8.1.126. 38/2022 Legea, abenduaren 27koa, aldi baterako karga energetikoak, eta kreditu-erakundeen eta kredituko finantza-establezimenduen aldi baterako kargak ezartzekoa, eta zeinaren bidez sortzen baita fortuna handien aldi baterako elkartasun-zerga, eta aldatzen baitira zenbait tributu-arau


8.1.126. 38/2022 Legea, abenduaren 27koa, aldi baterako karga energetikoak, eta kreditu-erakundeen eta kredituko finantza-establezimenduen aldi baterako kargak ezartzekoa, eta zeinaren bidez sortzen baita fortuna handien aldi baterako elkartasun-zerga, eta aldatzen baitira zenbait tributu-arau[454]

Azken xedapenetako bosgarrena. — Sozietateen gaineko Zergari buruzko azaroaren 27ko 27/2014 Legea aldatzea

Honako aldaketa hauek egiten dira Sozietateen gaineko Zergari buruzko azaroaren 27ko 27/2014 Legean:

Bi. 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako, aldatu egiten dira 36. artikuluaren 1. eta 2. apartatuak, eta honela geratzen dira idatzita:

«1. Espainiako film luzeetan eta film laburretan edo fikziozko, animaziozko edo dokumental erako ikus-entzunezko serieetan egiten diren inbertsioek serie moduko ekoizpen industrialaren aurretik euskarri fisikoa egiteko modua eskaintzen badute, kenkaria aplikatzeko eskubidea emango diote ekoizleari edo finantzaketan parte hartzen duten zergadunei.

a) Ehuneko 30ekoa, kenkariaren oinarriaren lehenengo milioiaren gainean.

b) Ehuneko 25ekoa, zenbateko horretatik gorako soberakinaren gainean.

Kenkari horren zenbatekoak, jasotako gainerako laguntzekin batera, ezingo du ekoizpen-kostuaren ehuneko 50 gainditu. Hala ere, muga hori honako hauetaraino igoko da:

c’’) Ehuneko 80raino, gaztelania ez den beste hizkuntza koofizialetako batean filmatutako ekoizpenen kasuan, baldin eta Espainian hizkuntza koofizial horretan edo azpititulatu horretan proiektatzen badira.

Azken xedapenetako seigarrena.— Sendagaien eta Osasun Produktuen Bermeen eta Erabilera Zentzuzkoaren Legearen testu bategina, uztailaren 24ko 1/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia, aldatzea

Idazkera berria ematen zaio Sendagaien eta Osasun Produktuen Bermeen eta Erabilera Zentzuzkoaren Legearen testu bateginari (uztailaren 24ko 1/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia) XI. titulua (Tasak), eta honela geratzen da idatzita:

«XI. TITULUA
Tasak

121. artikulua.— Salbuespenak

2. Braille hizkuntzan inprimatzea helburu duten egokitzapen-materialean aldaketak egiteko zerbitzuak eta jarduerak salbuetsita egongo dira, 15.5 eta 31.5 artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper