8.1.114. 11/2022 Legea, ekainaren 28koa, Telekomunikazioen Orokorra


8.1.114. 11/2022 Legea, ekainaren 28koa, Telekomunikazioen Orokorra[442]

III. TITULUA
Zerbitzu publikoko betebeharrak eta eskubide eta betebehar publikoak, sareen horniduran eta komunikazio elektronikoen zerbitzuak ematean

IV. KAPITULUA
Azken erabiltzaileen eskubideak

65. artikulua.— Azken erabiltzaileen eskubide espezifikoak, eta herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen sareen eta zerbitzuen kontsumitzaileen eskubide espezifikoak

4. Estatuko hizkuntza ofizialean eta norberari dagokion autonomia-erkidegoko hizkuntza ofizialean eskaini beharko dira azken erabiltzaileek eta komunikazio elektronikoen sare eta zerbitzu eskuragarrien kontsumitzaileek jasotako informazio guztia, bai eta bezeroarentzako arreta-zerbitzu guztiak ere, baldin eta azken erabiltzaileak edo kontsumitzaileak hala eskatzen badu.

68. artikulua.— Gardentasuna, eskaintzak konparatzea eta informazioa argitaratzea

3. Konparazio-tresnek betekizun hauek bete behar dituzte:

d) hizkera erraza eta zalantzarik gabea erabiliko dute.

73. artikulua.— Desgaitasuna duten pertsonek iristeko behar dituzten oinarrizko baldintzak arautzea

Desgaitasunaren Kontseilu Nazionalari entzun ondoren, errege-dekretu bidez, oinarrizko baldintzak ezarri ahal izango dira, desgaitasuna duten pertsonek iritsi ahal izan ditzaten komunikazio elektronikoekin lotutako teknologiak, produktuak eta zerbitzuak. Arau horretan ezarriko dira herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen zerbitzuen operadoreek bete beharko dituzten betekizunak, betiere desgaitasuna duten erabiltzaileek honako hau lortuko dutela bermatze aldera:

a) irispide bera izan ahal izatea azken erabiltzaile gehienek dituzten komunikazio elektronikoen zerbitzuetarako, kontratu-informazioa, fakturazioa eta jendearentzako arreta barne, betiere guztiek haiek iristeko dituzten moduko baldintza eta formatuetan eta hizkuntza koofizialak erabiliz;

V. TITULUA
Jabari publiko erradioelektrikoa

93. artikulua.— Teknologia- eta zerbitzu-neutraltasuna jabari publiko erradioelektrikoaren erabileran

2. Maiztasunak Esleitzeko Koadro Nazionalean komunikazio elektronikoen zerbitzuetarako erabilgarri deklaratutako irrati-maiztasunen bandetan, komunikazio elektronikoen edozein motatako zerbitzuak eman ahal izango dira, Europar Batasuneko zuzenbidearekin bat etorriz.

Hala ere, eskaintzen diren komunikazio elektronikoen zerbitzu-motei murrizketa proportziozkoak eta ez-diskriminatzaileak ezarri ahal izango zaizkie, bai eta, hala dagokionean, Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunaren Irrati-komunikazioen Erregelamenduko betekizun bat betetzea ere.

Komunikazio elektronikoen zerbitzu bat komunikazio elektronikoen zerbitzuetarako eskuragarri dagoen banda espezifiko batean ematea eskatzen duten neurriek justifikatuta egon beharko dute Europar Batasuneko zuzenbidearen arabera definitutako interes orokorreko helburuak lortzen direla bermatzeko, hala nola:

d) komunikabideen kultura- eta hizkuntza-aniztasuna eta pluraltasuna sustatzea, adibidez, ikus-entzunezko telebista- eta irrati-komunikazioko zerbitzuak emanez.

II. ERANSKINA
Definizioak

68. Lotutako zerbitzuak: komunikazio elektronikoen sare batekin edo komunikazio elektronikoen zerbitzu batekin lotutako zerbitzuak, baldin eta ahalbidetzen edo laguntzen badute sare edo zerbitzu horren bidez zerbitzu automatizatuak, autoprestazioa edo prestazioa ematea, edo hori egiteko ahalmena badute, eta barnean hartzen badituzte zenbakien itzulpena edo antzeko funtzionalitatea duten sistemak, baldintzapeko irispide-sistemak eta programen gida elektronikoak, bai eta beste zerbitzu batzuk ere, hala nola identitate-, lokalizazio- eta presentzia-zerbitzua.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper