8.1.131. 4/2023 Legea, otsailaren 28koa, Trans pertsonen berdintasun benetako eta eraginkorrerakoa eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzekoa


8.1.131. 4/2023 Legea, otsailaren 28koa, Trans pertsonen berdintasun benetako eta eraginkorrerakoa eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzekoa[459]

HITZAURREA

I

[…]

Berdintasuna eta diskriminaziorik eza giza eskubideei buruzko nazioarteko hainbat testutan aldarrikatutako printzipio juridiko unibertsala da, eta, gainera, funtsezko eskubidetzat hartzen da gure ordenamendu juridikoan. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 2. artikuluak adierazten du: «Gizaki orori dagozkio adierazpen honetako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereiziko arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik».

[…]

II

[…]

Azken xedapenetako lehenengoak Kode Zibila aldatzen du, eta hizkera inklusiboa ezartzen du. Aldaketa formal hutsa izan beharrean, 120.1 artikuluan «aita» terminoaren ordez «aita edo guraso ez-ernaltzailea» esamoldea jartzeak aukera ematen die emakumezkoen bikotekideei eta gizonezkoen bikotekideei, bikoteko kide bat ernaldu ahal duen trans gizonezko bat denean, ezkontzaz kanpoko seme-alabatasuna adierazpen adostuaren bidez egiteko, bikote heterosexualen kasuan bezalaxe, azken xedapenetako hamaikagarrenaren bitartez Erregistro Zibilaren uztailaren 21eko 20/2011 Legearen gainean egindako aldaketekin bat etorriz.

[…]

II. TITULUA
Trans pertsonen berdintasun benetako eta eraginkorrerako neurriak

I. KAPITULUA
Pertsonen sexuari eta dokumentuen egokitzapenari buruzko aipamena erregistroan zuzentzea

44. artikulua.— Sexuari buruzko aipamena erregistroan zuzentzeko prozedura

6. Hamazortzi urte baino gutxiago eta hamalau baino gehiago dituzten pertsonak badira, prozeduran parte hartzen duten guztien interes gorena adingabea izango da une oro, zeinari entzunaldia emango baitzaio lege honen 43.2 artikuluko kasuetan. Erregistro Zibileko arduradunak informazioa emango dio adingabeak eskatutako zuzenketaren ondorio juridikoei buruz, bai eta egoki den informazio osagarri guztia ere, hizkera argian, irisgarrian eta haren beharrizanetara egokituta.

III. TITULUA
LGTBIfobiagatiko diskriminazioaren eta indarkeriaren aurkako babes eraginkorra eta erreparazioa

II. KAPITULUA
LGTBIfobian oinarritutako indarkeriaren aurrean laguntzeko eta babesteko neurriak

68. artikulua.— Indarkeriaren biktimek laguntza integrala eta espezializatua jasotzeko duten eskubidea

Administrazio publikoek, beren eskumenen eremuan, LGTBIfobian oinarritutako indarkeriaren biktimei arreta integrala eta espezializatua bermatuko diete. Aurreko kapituluan aurreikusitako neurriei kalterik egin gabe, eskubide horren barruan sartuko dira, gutxienez:

d) Itzulpen- eta interpretazio-zerbitzuak: horien barruan sartzen dira zeinu-hizkuntzako interpretazio- edo bideointerpretazio-zerbitzuak, gidaritza-interpretaziokoak, komunikazio-bitartekaritzakoak, azpitituluak, gidari-interpreteak eta komunikaziorako laguntza ematen duten beste langile espezializatu batzuen laguntza, bai eta pertsona bakoitzak ahoz komunikatzeko behar dituen laguntza-bitartekoak ere.

Azken xedapenetako seigarrena.— Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Gizarte-ordenako Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina aldatzea

Honela geratzen da idatzita abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Gizarte-ordenako Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina:

Bat. 8. artikuluaren 12. apartatua honela geratzen da idatzita:

«12. Enpresak bere kasa hartutako erabakiak, baldin eta erabakiok zuzeneko edota zeharkako diskriminazio kaltegarriak badakartzate adinagatik edo desgaitasunagatik, edo diskriminazio faboragarriak zein kaltegarriak badakartzate ordainsarien, lanaldien, prestakuntzaren, igoeraren eta laneko gainerako baldintzen arloan, betiere diskriminazio horien arrazoiak hauek direla: sexua, jatorria —arraza edo etnia barne—, egoera zibila, egoera soziala, erlijioa, sinesmenak, ideia politikoak, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatuetara eta sindikatuetako akordioetara atxikita egotea edo ez egotea, enpresako beste langile batzuekiko ahaidetasun-loturak edo hizkuntza Espainiako estatuaren barruan; gainera, enpresaburuaren erabakiak ere, baldin eta erabakiok tratu kaltegarria badakarte erreakzio gisa, enpresan egindako erreklamazio baten aurrean edo tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa betetzea exijitzeko egindako ekintza administratibo edo judizial baten aurrean».

Hiru. 10 bis artikuluaren 2. apartatuko d) letra honela geratzen da idatzita:

«d) Langileak Europako sozietate anonimo eta kooperatibetan inplikatzeari buruzko Legea aplikatuz hartutako erabakiak, baldin eta erabakiok zuzeneko edo zeharkako diskriminazio kaltegarrien motetatik edozein badakarte, adinagatik edo desgaitasunagatik, edo diskriminazio faboragarriak zein kaltegarriak badakartzate arrazoi hauek direla eta: sexua, nazionalitatea, jatorria —arraza edo etnia barne—, egoera zibila, erlijioa edo sinesmenak, ideia politikoak, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatu batera eta haren akordioetara atxikita egotea edo ez egotea, edo, oro har, jarduera sindikaletan aritzea, edo hizkuntza».

Lau. 16. artikuluaren 1. apartatuko c) letra honela geratzen da idatzita:

«c) Hautaketa-prozesuetan datu pertsonalak eskatzea edo baldintza batzuk ezartzea, publizitatearen, hedapenaren edo beste edozein bideren bitartez, baldin eta baldintzok diskriminazio badira enplegua iristeko, arrazoi hauek direla eta: sexua, jatorria —arraza edo etnia barne—, adina, egoera zibila, desgaitasuna, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoa, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatu-afiliazioa, egoera soziala, eta hizkuntza estatu barruan».

Azken xedapenetako bederatzigarrena.— Lan Autonomoaren Estatutuaren uztailaren 11ko 20/2007 Legea aldatzea

Honela geratzen da idatzita Lan Autonomoaren Estatutuaren uztailaren 11ko 20/2007 Legearen 4. artikuluaren 3. apartatuko a) letra:

«a) Legearen aurreko berdintasuna izateko eskubidea, eta zuzenean edo zeharka diskriminaziorik ez jasateko eskubidea, betiere diskriminazioaren arrazoiak hauek direla: jaiotza, arraza- edo etnia-jatorria, sexua, egoera zibila, erlijioa, sinesmenak, desgaitasuna, adina, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, Espainian hizkuntza ofizialetako bat erabiltzea edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial».

Azken xedapenetako hamaikagarrena.— Erregistro Zibilaren uztailaren 21eko 20/2011 Legea aldatzea

Prozedura Zibilaren 20/2011 Legea, uztailaren 7koa, honela geratuko da aldatuta:

Lau. Aldatu egiten da 53. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«53. artikulua. Abizenak aldatzea borondate-deklarazioaren bidez.

Arduradunak, interesdunaren borondate-deklarazio baten bidez, baimena eman dezake abizenak aldatzeko honako kasu hauetan:

4) Abizenak ortografikoki erregularizatzea interesdunaren jatorriari edo helbideari dagozkion hizkuntza ofizialetako edozeinetara, eta atzerriko abizenen fonetika hizkuntza horietara grafikoki egokitzea.

[…]».

Zazpi. Xedapen gehigarri bat gehitzen da, hamaikagarrena, hau dioena:

«Hamargarren xedapen gehigarria. Terminologia:

Erregistroan dauden sexu bereko bikoteen kasuan, ama aipatzen denean ama edo guraso ernaltzailea aipatzen dela ulertuko da, eta aita aipatzen denean aita edo guraso ez-ernaltzailea aipatzen dela ulertuko da».

Azken xedapenetako hamahirugarrena.— 15/2015 Legea, uztailaren 2koa, Borondatezko Jurisdikzioarena, aldatzea

Borondatezko Jurisdikzioaren uztailaren 2ko 15/2015 Legea honelaxe geratuko da aldatuta:

Bat. I bis kapitulua sartuko da II. tituluaren barruan, honako eduki honekin:

«I BIS KAPITULUA
Hamabi urtetik gorako eta hamalau urtetik beherako pertsonen sexuaren erregistro-aipamena aldatzeko onespen judiziala

26. quater artikulua.— Izapidetzea

3. Epaileak beharrezkotzat jotzen dituen frogak egitea eskatu ahal izango du adingabearen heldutasuna egiaztatzeko eta haren sexuari buruzko aipamena erregistroan zuzentzeko borondatearen egonkortasuna egiaztatzeko, epailearen interes gorena adingabea izango da une oro, eta eskatutako zuzenketaren ondorio juridikoei buruzko informazioa emango dio, bai eta egoki den informazio osagarri guztia ere, hizkera argian, irisgarrian eta haren beharrizanetara egokituta.

[…]

Azken xedapenetako hamalaugarrena.— Martxoaren 24ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina aldatzea

Honela geratuko da aldatuta martxoaren 24ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina:

Bat. 4. artikuluaren 2. apartatuko c) letra honela geratzen da idatzita:

«c) Eskubidea, zuzenean edo zeharka diskriminaziorik ez jasateko enplegurako ez eta enplegatu ondoren ere, betiere diskriminazioaren arrazoiak hauek direla: sexua, egoera zibila, adina —lege honek ezarritako mugen barruan—, arraza- edo etnia-jatorria, egoera soziala, erlijioa edo sinesmenak, ideia politikoak, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatu batera atxikita egotea edo ez egotea, bai eta hizkuntza ere Espainiako estatuaren barruan.

[…]

Lau. 17. artikuluaren 1. apartatua honela geratzen da idatzita:

«1. Deusezak eta eraginik gabeak izango dira bai erregelamendu bidezko manuak, bai hitzarmen kolektiboetako klausulak, bai banakako itunak, bai enpresaburuak bere kasa hartutako erabakiak, baldin eta horiek zuzeneko edota zeharkako diskriminazio kaltegarriak badakartzate adinagatik edo desgaitasunagatik enpleguan bezala ordainsarien, lanaldiaren eta laneko gainerako baldintzen arloan, edo zuzeneko edo zeharkako diskriminazio-egoerak badakartzate, betiere diskriminazio horien arrazoiak hauek direla: sexua, jatorria —arraza edo etnia barne—, egoera zibila, egoera soziala, erlijioa edo sinesmenak, ideia politikoak, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatuetara eta sindikatuetako akordioetara atxikita egotea edo ez egotea, enpresako beste pertsona batzuekiko edo enpresarekin lotutako pertsonekiko ahaidetasun-loturak, eta hizkuntza Espainiako estatuaren barruan.

[…]»

Azken xedapenetako hamabosgarrena.— Urriaren 23ko 3/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Enpleguaren Legearen testu bategina aldatzea

Aldatu egiten da urriaren 23ko 3/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Enpleguaren Legearen testu bateginaren 33. artikuluko 4. apartatuaren f) letra, eta honela geratuko da idatzita:

«f) Bakoitzak bere eremuan, enplegua iristeko berdintasun-printzipioa bermatzea, eta ezin izango da inolako diskriminaziorik egin, ez zuzenean, ez zeharka, diskriminazioaren arrazoiak hauek direla: jatorria —arraza edo etnia barne—, sexua, adina, egoera zibila, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoa, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatu-afiliazioa, egoera soziala, hizkuntza estatuaren barruan, eta desgaitasuna; betiere, langileak kasuan kasuko lana edo enplegua betetzeko gaitasun-egoeran badaude».

Azken xedapenetako hamaseigarrena.— Urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina aldatzea

Honela geratzen da idatzita Urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina:

Bederatzi. Aldatu egiten da 95. artikuluaren 2. apartatuko b) letra, eta honela geratzen da idatzita:

«Honako arrazoi hauetako batengatik diskriminazioa dakarten jarduketak: arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa, sexu-identitatea, sexu-ezaugarriak, hizkuntza, iritzia, jaioterria edo bizilekua, sexua edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial; bai eta jazarpena ere, haren arrazoia denean: sexua, arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, eta jazarpen morala eta sexuala».


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper