JAGONET galde-erantzunak

azpiizenburu/azpizenburu (i + i)

Galdera:

Nola idatzi behar da "azpi + izenburu"? Izan ere, Euskaltzaindiaren Hitz elkartuen osaera eta idazkera arauak zera dio: "lehen osagaia aurre-, azpi-, eta gain- duten izen-elkarteak loturik idatzi behar dira".

Erantzuna:

Bai, Euskaltzaindiaren 25. arauak loturik idatzi behar direla dio, "azpiegitura", "azpimarra" eta "azpimultzo" aipatuz adibidetzat.

Kontua da, ordea, "azpizenburu" ala "azpiizenburu" beharko lukeen. Euskaltzaindiak erabaki beharreko kontua da hori, eta Hiztegi Batuan ez da horrelako kasurik ageri. Beste aurrizki batekin badira, ordea, "i + i" saileko adibideak hiztegietan (ez Hiztegi Batuan), eta horietan "ii" egiten da, eta ez "i"; adibidez, "antiinflamatorio", "antiizoztaile" eta "antiinperialista".

Baina horiek datuak dira, Euskaltzaindiak ontzat ala txartzat eman beharrekoak.

Data: 2001/09/25 - Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper