JAGONET galde-erantzunak

guztia/osoa: egun guztia, bizi guztia, udaberri guztia, mundu guztian...

Galdera:

Noiz erabili behar da osoa eta noiz guztia? Adibidez, denbora guztia, denbora osoa...?

Erantzuna:

Horiek biak elkarren baliokide dira askotan (tarta guztia jan du = tarta osoa jan du), baina ez beti (ardo guztia edan du / ardo *osoa edan du). Xehetasun gehiago jakiteko, ikus Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU-I, 1991koa (154. or.).

Gehienetan, guzti erabiltzea izaten da egokiena: goiz guztia, denbora guztia, bizi guztia, udaberri guztia, mundu guztian...

Data: 2013/02/14 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper