Hirugarren saila adberbio atzizkiren baten bitartez eratorritako adberbioek osatzen dute. Hau da sailik handiena, zalantza gabe. Holako adberbioak osatzeko -ki, -to, -ro, -ka, -ik, -la eta -ta atzizkiak erabiltzen ditugu: arinki, polito, astero, jauzika, isilik, nola, jauzika… (§ 22.2.2). De Rijkek -ik bidez sortutako adberbioak egoera adberbioak direla dio (2008: 684).