Izan aditza erabiltzea egonen ordez: bileran izan da goiz guztian, gaixorik izan da joan den astean… Ba al dago honetaz arau argirik emateko moduren bat?
Oso zabaldua dago aspalditik egon aditza erabiltzea, batez ere Hegoaldean. Oraingoz ez da inolako araurik eman horretaz, baina argibideak badaude, bai Euskaltzaindiaren Hiztegian [EH:ari izan], [EH:egon], bai Euskara Batuaren Eskuliburuan "egon ≠ izan" (EBE)).
Horrez gain, ikus hau ere: "Aditzaren jokabidea: egon, izan, ibili (ziza biltzen izan/ibili/aritu/*egon; klinikan izan/egon)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: lexikoa > aditzak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.