8.1.54. 10/2007 Legea, ekainaren 22koa, Irakurketari, Liburuari eta Liburutegiei buruzkoa


8.1.54. 10/2007 Legea, ekainaren 22koa, Irakurketari, Liburuari eta Liburutegiei buruzkoa[339]

HITZAURREA

I

[…]

Irakurketaren inguruko eztabaida horren mugarri garrantzitsuenetako bat nazioarteko organismoen zenbait txostenen emaitzen ondorioz sortutakoa izan zen; izan ere, datu horiek zalantzan jartzen zuten Espainiako ikasle nerabeen irakurmena. […] Ikasleek informaziorako irispidea izateko, eduki eta forma aldetik egokiak diren testuak bermatu behar dira, baina baita hizkuntzaren erabilera zuzena ere. Bakarrik ereduak eredugarriak badira ortografian, adierazpenean eta gramatikan, eskuratu ahal izango dituzte gure ikasleek informazioaren gizartean eskatzen diren trebetasunak: argi ulertu eta adieraztea. Testu zaindua da irakasleentzako eta ikasleentzako baliabiderik onena.

Botere publikoek liburuari emandako babesa, kultura-adierazpenaren eredu gisa, esplizituki jasotzen da lege honetan, baina, era berean, haren protagonisten lana aitortzen da. Alde batetik, sortzaileen lana balioesten da, horien artean, idazle eta autoreez gain, itzultzaile, ilustratzaile eta zuzentzaileak ere sartuta, betiere haien eginkizunean dihardutela, zeren horiek gabe ez bailitzateke egongo liburu-forma hartzen duen obrarik, jabetza intelektualari buruzko legerian arautzen den babesari kalterik egin gabe; bestetik, gure herrialdeko kultura-industria nagusiaren sustapena jasotzen da, liburu-sektorearena, liburu-saltzaileek agente gisa egindako lana bereziki aintzat hartuz. Era berean, aitortzen da botere publikoek Espainiako liburuari ematen dioten laguntza horrek nazioarteko hedapenerantz jo behar duela, zeina tradizioz Iberoamerikara bideratua izan baita gure kultura- eta hizkuntza-loturak direla eta, zertarako eta dauden merkatu eta hizkuntza-arlo guztietan sartzeko. Era berean, argi eta garbi adierazten da Espainiako estatuko hizkuntza-aniztasuna babestu eta sustatu nahi dela, hizkuntza ofizialen aitortza aintzat hartuta.

VI

[…]

Espainiak ondare aberatsa du, zeinak adierazten baititu haren kultura- eta hizkuntza-adierazpenen aniztasuna eta adierazpen horiek historian izan duten bat-egitea. Ondare hori linean zabaltzeak, liburutegi digitalen bidez, teknologia berrien laguntzarekin, herritarrei kultura-materiala errazago eskuratzeko aukera emango die, horrela ezagutzaren gizarteari lagunduz. Beste alde batetik, ondare digital hori Europako Liburutegi Digitalean sartu ahal izango da. Proiektu hori administrazio publikoen eta mota guztietako eragile eta erakunde pribatuen arteko elkarlanaren bidez gauzatu behar da.

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Xedea eta eremua

3. Lege honetan ulertzen da liburuari, liburu-merkaturatzeari, irakurketari eta liburutegiei buruzko aipamen ororen xedea gaztelaniazko edo autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetako liburua dela.

III. KAPITULUA
Autoreak eta liburuaren industria sustatzea

5. artikulua.— Autoreak sustatzea

1. Kultura Ministerioak, autonomia-erkidegoen parte-hartzearekin eta lankidetzarekin, kanpainak egingo ditu, zertarako eta gaztelaniaz edo autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetako edozeinetan idazten duten autoreak sustatzeko. Era berean, autonomia-erkidegoekin lankidetzan jardun beharko du literatura-sustapeneko politiketan.

3. Autoreen sustapen-kanpainetan, garrantzi berezia emango zaio haien sorkuntza-lana aitortzeari, bai eta, beren itzulpenekin, beste hizkuntza batzuetan idatzitako lanak eskuratzeko aukera eman duten guztiena aitortzeari ere, bai eta haien jabetza intelektualeko eskubideak errespetatzeari eta babesteari ere.

6. artikulua

Kultura Ministerioak, kultura-instituzioekiko lankidetzan, Espainiako hizkuntzen nazioarteko proiekzioa sustatuko du, arreta berezia jarriz gaztelaniazko liburuaren Iberoamerikako espazioari.

Kultura Ministerioak arreta berezia jarriko du gaztelaniaz edo autonomia-erkidegoetako hizkuntza koofizialetako edozeinetan idazten duten espainiar autoreen oroitzapenetan.

V. KAPITULUA
Liburutegiak

12. artikulua.— Liburutegien eginkizuna, printzipioak eta balioak

2. Liburutegien printzipioak eta balioak honako hauek dira:

c) Pluraltasuna; hori dela bide, gizartearen aniztasuna eta hizkuntza- eta ikonografia-aberastasuna islatzen duten ahalik eta dokumentu gehien eskuratu, gorde eta irisgarri bihurtu beharko dira;

15. artikulua.— Liburutegien arteko elkarlana

4. Liburutegien Elkarlanerako Kontseiluari dagokio, gutxienez, plan espezifikoak egitea liburutegien eta haien zerbitzuen garapena eta hobekuntza errazteko eta sustatzeko; aldian-aldian ebaluatu eta eguneratuko dira plan horiek. Beste helburu batzuen artean, plan horiek honako hauek sustatuko dituzte: oinarrizko zerbitzuak ematea, Espainiako estatuko hizkuntza-aniztasuna txertatzea, kalitateko zerbitzu publikoa erraztuko duten estandarrak eta adierazleak hartzea, eta liburutegietako langileei etengabeko prestakuntza emateko programak bultzatzea.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper