JAGONET galde-erantzunak

Zenbatzaile zehaztugabeak: franko, franko aldiz, frankotan

Galdera:

Zuzena al da franko esan du esatea askotan esan du esan ordez?

Erantzuna:

Ez. Izan ere, franko aldiz esan du edo frankotan esan du esan behar da askotan esan du adierazteko.

Zenbatzaile zehaztugabea da franko, eta lau erabilera hauek erakusten ditu izenen ondoan, Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU-I) liburukiak 150. orrialdean dakarrenez: lana franko, lan franko, lanik franko, franko lan (asko lan bezala, ekialdean).

Horrez gainera, ikus Euskaltzaindiaren Hiztegia eta JAGONETeko datu-base honetako “nahiko” sarrera.

Data: 2006/03/30 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper