JAGONET galde-erantzunak

Asturiasko/Asturietako

Galdera:

Nola da, "Asturietako Printzerriko Gobernua" ala "Asturiasko Printzerriko Gobernua"?

Erantzuna:

Euskaltzaindiaren 32. arauak, "Espainiako erresumako probintzia eta elkarte autonomoen izenak" delakoak dioenez, "Asturias" singularrean deklinatu behar da: "Asturiasen, Asturiasko" eta abar.

Baina 32. arau bereko "Izen historikoak" atalean, hitzez hitz aipatzen da "Asturietako Printzerria", eta horixe dugu erabiliko beharreko forma; izan ere, Asturiasen izen historikoa hartu baitu bertako gobernuak. Beraz, "Asturietako Printzerriko Gobernua".

Data: 2001/07/23 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper