7.2.10. Erromako Tratatua, Europarentzat Konstituzio bat eratzen duen Tratatua, 2004ko urriaren 29koa


7.2.10. Erromako Tratatua, Europarentzat Konstituzio bat eratzen duen Tratatua,
2004ko urriaren 29koa[124]

I. ZATIA

I. TITULUA
Batasunaren definizioa eta helburuak

I-3 artikulua.— Batasunaren xedeak

1. Batasunak bakea, bere balioak eta bere herrien ongizatea sustatzea du helburu.

2. Batasunak barne-mugarik gabeko askatasun-, segurtasun- eta justizia-esparrua eskainiko die herritarrei, eta lehia askea eta faltsutu gabea izango duen barne-merkatua.

3. Batasunak Europaren garapen jasangarriaren alde egingo du lan, horretarako oinarritzat hartuta ekonomia-hazkunde orekatua eta prezioen egonkortasuna, enplegu betea eta gizartearen aurrerabidea jomuga dituen lehiakortasun handiko merkatuko ekonomia soziala eta ingurumenaren babes-maila eta kalitatearen hobekuntza-maila handia. Era berean, aurrerabide zientifikoa eta teknikoa ere sustatuko ditu.

Batasunak gizarteko bazterketaren eta diskriminazioaren aurka egingo du, eta gizarte-justizia eta -babesa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, belaunaldien arteko elkartasuna eta haurren eskubideen babesa sustatuko ditu.

Batasunak estatu kideen arteko ekonomia-, gizarte- eta lurralde-kohesioa eta elkartasuna bultzatuko ditu.

Batasunak bere kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren aberastasuna errespetatuko du, eta Europaren kultura-ondarea zaintzeko eta garatzeko ardura izango du.

4. Munduko gainerakoekin dituen harremanetan Batasunak bere balioak eta interesak indartu eta sustatuko ditu. Bakea, segurtasuna, Lurraren garapen jasangarria, herrien arteko elkartasuna eta errespetua, merkataritza aske eta zuzena, pobretasuna ezabatzea eta giza eskubideak —batez ere haurren eskubideak— babestea, nazioarteko zuzenbidea zorrotz bete eta garatzea, eta, bereziki, Nazio Batuen Gutunaren printzipioen errespetua bultzatuko ditu.

5. Batasunak bitarteko egokiak erabiliko ditu bere helburuak lortzeko, Konstituzioan ematen zaizkion eskumenen arabera.

II. ZATIA
Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutuna

III. TITULUA
Berdintasuna

II-82 artikulua.— Kultura-aniztasuna, erlijio-aniztasuna eta hizkuntza-aniztasuna

Batasunak kultura-aniztasuna, erlijio-aniztasuna eta hizkuntza-aniztasuna errespetatzen ditu.

III. ZATIA
Batasunaren politikak eta funtzionamendua

III. TITULUA
Barne-politikak eta -ekintzak

V. KAPITULUA
Eremuak, zeinetan Batasunak erabaki baitezake laguntza-, koordinazio- eta osatze-ekintza bat egitea
3. atala
Kultura

III-280 artikulua

1. Estatu kideetako kulturak suspertzen lagunduko du Batasunak, barruko aniztasun nazionala eta erregionala errespetatuz, eta, aldi berean, kultura-ondare erkidea nabarmenduz.

2. Batasunaren ekintzaren helburua izango da estatu kideen arteko lankidetza sustatzea eta, beharrezkoa bada, honako eremu hauetan estatu horien lana babestea eta osatzea:

a) Europako herrien kultura eta historia hobeto ezagutu eta zabaltzea;

b) Europarako garrantzizkoa den kultura-ondarea zaindu eta babestea;

c) merkataritza-izaerarik ez duten kultura-trukeak;

d) arte eta literaturako sorkuntza, ikus-entzunezkoen sektorea barnean hartuta.

3. Batasunak eta estatu kideek lankidetza bultzatuko dute, batetik, hirugarren herrialdeekin, bestetik, kultura-gaietan eskumenak dituzten nazioarteko erakundeekin, eta batez ere Europako Kontseiluarekin.

4. Konstituzio honen beste xedapenen indarrez jardun behar duenean, Batasunak kultura-ikuspegiak ere hartuko ditu kontuan, bereziki bertako kulturen aniztasuna errespetatu eta sustatzeko.

5. Errazagoa izan dadin artikulu honetan aipaturik datozen helburuak lortzea:

a) Europar legeak edo esparru-legeak hainbat sustapen-neurri zehaztuko du, estatu kideen lege- eta erregelamendu-xedapenak harmonizatzeko ahalegin oro alde batera utzita. Erregioetako Lantaldeari aurretiaz kontsulta eginda onetsiko da europar lege edo esparru-lege hori;

b) Batzordeak proposaturik, Kontseiluak gomendioak emango ditu.

IV. ZATIA
Xedapen orokorrak eta azken xedapenak

IV-448 artikulua.— Testu kautoak eta itzulpenak

1. Tratatu hau ale bakar batean idatzi da hurrengo hizkuntzetan: alemanez, txekieraz, danieraz, eslovakieraz, eslovenieraz, espainieraz, estonieraz, finlandieraz, frantsesez, grezieraz, hungarieraz, ingelesez, irlanderaz, italieraz, letonieraz, lituanieraz, malteraz, nederlanderaz, polonieraz, portugesez eta suedieraz. Testu horiek guztiak kautoak dira, eta Italiako Errepublikako Gobernuaren artxiboetan jasoko dira. Gobernu horrek kopia kautotu bana igorriko die gainerako estatuetako gobernu sinatzaileei.

2. Tratatu hau estatu kideek zehaztuko dituzten beste hizkuntzetara itzuli ahal izango da, baldin eta estatu horietako konstituzio-ordenamenduaren arabera maila ofiziala badute lurralde osoan edo zati batean. Kasuan kasuko estatu kideak itzulpen horien kopia ziurtatua bidaliko du, Kontseiluaren artxiboetan gordetzeko.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper