4.23. Tolerantziari buruzko Printzipioen Adierazpena, 1995eko azaroaren 16koa


Kokapena: 4. UNESCO

4.23. Tolerantziari buruzko Printzipioen Adierazpena, 1995eko azaroaren 16koa[85]

Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeko estatu kideek, Parisen batzartuta, Konferentzia Orokorraren 28. bileran, 1995eko urriaren 25etik azaroaren 16ra,

Hitzaurrea

[…]

Kontuan hartuta nazioarteko tresna egoki hauek:

[…]

- Gutxiengo Nazional edo Etnikoetako, Erlijiosoetako eta Linguistikoetako Pertsonen Eskubideen Adierazpena,

[…]

Erabat kezkaturik intolerantzia, indarkeria, terrorismo, xenofobia, nazionalismo oldarkor, arrazakeria, antisemitismo, bazterkeria, marjinazio eta diskriminazioaren egintzak gero eta gehiago direlako, zeinak egiten baitira gutxiengo nazional, etniko, erlijioso eta linguistikoen aurka, eta errefuxiatuen, langile migratzaileen, etorkinen eta gizarteko talde kalteberen aurka, bai eta erabat kezkaturik iritzi eta adierazpen askeko eskubidea egikaritzen duten pertsonen aurkako indarkeria- eta larderia-egintzengatik ere —horiek guztiak mehatxu baitira bakea eta demokrazia sendotzeko nazio mailan eta nazioarteko mailan, eta garapenerako oztopo—,

Agerian utziz estatu kideei dagokiela guztion giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen errespetua garatzea eta sustatzea, bereizketarik egin gabe arraza, generoa, hizkuntza, nazio-jatorria, erlijioa edo desgaitasuna dela eta, baita intolerantziaren aurkako borroka egitea ere,

Tolerantziari buruzko printzipioen adierazpen hau hartu eta modu solemnean aldarrikatzen dute

4. artikulua.— Hezkuntza

4.2. Tolerantziarako hezkuntza premiazko agindutzat hartu behar da; horregatik, tolerantzia irakasteko metodo sistematiko eta arrazionalak sustatu behar dira, zeinek jorratuko baitituzte intolerantziaren arrazoi kultural, sozial, ekonomiko, politiko eta erlijiosoak, hau da, indarkeriaren eta bazterkeriaren sustrai nagusiak. Hezkuntza-politikek eta -programek hauek garatzen lagundu behar dute: gizabanakoen arteko, eta talde etniko, sozial, kultural, erlijioso eta linguistikoen arteko eta nazioen arteko ulermena, elkartasuna eta tolerantzia.

Tolerantziari buruzko Printzipioen Adierazpenaren aplikazioa

Konferentzia Orokorrak,

Gonbita egiten dio zuzendari nagusiari:

a) Printzipioen Adierazpenaren testua ahalik eta gehien zabaltzera, eta, horretarako, Konferentzia Orokorraren hizkuntza ofizialetan ez ezik, ahalik eta beste hizkuntza gehienetan ere argitaratzera eta banatzera;


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper