JAGONET galde-erantzunak

Aspektuaz: egon/izan, ibili...

Galdera:

Egoki egina al da ondorengo adibideokin egin dugun "zuzen/oker" sailkapena?
Asteburu honetan ziza biltzen egon gara Isaban. (oker)
Asteburu honetan zizak hartzen izan gara Isaban. (oker)
Asteburu honetan ziza biltzen izan gara Isaban. (zuzen)
Asteburu honetan ziza biltzen ibili gara Isaban. (zuzen)
Pilotan jokatzen egon gara 5:00etatik 6:00etara. (oker)
Pilotan jokatzen aritu gara (zuzen)
Atzo klinikan izan nintzen, ama bisitatzen.(zuzen)
Hamabost egun egon naiz klinikan, heste-soberatik operatuta. (zuzen)
Telebista ikusten egon naiz. (zuzen)

Erantzuna:

Behin baino gehiagotan entzun dugu lanean egon dena ez zela gehiegi nekatuko. Gomendagarriagoak dira, noski, adibide horietan zuzentzat ematen direnak. Hala ere, ez da gomendio berezirik eman puntu horretaz (literaturako erabilera ez da berariaz aztertu), eta gerta daiteke, euskalki batzuetan eta besteetan erabilera desberdinak aurkitzea. Hobe, beraz, zorrotzegi ez jokatzea.

Data: 1999 - Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper