8.1.118. 10/2022 Lege Organikoa, irailaren 6koa, Sexu Askatasunaren Berme Integralari buruzkoa


8.1.118. 10/2022 Lege Organikoa, irailaren 6koa, Sexu Askatasunaren Berme Integralari buruzkoa[446]

HITZAURREA

III

[…]

IV. titulua laguntza espezializatu eta irisgarrirako eskubideari buruzkoa da, eta bi kapitulu ditu.

I. kapituluak eskubide horren irismena eta bermea definitzen ditu, eta, eskubide horrek, gutxienez, honako hauek bilduko ditu: biktimentzako informazioa eta orientazioa; arreta mediko eta psikologikoa, bai berehalakoa eta krisikoa, bai epe luzeko susperraldikoa; ekonomia-, lan-, etxebizitza- eta gizarte-beharrizanei erantzutea; aurretiko aholkularitza juridikoa eta doako laguntza juridikoa indarkeriatik eratorritako prozesuetan; eskubideen erreklamazioen jarraipena; itzulpen- eta interpretazio-zerbitzuak; eta laguntza espezializatua, desgaitasuna duten emakumeen eta haurren kasuan.

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Printzipio gidariak

Lege organiko honen ondorioetarako, hauek izango dira botere publikoen jardunaren printzipio gidariak:

f) Irisgarritasuna. Bermatuko da lege organiko honek jasotzen dituen ekintza eta neurri guztiak irisgarritasun unibertsaletik sortuko direla; horren helburua, berriz, hauxe da: biktima guztiek ulertzeko eta erabiltzeko modukoak izatea, eta horrela lege organiko honek jasotzen dituen eskubideak eraginkorrak izatea desgaitasuna duten, mendekotasun-egoeran dauden, hizkuntza-mugak edo kultura-desberdintasunak dituzten adineko emakumeentzat eta haurrentzat.

II. TITULUA
Prebentzioa eta detekzioa

I. KAPITULUA
Prebentzio- eta sentsibilizazio-neurriak

9. artikulua.— Prebentzioko eta informazioko kanpaina instituzionalak

2. Kanpainak herritarrentzat irisgarriak izateko moduan egingo dira, kontuan hartuta, besteak beste, adina, desgaitasuna, hizkuntza, landa-ingurunea, uhartetasuna edo Espainiako herritarrak atzerrian bizitzea. Horretarako, zabalkunde berezia izango dute titulartasun publikoko komunikabideetan, eta hezkuntza-, gizarte-, osasun-, lan-, kultura- eta kirol-zentroetan.

IV. TITULUA
Laguntza integral espezializatu eta irisgarria izateko eskubidea

I. KAPITULUA
Eskubidearen irismena eta bermea

33. artikulua.— Laguntza integral espezializatu eta irisgarria izateko eskubidea

1. Lege organiko honen 3. artikuluko 2. apartatuan aipatutako pertsona guztiek laguntza espezializatu eta irisgarria jasotzeko eskubidea dute, sexu-indarkeriak eragindako ondorio fisikoak, psikologikoak, sozialak edo bestelakoak gainditzen laguntzeko. Eskubide horrek barne hartuko ditu, gutxienez:

g) Itzulpen- eta interpretazio-zerbitzuak, zeinu-hizkuntzako zerbitzuak, azpitituluak, gidari-interpreteak eta komunikaziorako laguntzako beste langile espezializatu batzuk barne.

34. artikulua.— Informazioa jasotzeko eskubidea

2. Behar diren bitartekoen bidez bermatuko da ezen desgaitasuna duten emakumeek eta sexu-indarkeriaren biktima diren haurrek aukera izango dutela beren eskubideei eta dauden baliabideei buruzko informazioa iristeko. Informazio hori formatu irisgarri eta ulergarrian eman beharko da, adinaren eta desgaitasunaren inguruabarretara egokituta, eta zeinu-hizkuntza edo komunikatzeko beste modalitate edo aukera batzuk erabiliko dira, sistema alternatibo eta handigarriak barne. Hala badagokio, biktimaren ordezkariari edo haren zaintza, babesa edo defentsa esleituta duenari ere emango zaio, hargatik eragotzi gabe Haurrak eta Nerabeak Indarkeriaren aurrean Osorik Babesteko 8/2021 Lege Organikoaren 16.4 artikuluan aurreikusitako berehalako arreta eta informazioa emateko betebeharra, ez eta haurrek eta nerabeek konfiantzazko pertsona batekin egoteko eskubidea ere, zeina lege beraren 17.2 artikuluan aurreikusita baitago.

3. Era berean, beharrezkoak diren bitartekoak jarriko dira, beren inguruabar pertsonal, sozial edo idiomatikoengatik informazioa iristeko zailtasunak izan ditzaketen sexu-indarkeriaren biktimek bermatuta izan dezaten eskubide hori benetan egikaritu ahal izatea, betiere informazioa lurralde bakoitzeko hizkuntza propiotzat onartuta dauden horietan eskuragarri dagoela bermatuz.

35. artikulua.— Laguntza integral espezializatu eta irisgarriko zerbitzuak

1. Administrazio publikoek, beren eskumenen eremuan, laguntza oso, espezializatu eta irisgarria izateko eskubidea sustatuko dute, aurreko artikuluetan adierazitako baldintzetan, honako zerbitzu hauek eskura jarriz:

c) Sexu-salerosketaren eta -esplotazioaren biktimei arreta emateko zerbitzuak: gutxienez, laguntza psikologikoa, laguntza juridikoa eta aholkularitza soziala haien hizkuntzan ematen duten zerbitzuak.

Azken xedapenetako bederatzigarrena.— Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoa aldatzea

Hiru. Honelaxe geldituko da idatzita 18. artikulua:

«18. artikulua. Informazioa jasotzeko eskubidea.

2. Behar diren bitartekoen bidez bermatuko da genero-indarkeriako biktimak diren eta desgaitasuna duten emakumeek irispide osoa izango dutela beren eskubideei eta dauden eskuarteei buruzko informaziorako. Informazio hori formatu irisgarri eta ulergarrian eman beharko zaie desgaitasuna duten pertsonei, hala nola zeinu-hizkuntzan edo komunikatzeko beste modalitate edo aukera batzuetan, sistema alternatibo eta handigarriak barne.

3. Era berean, beharrezkoak diren bitartekoak bideratuko dira genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek eskubide hori benetan egikaritu ahal izango dutela bermatze aldera, emakumeok beren inguruabar pertsonal eta sozialengatik informazioa osorik iristeko zailtasun handiagoak izan ditzaketenean. Informazioak irisgarria izan beharko du emakumeentzat, baldin eta emakumeok gaztelania edo haien egoitzako lurraldeko hizkuntza ofiziala ez dakitenean».


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper