2. FAO

2. FAO


2.1. Babes Fitosanitariorako Nazioarteko Konbentzioa, 1951koa[57]

II. artikulua.— Erabilitako terminoak[58]

1. Konbentzio honen ondoreetarako, hurrengo terminoek jarraian emango zaien esanahia izango dute:

“Izurri-arriskuaren analisia”: izurri bat arautu behar den eta hari aurre egiteko hartu behar diren neurri fitosanitario guztien trinkotasuna zehazteko, testigantza biologikoak, zientifikoak eta ekonomikoak ebaluatzeko prozesua;

“Izurrien prebalentzia txikiko eremua”: agintaritza eskudunek izendatutako eremua, zeinak bere barruan hartzen baitu herrialde oso bat, herrialde baten zati bat edo herrialde baten edo batzuen zati bat, eta zeinean izurri jakin bat maila txikian baitago eta izurri hori jagoteko, kontrolatzeko edo errotik kentzeko neurri eraginkorrak bete behar diren;

“Arriskuan dagoen eremua”: eremu bat da, zeinean faktore ekologikoek izurri bat ezartzen laguntzen duten; izurri hori eremu barruan egoteak galera ekonomiko garrantzitsuak ekarriko ditu;

“Araututako artikulua”: edozein landare, landare-produktu, biltegiratzeko eta paketatzeko leku, garraiobide, edukiontzi, lurzoru eta izurriak hartu edo barreiatzeko gai den beste edozein organismo, objektu edo material, zeinak neurri fitosanitarioak bete behar dituen, bereziki nazioarteko garraioa tartean sartzen denean;

“Batzordea”: XI. artikuluan xedatutakoaren arabera ezarritako Neurri Fitosanitarioen Batzordea;

“Ezartzea”: izurri bat eremu baten barruan sartu ondoren betikotzea, aurreikus daitekeen etorkizunerako;

“Sarrera”: ezartzean ateratzen den izurri baten sarrera;

“Neurri fitosanitarioa”: izurriak sartzea eta/edo barreiatzea prebenitzeko helburua duen edozein legeria, erregelamendu edo prozedura ofizial;

“Neurri fitosanitario harmonizatuak”: alde kontratatzaileek nazioarteko arauetan oinarrituta ezarritako neurri fitosanitarioak;

“Nazioarteko arauak”: X. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan xedatutakoaren arabera ezarritako nazioarteko arauak;

“Erregio-arauak”: babes fitosanitarioko erregio-antolakunde batek ezarritako arauak, erakunde horretako kideen gidari izateko;

“Izurria”: 7 landareentzat edo landare-produktuentzat kaltegarria den edozein espezie, arraza edo landare-biotipo, animalia-biotipo edo agente patogeno;

“Berrogeialdiko izurria”: arriskuan dagoen eremurako garrantzi ekonomiko potentziala duen izurria, oraindik izurririk ez dagoenean edo, baldin badago, zabalduta egon gabe kontrol ofizialaren pean dagoenean;

“Berrogeialdikoa ez den izurri arautua”: berrogeialdikoa ez den izurria, zeina landaketarako landareetan egoteak eragina baitu landare horietarako proposatutako erabileran, eta ekonomikoki onartezinak diren ondorioekin baitakartza, eta, beraz, alde kontratatzaile inportatzailearen lurraldean araututa baitago;

“Araututako izurria”: berrogeialdiko izurria edo berrogeialdikoa ez den izurri arautua;

“Landareak”: landare biziak eta horien zatiak, baita haziak eta germoplasma ere;

“Landare-produktuak”: manufakturatu gabeko landare-materialak (aleak barne) eta beren izaeragatik edo elaborazioagatik izurriak sartzeko eta barreiatzeko arriskua sor dezaketen produktu manufakturatuak;

“Idazkera”: XII. artikulua aplikatuz izendatutako Batzordeko idazkaria;

“Teknikoki justifikatua”: lortutako ondorioetan oinarrituta justifikatua, izurrien arriskuaren analisi egoki baten bidez edo, hala badagokio, eskuragarri dagoen informazio zientifikoaren beste azterketa eta ebaluazio konparagarri baten bidez. 2. Artikulu honetan jasotako definizioek, konbentzio honen aplikazioari mugatzen zaizkiola kontuan hartuta, ez diete eragiten alde kontratatzaileen lege nazionaletan edo araudietan jasotako definizioei.

XII. artikulua.— Idazkaritza

5. Idazkariak Batzordearen bileretarako dokumentazioa eta nazioarteko arauak FAOren hizkuntza ofizialetara itzuliko ditu.

XIX. artikulua.— Hizkuntzak

1. Konbentzioaren testu kautoak izango dira FAOren hizkuntza ofizial guztietan idatzitakoak.

2. Konbentzio honetan xedatutakoa ez da interpretatuko alde kontratatzaileei dokumentuak edo horien kopiak alde kontratatzailearenak ez diren hizkuntzetan emateko eta argitaratzeko eskakizun gisa; edozelan ere, indarrean diraute 3 infra paragrafoan adierazitako salbuespenek.

3. Dokumentu hauek FAOren hizkuntza ofizialetako batean egongo dira gutxienez:

a) IV. artikuluko 4. paragrafoan xedatutakoaren arabera emandako informazioa;

b) bidalketa-oharrak, VII. artikuluko 2 b) paragrafoan xedatutakoaren arabera transmititutako datu bibliografikoak dituztenak;

c) VII. artikuluko 2 b), d), i) eta j) paragrafoetan xedatutakoaren arabera emandako informazioa;

d) oharrak, baldin eta datu bibliografikoak badituzte eta VIII. artikuluko 1 a) paragrafoan xedatutakoaren arabera emandako informazioari buruzko dokumentu interesgarriei buruzko laburpen labur bat badute;

e) harremanetarako puntuei egiten zaizkien informazio-eskabideak, bai eta eskabide horiei emandako erantzunak ere, baina erantsitako dokumentuak alde batera utzita;

f) alde kontratatzaileek Batzordearen bileretarako eskura jarritako dokumentu oro.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper