez ere luzatu ahal izango dira. Interesdunak hala eskatuz gero, ziurtagiriak elebidunak izan daitezke.

X. TITULUA
Nazioarteko zuzenbide pribatuko arauak

95. artikulua.— Itzulpena eta legeztatzea

1. Espainiako hizkuntza ofizialetako batean idatzita ez dauden dokumentuek edo antzinako letra-moldean idatzita daudenek edo ulergaitzak direnek aldean izan beharko dute organo edo funtzionario eskudunek egindako itzulpena. Hala ere, Erregistroko arduradunak badaki zein den dokumentuaren edukia, orduan ez da itzulpenik behar izango.

2. Atzerriko funtzionarioek edo agintariek luzatutako dokumentu guztiak eurei dagokien legeztatzearekin aurkeztuko dira. Hala ere, legeztatzetik salbuetsita geratuko dira dokumentuak, baldin eta Erregistroko arduradunak badaki haiek kautoak direla, bai eta bide ofizialez edo eginbide askietsiaz heltzen diren dokumentuak ere.

3. Arduradunak zalantzak baditu dokumentu baten kautotasunari buruz, orduan egiaztapen egokiak egingo ditu ahalik eta denborarik laburrenean.

[379]Hamargarren xedapen gehigarria.— Terminologia

Erregistroan dauden sexu bereko bikoteen kasuan, ama aipatzen denean ama edo guraso ernaltzailea aipatzen dela ulertuko da, eta aita aipatzen denean aita edo guraso ez-ernaltzailea aipatzen dela ulertuko da».

Bosgarren xedapen iragankorra.— Erregistro Zibil digitalizatu gabearen publizitate formala

1. Erregistro Zibilari buruzko 1958ko ekainaren 8ko Legean aurreikusitakoak eraenduko du liburu digitalizatu gabeetan dauden datuen publizitate formala.

2. Kasu hauetan ez da aplikatuko lege honen 37. artikuluan hizkuntza koofizialen erabilerari buruz aurreikusitakoa.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper