JAGONET galde-erantzunak

"zeren (...) bait/-(e)n"

Galdera:

Nahitaezkoa al da "bait-" edo "-n" eranstea aditzari "zeren" edo "zeren eta" lokailuarekin?

Erantzuna:

Ez, ez da nahitaezkoa (ikus Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, III, Lokailuak liburukiko 178. or.). Bi erabilera ditu "zeren" horrek: bata lokailu erabilera (liburuki horretan aztertzen dena), menderagailurik gabekoa (ikus 179.-182. orrialde bitarteko adibideak); eta bestea, menderagailu erabilera, "zeren (...) bait-" nahiz "zeren (...) -en" egitura duena. Bietan erabiliena menderagailu erabilera da, eta EGLU, VI liburukia argitaratzean izango dugu informazio gehiago horretaz.

Data: 2001/09/25 - Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper