Zuzena al da franko esan du esatea askotan esan du esan ordez?
Ez. Izan ere, denborazko zentzua eman nahi bazaio, franko aldiz esan du edo frankotan esan du esan behar da ‘askotan esan du’ adierazteko.
Denborazko adieratik aparte, beste esanahi bat du franko esan du esaldiak: ‘asko samar esan du’ edo. Hori zuzena eta egokia da.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbatzaileak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak, hitzak > determinatzaileak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.