JAGONET galde-erantzunak

Necesitamos libertad y paz

Galdera:

Bateko askatasuna eta bakea behar dugu eta besteko askatasuna eta bakea da behar duguna harturik, zein da egokiena?

Erantzuna:

Egokiena da askatasuna eta bakea behar ditugu (komunztadura, ditugu, pluralean). Bestea, askatasuna eta bakea da behar duguna, aski traketsa eta gordina da: hobe duzu alde batera utzi.

Data: 2001/03/28 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper