JAGONET galde-erantzunak

nola zuk esan duzun / zuk esan duzunez / zuk esan duzunez gero

Galdera:

Zuzena al da nola zuk esan duzun egitura?

Erantzuna:

Gure ustez, gramatikalak dira nola zuk esan duzun, ez da gezurra izango modukoak. Beraz, ez da txartzat emateko perpausa; nahiz eta, hizkuntzaren erabilera jasorako, izan badiren hori baino egitura egokiagoak: adibidez, zuk esan duzunez, ez da gezurra izango edo zuk esan duzunez gero, ez da gezurra izango.

Data: 2001/04/11 - Erantzulea: Gramatika batzordea
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper