JAGONET galde-erantzunak

-ko/-ren (etxeko jabea / etxearen jabea) NONGO/NOREN

Galdera:

Zein da forma zuzena, etxeko jabea ala etxearen jabea?

Erantzuna:

Zalantza hori argitzeko, esanahi bereizkuntza hauxe egin beharra dago:

Batetik, etxearen jabea da eraikuntza horren legezko jabea.

Bestetik, etxeko jauna, etxeko nagusia, etxeko nagusi jauna (edo etxekoandrea) da egoitza horretan bizi direnen buru egiten duena.

Sarritan, gainera, biak pertsona berbera dira; maizterrak izan ezean.

Data: 2001/04/19 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper