Artikulu bakarra.— Ildo beretik, Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorra aldatzea
Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorra honela geratuko da aldatuta:
Bederatzi. Aldatu egiten da 177 quinquies artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«177 quinquies artikulua. Baterako ikuskapenak.
»3. Espainiako Tributu Administrazioak eta baterako ikuskapenean parte hartzen du(t)en beste estatu(eta)ko Tributu Administrazioak aldez aurretik adostu eta koordinatuko du(te) ikuskapena, baita hizkuntza-araubideari dagokionez ere».
Hamahiru. Hogeita bosgarren xedapen gehigarria sartzen da; hau da haren edukia:
«Hogeita bosgarrena. Elkarren laguntzaren eremuan, informazioa emateko betebeharra duten plataformako operadoreen informazio-aitorpenari dagokionez informazioa emateko eta arretaz jokatzeko betebeharrak.
»1. […]
»Xedapen gehigarri honetan eta berau garatzeko araudian erabilitako terminoak erregelamenduz ezarritako esanahia izango dute, besterik ezarri ezean».