JAGONET galde-erantzunak

aldatu da/du

Galdera:

Zein forma dira zuzenak: ni(k) neu(k) asko aldatu dut/naiz; harrezkero asko aldatu dira/dute gauzak/ek?

Erantzuna:

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak dio aldatu aditzak "da" nahiz "du" laguntzaileak har ditzakeela. Zure galderako adibideak hartuta, hona egitura zuzenak:

Ni neu asko aldatu naiz.

Nik neuk asko aldatu dut langela.

Harrezkero asko aldatu dira nire lagunak.

Harrezkero nire lagunek asko aldatu dituzte gauzak.

Horrez gainera, ikus datu-base honetako aldatu sarrera.

Data: 2001/11/05 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper