Euskara Batuaren Eskuliburua

zeren (eta)

zeren (eta)

- Zergatikoa adierazten duen zeren (eta) esapidea lokailua edo menderagailua izan daiteke.

a) Lokailua denean, menderagailurik gabe doa. Arma hauekin ni ezin higi naiteke, zeren ez naiz usatua. Hori horrela da, zeren aitak dioen bezala: "Nik dut beti arrazoia".

b) Menderagailua denean, <zeren (eta)... bait-/-(e)n> egitura darama, eta horixe da modurik erabiliena. Bizio guztiek egiten dute laster alfertasunera, zeren ama baitute. Ez dira sendatzen, zeren ez baitira entseatzen. Zeren eta ez bainaiz egiazki deus. Zeren bihotzik ez duten beren ohiturak uzteko. <zeren... bait-> egiturako zeren osagaia ez da nahitaezkoa, baina lagungarri gertatzen da, esaldi konplexuetan bereziki.

Zeren nahiz zeren eta, bi formak, erabil daitezke, bigarrena lehenengoaren indargarria besterik ez baita. Hala ere, zeren eta formak, testua luzea edota konplexua denean, argiagoa eta irakurgarriagoa egiten du hura, hitz iragarle gisa jokatzen baitu. ( mendeko perpausen hasiera markatzeko partikulak)

Zerenen ordez, herri-hizkeran, ahozkoan bereziki, eta batez ere Hegoaldeko euskaldunen artean, zergatik (-(e)n) eta zergatik ezen (bait-) —ahozkoan [ze(r)(g)atik ze] entzuten da— erabiltzen dira. ( zergatik... -(e)n, zergatik ezen... -(e)n; ze/zer; ze/zeren/zein)

 

- Galdetzailea ere izan daiteke zeren, eta, orduan, zergatik galdetzailearen sinonimo da. Ene Jainkoa, zeren abandonatu nauk? Zeren egiten duzu hori?

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2016). Euskaltzaindiaren Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia.

—(1990). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak III (EGLU III). Bilbo: Euskaltzaindia (178).

—(2005). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI (EGLU VI). Bilbo: Euskaltzaindia (185-189, 207-208).

— “Kausa adieraztea: zeren  (zerenbait-/-en) ”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Kausa adieraztea: zeren eta”, Jagonet galde-erantzunak.

EHUko Euskara Zerbitzua (2008). "Zeren... bait", Ehulkuren aholku guztiak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper