[…]
c) III. kapituluak hezkuntzari eta kulturari buruzko eskubideak jasotzen ditu: hezkuntzarako eskubidea; atzerriko titulu eta ikasketen homologazioa, baliozkotzea eta aitortzea, bai eta Espainiako hizkuntza eta kulturetarako irispidea ere. Kapitulu hau eratzen duten eskubideak osotasun bat dira, eta horren helburua da espainiarrek atzerrian Espainiarekin dituzten loturei eustea, bai atzerrian bizi direnentzat, bai, bereziki, itzultzea erabakitzen dutenentzat.
[…]
1. artikulua.— Xedea eta zertarakoa
1. Lege honek esparru juridikoa eta oinarrizko tresnak ezartzen ditu, Espainiako herritarrek eskubide eta eginbehar konstituzionalen erabilera bermatuta izan dezaten atzerrian, lurralde nazionalean bizi diren espainiarrekin berdintasunez jokatuz, bai eta Espainiarekin eta haien jatorrizko nazionalitate eta erkidegoekin lotura sozial, kultural, ekonomiko eta linguistikoak indartu daitezen ere.
3. artikulua.— Helburuak
Lege honen funtsezko helburuak honako hauek dira:
c) Autonomia-erkidego eskudunekin batera, hezkuntza-sustapena eta Espainiako hizkuntza eta kulturetarako irispidea bermatzeko jarduketa-esparrua ezartzea, bai atzerrian bizi diren espainiarrentzat, bai haien ondorengoentzat.
25. artikulua.— Espainiako hizkuntzak eta kulturak
1. Estatuak beharrezko mekanismoak jarriko ditu atzerrian bizi diren espainiarren ondorengoei gaztelania jakitea errazteko, eta, autonomia-erkidegoekin lankidetzan, beharrezko neurriak hartu ahal izango ditu espainiarren hizkuntza koofizialen ezagutza errazteko.
Horretarako, programa horiek eskuratzeko eta funtzionatzeko baldintza onuragarrienak ezarriko dira, haien jarraitutasuna bermatzeko eta herrialde bakoitzaren egoera espezifikoetara egokitzeko, eta herrialde horiekin aldebiko edo alde anitzeko akordioak bultzatuko dira, programa horien funtzionamendua errazteko.
Estatuak Espainiako hizkuntza eta kultura behar bezala egokituta irakastea bermatuko die desgaitasunen bat duten haur eta heldu espainiarrei.
2. Botere publikoek Espainiako kultura-aniztasunaren eta kultura-ondare erkidearen zabalkundea eta ezagutza sustatuko dute. Horretarako, ikus-entzunezko komunikabide publikoak erabiliko dira, hedabide pribatuei lagunduz, kanpoko bokazioa kontuan hartuz eta haien kalitate-maila sustatuz. Horretarako, atzerrian dauden espainiarren elkarteen laguntza izango da.