8.1.127. 39/2022 Legea, abenduaren 30ekoa, Kirolari buruzkoa


8.1.127. 39/2022 Legea, abenduaren 30ekoa, Kirolari buruzkoa[455]

ATARIKO TITULUA
Kirola antolatzeko printzipio orokorrak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Xedeak

Estatuko Administrazio Orokorrak bere eskumenen eremuan formulatzen dituen politika publikoak autonomia-erkidegoekin koordinatuta eta lankidetzan diseinatu eta garatu beharko dira, eta honako helburu hauek bete beharko dituzte, nazioartean ezarritako garapen jasangarrirako helburuekin eta jomugekin bat etorriz:

a) Herritarrek kirola egin ahal izatea, egokitasun, hurbiltasun, irisgarritasun unibertsal, segurtasun eta norberaren gaitasunen hobekuntzako baldintzetan, hizkuntza-aniztasuna errespetatuz eta kirolean hizkuntza ofizial guztiak sustatuz, eta bereziki kontuan hartuz gizarte-bazterkeriako arrisku handiena duten edo babes-maila handiagoa behar duten kolektiboen eta taldeen beharrizanak.

III. TITULUA
Kirol-erakundeak

II. KAPITULUA
Espainiako kirol-federazioak

1. atala
Izaera, organoak eta egitura

45. artikulua.— Espainiako kirol-federazioen egitura eta funtzionamendua

4. Espainiako kirol-federazioen estatutuak eta haien aldaketak, betiere Kirol Kontseilu Gorenak berronetsi ondoren, Kirol Erakundeen Estatuko Erregistroan inskribatuko dira, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren jarriko dira indarrean. Era berean, estatutuak federazioaren webgunean egongo dira beti irisgarri, autonomia-estatutuetan onartuta dauden hizkuntza ofizial guztietan, hark eragotzi gabe publizitatea bermatzen duen beste edozein bitarteko erabiltzea.

5. Estatutuak, diziplina-erregelamenduak, hauteskunde-erregelamendua, lehiaketa-erregelamendua eta barne-antolaketakoa, haiek federazioaren nahitaezko organoen osaera eta funtzionamendua arautzen duten heinean, bai eta haien aldaketak ere, Kirol Kontseilu Gorenak berronetsi ondoren, Kirol Erakundeen Estatuko Erregistroan inskribatuko dira, eta federazioaren webgunean argitaratu ondoren jarriko dira indarrean, argitalpen-data bermatzen duen modu batean, eta, edozelan ere, berronespen horretatik hilabeteko epean, hargatik eragotzi gabe haren publizitatea bermatzen duen beste edozein bitarteko.

Federazio-erregelamenduak federazioaren webgunean egongo dira beti irisgarri, autonomia-estatutuetan onartuta dauden hizkuntza ofizial guztietan.

3. atala
Kirol-lizentzia

49. artikulua.— Kirol-lizentzia

2. Aurreko apartatuan xedatutakoari kalterik egin gabe, autonomia-erkidegoko federazioek luzatutako lizentziek lehiaketa ez-profesionaletan parte hartzeko gaikuntza emango dute, baldin eta federaziook Espainiako kirol-federazioetan integratuta badaude, federazioek ezarritako gutxieneko baldintza ekonomikoen barruan luzatzen badira, eta federazioei jakinarazten bazaie lizentziok eman direla.

Espainiako eta autonomia-erkidegoetako federazioen arteko integrazio-hitzarmenetan ezarriko dira lizentziatik eratorritako kuota ekonomikoak ordaintzeko epeak eta jaso beharreko zenbatekoa.

Lizentzia horiek bereizita jasoko dituzte, batetik, harpidetutako aseguruen kostua, eta, bestetik, Espainiako eta autonomia-erkidegoko federazioei dagozkien kuotak, gutxienez, Estatuko hizkuntza ofizialean.

III. KAPITULUA
Liga profesionalak

56. artikulua.— Eraketa eta egitura

3. Liga profesionalen estatutuak, diziplina-erregelamendua, erakunde parte-hartzaileen kontrol ekonomikoari buruzkoa, hauteskundeei buruzkoa, lehiaketei buruzkoa (halakorik badago), barne-antolaketari buruzkoa, haren nahitaezko organoen osaera eta funtzionamendua arautzen dituen heinean, eta erregelamenduoi dagozkien aldaketak, Kirol Kontseilu Gorenak berronetsiko ditu, Espainiako kirol-federazioak nahitaezko txostena egin ondoren, baina ez da loteslea izango, eta erregelamendu bidez ezarritako betekizunak jaso beharko ditu.

Aurreko apartatuan aipatzen diren estatutuak eta erregelamenduak Kirol Erakundeen Estatuko Erregistroan inskribatuko dira, eta liga profesionalaren webgunean argitaratu ondoren jarriko dira indarrean. Argitalpen hori egiteko, bermatu egin beharko da noiz argitaratuko den, eta, edozelan ere, berronespen hori egin eta hilabeteko epean egingo da, hargatik eragotzi gabe publizitatea bermatzen duen beste edozein bitarteko; argitalpena beti egongo da irisgarri, eta Estatuko hizkuntza ofizial guztietan egingo da.

V. TITULUA
Kirol-jarduera

II. KAPITULUA
Lehiaketa ofizialen eta ez-ofizialen antolatzaileen erantzukizuna

86. artikulua.— Lehiaketa ofizialen antolatzaileen erantzukizuna

Lehiaketa ofizialen antolatzaileen erantzukizuna izango da:

i) Komunikazio egokia Espainiako federazioek antolatutako lehiaketak beste hizkuntza koofizial bat dagoen autonomia-erkidegoetan egiten direnean.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper