JAGONET galde-erantzunak

bestek / besteek / beste batzuek

Galdera:

Zer alde dago bestek / besteek / beste batzuek formen artean? Esaterako, bestek zer dioen esaldian, bestek forma erabiltzen da.

Erantzuna:

Zuk eman duzun bestek zer dioen adibidean, beste izenordaina da; beraz, mugatzailerik gabe erabiltzekoa.

Gainontzeko kasuetan, beste determinatzailea da, eta izen bati edo izenordain bati lagunduz agertzen da; beraz, kasu horietan determinatzaileren bat izango du izen-sintagmak, mugatzailea nahiz zenbatzailea.

- Beste (gizon)ek ………… besteek

- Beste (gizon) batzuek ….. beste batzuek

Ez, ordea, beste izenordainak.

Zehaztapen gehiago nahi izanez gero, ikus Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I liburukiko 2.2.3. azpiatala, "Beste, izenordain" izenekoa.

Data: 2001/04/11 - Erantzulea: Gramatika batzordea
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper