JAGONET galde-erantzunak

alkatea, alkate andrea, alkatearen andrea

Galdera:

Zuzena al da alkatesa deitzea emakumezkoa den alkateari?

Erantzuna:

Beti okerra da *alkatesa hitza. Alkatea emakumezkoa dela bereziki adierazi behar denean, alkate andrea erabiltzen da.

Euskaraz, alkatea esaten zaio herriko agintari nagusiari (gizonezkoa izan nahiz emakumezkoa izan); udal batzarraren lehendakari hori emakumezkoa denean, alkate andrea ere zuzena da (alkate jauna zuzena den bezalaxe alkatea gizonezkoa denean); eta emakumezkoa agintaria ez denean, berriz, alkatearen emaztea, alkatearen andrea ere zuzenak dira. Baina *alkatesa hitza inoiz ez da zuzena euskaraz.

Data: 2014/11/06 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper