JAGONET galde-erantzunak

Aditz modalak: nahi izan + behar izan

Galdera:

Zuzenak al dira ongorengo bi esaldi hauek eta hauen gisakoak?
- Emaitza onak izateko, ikasi nahi behar duzu.
- Baina gure harremana ona izan dadin, zeuk ere nirekin egon nahi behar duzu.

Erantzuna:

Ez, ez dira zuzenak horrelako egiturak euskaraz; izan ere, ezin dira bi aditz modalak metatu. Beste era batera moldatu izan da euskal hiztuna hor eman nahi den informazioa emateko. Adibidez, honela:

- Emaitza onak izateko, ikasteko gogoa izan behar duzu.

Bestalde, zuzenak dira ondorengo egitura hauek (hemen, ordea, ez dugu aditz modal bat; izen bat baizik):

- Emaitza onak izateko, ikasi nahiA behar duzu.

- Baina gure harremana ona izan dadin, zeuk ere nirekin egon nahiA behar duzu.

- Emaitza onak izateko, ikasi nahiA beharKO duzu.

- Baina gure harremana ona izan dadin, zeuk ere nirekin egon nahiA beharKO duzu.

Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako behar sarrerak.

Data: 2014/06/17 - Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper